Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Osteguna, 2020 Abuztuak 6 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. GARCIA MARTINEZ (Fermín Calbetón)
    Navarra, 1
    T. 943622761

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Urte osoko egutegia 2020
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
ARMA UDAL TXARTELA (4. KATEGORIA) - KARABINEN ERREGISTROA
 
Tabla que ofrece los datos de ARMA UDAL TXARTELA (4. KATEGORIA) - KARABINEN ERREGISTROA
Tipo de Dato Dato
Xedea Armen inguruko Araudiaren 3. artikuluaren arabera, 4. KATEGORIAKO gisa sailkaturiko karabinak edo pistolak edukitzeko udal baimena lortzea.
Unitate tramitatzailea UDALTZAINGOA ETA BIZIKIDETZA
Zerbitzu Arduraduna: Udaltzaingoa eta Bizikidetza
Ebazpen organoa Udaltzaingo eta Bizikidetzako Zinegotzi-Ordezkaria
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Irunen erroldaturiko pertsona interesatuak, 4. kategoriako armaren bat erosi dutenak.
Beharrezko dokumentazioa ALTA
- Eskari orokorra.
- Interesatuaren NANaren edo AIZa
(adin txikikoak direnean, gainera, semearen izenean eskaera egiten duen guraso eto tutorearen NANaren edo AIZa).
- Karabina edo/eta pistolaren erosketa faktura. Erositako arma 4. KATEGORIAREN barruan sailkatua dagoela, 4.1 edo 4.2 kategoriakoa den, modeloa, Paintball-erako edo airsoft-erako arma den, serie zenbakia, kalibrea eta armaren zenbakitzea adieraziko dira bertan.
Aurreko titularrak arma erosi zueneko fakturarik ez badauka, Armaren titularitateari buruzko zinpeko aitorpenaz ordezkatu ahal izango da

PARTIKULARREN ARTEKO ESKUALDATZEA (salmenta, emaitza eta abar)
Titular berriak baimena eskatuko du, eta horretarako, dokumentu hauek arukeztu beharko ditu:
- Eskari orokorra.
- Aurreko titularraren NAN edo AIZa.
- Titular berriaren NAN edo AIZa.
- Salerosketa edo ematea egiaztatzen duen dokumentua, aurreko titularrak eta titular berriak sinatuta.
- Aurreko titularrak karabina edo/eta pistola erosi zueneko faktura, eskualdatu nahi den armaren titularitatea eta datuak egiaztatzeko.
Ez da beharrezkoa izango arma Irungo Udalean erregistratuta balego, ofizioz kontsultatuko da.
Aurreko titularrak arma erosi zueneko fakturarik ez badauka, Armaren titularitateari buruzko zinpeko aitorpenaz ordezkatu ahal izango da.

BEHIN-BETIKO BAJA
- Eskari orokorra.
- Titularraren NAN edo AIZa.
- Armaren suntsiketaren egiaztagiria, Armen Eskuhartzeak emana (Guardia Zibila: ikusi ordutegia, kontaktua eta helbidea web loturan).

BAJA SALMENTARENGATIK
- Eskari orokorra.
- Aurreko titularraren NAN edo AIZa.
- Erosleak egindako altaren eskaeraren kopia (udal honetan edo beste batean).
Lege-araudia - TEOAL 15.1; BLMA 56.1.B)
- Urtarrilaren 29ko 137/1993 ERREGE DEKRETUA, Armen Araudia onartzen duena (55 zenbakiko BOE, 1993/03/05ekoa).
- Uztailaren 8ko, 976/2011 ERREGE DEKRETUA, Armen Araudia aldatzen duena. (2011/07/09-ko EAO)
- INT/2860/2012 AGINDUA, abenduak 27koa, airsoft eta paintball motako aisialdi-kirol jardueretan erabiltzeko arma jakin batzuen aplikaziozko erregimena arautzen duena (2013/05/01-ko EAO)
Tasen zenbatekoa Ez dago
Tramitazio-epea Hilabete batekoa
Web http://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-1993-6202&b=16&tn=1&p=20110709
Reglamento de Armas-Texto Consolidado BOE (aprob RD 137/1993, modif RD 976/2011)

http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

http://www.irun.org/cod/entidades/entidad.asp?idioma=1&clave=1784
Irungo Armen Eskuhartzea (Guardia Zibila)

http://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2013-153
ORDEN INT/2860/2012 régimen armas airsoft y paintball (BOE 05/01/2013)

Oharrak
4. kategoriako pistolen barruan, udal baimena behar dutenak, paintball eta airsoft-eko pistolak daude ere (INT/2860/2012, BOE 5 ene 2013)
*4.1. kategoriako pistolak: Gutxienez 14 urte izan beharko ditu txartelaren titularrak.
*4.2. kategoriako pistolak: Ez dago adin gutxiengoa txartelaren titularrarentzat.

-Adin txikikoak direnean, eskaera gurasoek egingo dute, semearentzako baimena eskatzen duela zehaztuta, eta semea izango da baimenaren, hauxe da, txartelen titularra.

-Karabinak etxetik kanpo eraman eta erabiltzeko, bereziki dokumentatuak egongo dira arma txartelen bidez, eta horiek beti gainean eraman beharko dira. Arma txartela kendu ahal izango da eskatzaileen jokaerak eta aurrekariek horrelakorik gomendatzen badute eta Udaltzaingoak armaren zenbakitzea(*) ikuskatu ondoren. Irungo udal barrutirako soilik balio ahal izango du.

-Baimen hau emateak EZ du esan nahi ehizarako baimenik duenik.

-Aire konprimituko karabinak basabazterrean edo leku egokietan soilik erabili ahal izango dira, inoiz ez hiri esparruan. Helburura jaurtitzeko tiroa egiteko soilik erabiliko dira, haiekin edozein motatako ehiza debekatua baitago, baita txoriak ehizatzea ere.

-Ehizarako EZ da aski armak edukitzeko udal baimena izatea, baizik eta ehizarako lizentzia lortu behar da ezinbestean.

-Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.

(*) Arma guztiak, tramite honetakoak barne, fabrikatik markatutako zenbakitzea eduki behar dute. Markatzearen urratze edo deuseztatzeak arma legez kanpokoa bihurtzea eragiten du.
Fabrikako zenbakitzearen parteak ondorengoak dira:
a) Arma eta Lehergailuen Esku-hartze Zentralak fabrika edo tailer bakoitzari emandako zenbakia.
b) arma motari dagokion zenbakia
c) fabrikatutako arma bakoitzaren zenbaki sekuentziala, urtero 1 zenbakitik hasita
d) fabrikazio urtearen azken bi zifrak
(Arma Araudiaren 28. artikulutik moldatuta)
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52