Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Osteguna, 2020 Abuztuak 6 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. GARCIA MARTINEZ (Fermín Calbetón)
    Navarra, 1
    T. 943622761

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Urte osoko egutegia 2020
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
KALEKO SALMENTA POSTUA MERKATU TXIKIAN - ESLEIPENA: Onartutako eskaeren behin-betiko zerrenda
 
Tabla que ofrece los datos de KALEKO SALMENTA POSTUA MERKATU TXIKIAN - ESLEIPENA: Onartutako eskaeren behin-betiko zerrenda
Tipo de Dato Dato
Xedea Baimen administratiboen esleipena 93 postu ezartzeko Irungo Urdanibia Plazako udal merkatu txikian, larunbatetan 9-14h ospatzen dena.
Unitate tramitatzailea UDALTZAINGOA ETA BIZIKIDETZA
Ebazpen organoa Alkatetza
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA: www.irun.org/sac (IrunTxartela, DNIe edo ziurtagiri elektroniko bitartez: Izenpe, FNMT...)
- SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea 09-05-2019
Administrazio-isiltasunaren izaera Ez Onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Interesa duten pertsonak.
Beharrezko dokumentazioa - Eskari-orria (ereduaren arabera)
- Esleipen irizpideak baloratzeko adierazitako dokumentazioa (ikusi inprimakia)
Lege-araudia - Salmenta Ibiltaria Arautzen duen Ordenantza.
Tasen zenbatekoa Ez dagokio postua eskatzeko.
Esleipenduna gertatzekotan, bide publikoaren okupazio
Tramitazio-epea 4 hilabetekoa, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta
Web http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2019/03/22/c1901681.pdf
Oinarrien argitalpena GAOn

Oharrak
Eskaera bakar bat onartuko da pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko. Eskaera bat baino gehiago aurkeztuz gero, Udal Erregistroan lehendabizi sartu den hura bakarrik hartuko da kontuan.

Postu baten esleipendun den pertsona juridikoaren bazkideetako inor ezin izango da izan postu baten titularra, pertsona fisiko gisa.


ESLEITU BEHARREKO POSTUAK

1º. Ekipamendu pertsonalerako eta etxerako produktuak (ehun-gaiak, oinetakoak eta osagarriak, hala nola, bitxiak eta kosmetika, dekorazioa, etxeko gauzak, tresnak, etab): 6X3 neurriko postu 1 (38.zbk); 5X3ko 3 postu (42., 44. eta 45.zbk)

2º.- Elikagaiak:
Fruta eta berdura: 6X3ko postu 1 (71.zbk); 5X3ko postu 1 (64.zbk)
Elikagaiak: 5X3ko postu 1 (18.zbk)

3º.- Azoka txikian ez dauden produktuak: 5X3ko 2 postu (31. eta 32. zbk)


Udalak beti du azoka eta postuak antolatzeko ahalmena, tokia eta produktu-gama hobeto banatze aldera.


PRODUKTUEN ETA POSTUETAKO LANGILEEN BETEKIZUNAK (ikusi oinarriak)

ESLEITZEKO IRIZPIDEAK ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA BALORATZEKO (ikusi inprimakia edota oinarriak)

ESLEIPENAREN PROZEDURA
- Aurkeztutako eskaeren betekizunak egiaztatu ondoren, onartutako eta baztertutako eskaeren behin-behineko zerrenda argitaratuko da, interesdunek erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten 15 egun balioduneko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.
- Epe hori igarotakoan, onartutako eta baztertutako eskaeren behin betiko zerrenda egingo da, eta behin betiko onartutako eskaerei buruzko baremoak ezarriko dira.
- Berdinketak, kategoria bakoitzaren barruan, zozketaz erabakiko dira. Zozketa hori publikoa izango da, eta iragarkia argitaratuko da, egin baino 7 egun baliodun aurretik. Zozketaren iragarkian, non, zein egunetan eta zein ordutan egingo den adieraziko da, eta baita nori egokitzen zaion ere.
- Eskaerak baloratu eta berdinketak erabaki ondoren, esleipendun gertatuko direnen behin-behineko zerrenda bat egingo da, eta itxaron zerrenda bat ere bai, lortutako puntuazioak adieraziz. Horri ere lehen aipatutako publizitate bera emango zaio, 15 egun balioduneko epean erreklamazioak aurkezteko aukera izan dadin.
- Esleipendunen behin-behineko zerrenda osatzen dutenek dokumentazioa aurkeztu beharko dute, udalak eskatzen diena, 15 egun balioduneko epean, argitaratzen denetik aurrera zenbatuta. Ezetsitzat joko da eskaera, baldin eta behin-behineko zerrendakoak izan eta beharreko dokumentazio guztia ezarritako epean aurkezten ez bada.
- Behin-behineko zerrendari egindako erreklamazioak erabakita, eta eskatutako dokumentazioa egiaztatuta, esleipendunen behin betiko zerrenda egingo da.
- Baimenak alkatearen edo hark eskuordetzen dion organoaren ebazpenaren bidez emango dira, esleipen-prozedura izapidetu eta erabakitakoan.
- Esleipendun gertatzen den pertsona bakoitzaren postuaren zenbakia, sektore bakoitzaren barruan, produktu-gama eta neurriak zozketan egokitzen direnak izango dira. Zozketa hori publikoa izango da, eta egin baino 7 egun lehenago jakinaraziko da, non, zein egunetan eta zein ordutan egingo den adieraziz.

HUTSIK GERATU DIRENAK ESTALTZEA
- Esleipena egin ondoren, eskatzailerik geratuko balitz posturik lortu gabe betekizun guztiak bete arren, kategoria bakoitzeko itxaron zerrenda batean izena emanda geratuko da.
- Produktu-kategoria batean posturen bat hutsik geratzen bada, interesdunari jakinaraziko zaio hura esleitzeko proposamena, betiere aipatutako itxaronzerrenda horren hurrenkera jarraituz; eta berak esan beharko du onartzen duen ala ez; eta onartzen ez badu, bere eskubidea galduko duela ulertuko da.
- Baimen berriaren indarraldia amaitzeko data azokan baja eman zuenak zeukan berbera izango da.

KATEGORIA BAKOITZEAN POSTUAREN KOKALEKUA ALDATZEA
- Postuak beren artean aldatzeko eskatzen duten titularrak ados direnean bakarrik egin ahal izango da kategoria bakoitzaren barruan postuaren kokapena aldatzeko eskaera.
- Postu-aldaketa bakar bat egitea onartzen da saltzeko baimenaren indarraldian.

BAIMENEN IRAUNALDIA
- Deialdi honetan arautzen diren baimenek gehienez ere lau urteko iraunaldia izango dute, eta luzatu ahal izango dira bi urteko epean, salmenta ibiltariari buruzko udal-ordenantzako 11. artikuluan aurreikusitako ahalmenen kalterik gabe.
- Deialdi honetan araututako baimenak iraungi ahal izango dira, aipatutako ordenantzako 12.artikuluan jasotako kausetakoren batengatik.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52