Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Larunbata, 2018 Urriak 20 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    C. MOLINERO
    Colón, 5
    T. 943621104

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. GARCIA MARTINEZ (Fermín Calbetón)
    Navarra, 1
    T. 943622761

  • Urte osoko egutegia 2018
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
SANTO TOMAS FERIA 2018 - TXOZNAK INSTALATZEA URDANIBIA PLAZAN ABENDUAK 21EAN
 
Tabla que ofrece los datos de SANTO TOMAS FERIA 2018 - TXOZNAK INSTALATZEA URDANIBIA PLAZAN ABENDUAK 21EAN
Tipo de Dato Dato
Xedea SANTO TOMAS EGUNEAN URDANIBIA PLAZAN TXOZNAK INSTALATZEKO BAIMENA LORTZEA - ESLEIPENA
Unitate tramitatzailea KULTURA ETA KIROL ARLOA
Ebazpen organoa Kulturako Zinegotzi-Ordezkaria
Aurkezteko modua - WEB (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.
Eskabidearen epea 16-11-2018
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Pertsona fisiko edo juridikoak, kultur, kirol, aisialdi edo gizarte elkarteen izenean eta Lanbide Hezik, Batxilergo eta Helduen Ikast. ikasleak (ikus oinarriak)
Beharrezko dokumentazioa - Santo Tomas eguna-Txosnak eskaera-orria eta eranskineko urte amaierara arte egindako eta programatutako jardueren memoria bat aurkeztuko du eskatzaileak, eta, hala badagokio, hurrengo urteko programaren aurrerapen bat ere bai, egiaztatzeko azken bi urteetan Irunen lanean aritu izana.
Lanbide Heziketa, Batxilergo eta Helduen Ikastetxeko ikasleak eskatzen badute:
- Ikastetxearen zuzendariaren edo Ikasketa-buruaren aldeko baimen espresua. (Ikastetxe bakoitzeko eskaera bakarra onartuko da)
Lege-araudia 2018ko Santo Tomas eguneko Urdanibia plazako Txosnen esleipena arautuko duten oinarriak.
Tasen zenbatekoa Esleipendunei ez zaie okupazio gisa kanonik ezartzen. Hala ere, Udal Kontuhartzailetzan 300 euroko fidantza utzi beharko dute.
Web http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en

Oharrak
ESKATZAILEEN BALDINTZAK:
Eskaera elkarte kulturalek, kirolekoek, aisialdikoek zein sozialek egin ahal izango dute, betiere ondorengo baldintzak beteta:
a) Indarrean dagoen legediaren arabera osatuta egon eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Elkarte eta Erakundeen erregistroan erroldatuta egotea.
b) Elkartearen egoitza Irunen izatea.
c) Eskaerek Elkartearen lehendakariak izenpetuak egon behar dute.
d) Entitate eskatzaileek aktiboan egon beharko dute, gutxienez, azken bi urteak Irunen lan egiten. Hori egiaztatzeko, urte amaierara arte egindako eta programatutako jardueren memoria bat aurkeztuko du eskatzaileak, eta, hala badagokio, hurrengo urteko programaren aurrerapen bat ere bai.

Eskaera egin ahal izango dute, halaber, Irungo Bigarren Hezkuntzako edo antzeko Ikastetxeetako ikasleek, baita Helduen Ikastetxeetakoek ere. Kasu honetan, eskaerarekin batera aurkeztu beharko da ezinbestean ikastetxeko zuzendariaren edo ikasketaburuaren aldeko berariazko baimena. Eskaera bakarra onartuko da Ikastetxe bakoitzeko.

Alderdi politikoek, koalizioek eta sindikatuek ezin izango dute deialdi honetan parte hartu.

ESKAEREN ONARPENA:
Eskabideak era honetan sailkatuko dira: onartutakoak eta baztertutakoak. Baztertuko dira adierazitako baldintzak betetzen ez dituztenak.


ONARTUETAKO BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
Azaroaren 21ean argitaratuko da.

Azaroak 24 arte, interesatuek, hala iritziz gero, dagozkien alegazioak egin ahalko dituzte. Epe hori bukatutakoan, alegaziorik ez bada, behin-behineko zerrenda behin betikoa izanen da. Erreklamaziorik egonez gero, azaroaren 28 baino lehen konpondu behar dira.


POSTUEN ZOZKETA:
Zozketa jende aurrean egingo da, azaroaren 30ean, 18:00etan, Amaia kZ-ko Dantza Aretoan. Zozketa horretara nahitaez joan beharko du eskatzaile bakoitzaren ordezkariak.

Gehienez, SEI (6) POSTU instalatu ahalko dira, eta zozketaren bidez esleituko dira.

Onartutako eskariak lau lotetan sartuko dira zozketan
A) lotea: kultura elkarteak
B) lotea: Kirol elkarteak
C) lotea: Gazteen elkarteak eta Hezkuntza Zentroak.
D) lotea: Gizarte elkarteak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE)

Esleitutako postuak erabil dezakeen lekuari doitutako okupatzeko neurri maximoak edukiko dituzte jarritako postuek, produktuak eta edariak biltzeko erabil daitekeen lekua barne.

Txosnek 8x4 metroko neurri maximoak edukiko dituzte.
Kultura Arloak margoz mugatuko du txosna bakoitzari egokituko zaion leku maximoa.

BALDINTZA TEKNIKO ETA EKONOMIKOAK OINARRIEN ARABERA EZARRIKO DIRA.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52