Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Igandea, 2019 Irailak 15 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. P. AGUIRRE
    San Pedro, 13
    T. 943620465

  • Gauez(22:00-09:00)
    I. AGUIRRE (Puiana)
    Embajador P. de Aristegui, 9
    T. 943509231

  • Urte osoko egutegia 2019
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
2019ko SANPEDRO ETA SANMARTZIALETAN BIDE PUBLIKOKO SALMENTA POSTUAK EZARTZEKO BAIMENA LORTZEA
 
Tabla que ofrece los datos de 2019ko SANPEDRO ETA SANMARTZIALETAN BIDE PUBLIKOKO SALMENTA POSTUAK EZARTZEKO BAIMENA LORTZEA
Tipo de Dato Dato
Xedea SANPEDRO ETA SANMARTZIALETAN BIDE PUBLIKOKO SALMENTA POSTUEN LIZENTZIA LORTZEA
Unitate tramitatzailea KULTURA ETA KIROL ARLOA
Urdanibia Plaza (Ospitale zaharra)
Ebazpen organoa Kultura Zinegotzi-Ordezkaria
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.
Eskabidearen epea 23-05-2019
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak
Beharrezko dokumentazioa - Eskaera-orria (ereduaren arabera)
Eskaeran adierazi beharko dira salmentarako produktuen ezaugarriak eta eskatutako postu mota: sinplea (3m x 2m), bikoitza (6,40m x 2m) edo food truck.
Dena den, eskatzaile bakoitzak zenbaki bakarra izango du zozketarako.
-Erakusgai eta salgai jarriko den/diren produktua(k) argi eta garbi deskribatuko dituen argazki-materiala


-------------------------------------------------------------------------

BEHIN-BEHINEKO ESLEIPENDUNAK

HAZen bulegoetan, ekainaren 7 ostirala, 19:00ak baino lehen honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:
- NANen edo pasaportearen fotokopia .
- Dagokion kanonaren diru-sarreraren egiaztagiria.
- Ondorengo baldintzak betetzen dutenaren ardurapeko adierazpen eskaera-orri normalizatua:
* Ekonomia Jardueretarako Zergaren epigrafeetan alta emanda eta zergaren ordainketan eguneratuta egotea.
* Gizarte Segurantzaren erregimenean alta emanda eta ordainketan egunean egotea.
* 2018 urteari dagozkion udal tasen ordainketak egunean edukitzea
* Egoitza eta lan baimenak izatea, hirugarren lurraldeetako nazionalen kasuan.
* Gutxienez 300.000,00 euroko estaldura duen erantzukizun zibilaren asegurua izatea, ekonomi jardueraren arriskuak estali ahal izateko
* Kalean saltzeko produktua arautzen duen araudiak eskatutako baldintzak betetzea.
* Hori egiaztatzen duen dokumentua edukitzea jarduera hasten denetik aurrera.
* Baldintza horiek betetzea baimena indarrean dagoen epean.
Lege-araudia Baldintza plegua, 2019ko San Pedro eta San Martzial jaietan bide publikoko salmenta postuen esleipena eta egonaldia arautuko dituena.
Tasen zenbatekoa Postu bakuna (3m x 2m): 800 euro
Postu bikoitza (6,40m x 2m): 1580 euro
Food Truck: 100,12 euro
Tramitazio-epea Zozketa bidezko esleipena maiatzaren 31ean –ostirala- eguerdiko 13:00etan, Urdanibia 6 behean dagoen Konferentzia Aretoan (Ospitale Zaharra).
Web http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
Terminal, SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en

http://www.irun.org/sac
Online tramitatu

Oharrak
ETXOLAK
- Irungo Udala arduratuko da etxolak instalatzeaz. Gehienez ere, hogei etxola instalatuko ditu, bakunak eta bikoitzak, modularrak eta zurezkoak: bakunak 3 x 2 m-koak izango dira, eta bikoitzak, 6,40 x 2 m-koak. Eskariaren arabera erabakiko da zenbat etxola bakun eta zenbat bikoitz instalatuko diren. Edonola ere, sei (6) etxola bikoitz instalatuko dira gehienez ere.
- Produktuak etxola horietan bakarrik saldu ahalko dira: debekatuta egongo da bestelako edozein postutan saltzea.

FOOD TRUCK
- Hiru food truck (jatetxe ibiltari) instalatuko dira gehienez ere, Istillaga plazan, karparen atzeko aldetik 15-20 m-ra, eranskinean datorren planoaren arabera.
- Furgoneta bakoitzak hanka bakarreko hiruzpalau mahai eta dagozkion aulki eta eguzkitakoak jarri ahalko ditu, aurreko atalean aipatutako planoak horretarako mugatzen duen tokian.


*Titular bakoitzeko eskaera bakar bat onartuko da.
*Postuak jasotako eta onartutako eskarien artean, jendaurreko ekitaldian, zozketa eginez esleituko dira; zozketa-ekitaldia maiatzaren 31ean –ostirala- eguerdiko 13:00etan egingo da, Urdanibia 6 behean dagoen Konferentzia Aretoan (Ospitale Zaharra).

Gainerako baldintza partikularrak oinarrietan kontsultatu.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52