Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Astelehena, 2018 Uztailak 23 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. GARCIA MARTINEZ (Fermín Calbetón)
    Navarra, 1
    T. 943622761

  • Urte osoko egutegia 2018
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
BIDE PUBLIKOAREN OKUPAZIOA – ALDI BATEKO JARDUERAK: KIROL LASTERKETAK eta TXIRRINDULARI MARTXAK
 
Tabla que ofrece los datos de BIDE PUBLIKOAREN OKUPAZIOA – ALDI BATEKO JARDUERAK: KIROL LASTERKETAK eta TXIRRINDULARI MARTXAK
Tipo de Dato Dato
Xedea Udalaren baimena lortzea bide publikoa erabiltzeko, nahitaezkoa baita kirol-proba eta -lehiaketak eta txirrindulari-martxa antolatuak egiteko, betiere proba osoa hirigunean jokatzen bada
Unitate tramitatzailea UDALTZAINGOA ETA BIZIKIDETZA
Ebazpen organoa Udaltzaingo eta Bizikidetzako ordezkaria
Aurkezteko modua HAZ (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua), San Martzial karrika, 2
Lasaiago ibiltzeko, egin HITZORDUA AURREZ.
Ikusi bulegoetako ordutegia zerikusia duten webguneei buruzko atalean.
Eskabidearen epea Proba baino 30 egun baliodun lehenago
Administrazio-isiltasunaren izaera Onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa Telefono bidezko zerbitzuaren zenbakia: 010 – 943505152 –ikus ordutegia zerikusia duten webguneei buruzko atalean–
- Aldez aurreko kontsultak
- Eskaera eta argibideak interesdunaren etxera bidaltzea
- Aldez aurreko hitzordua
Hartzaileak Interesa duten pertsona fisiko eta juridikoak
Beharrezko dokumentazioa - Eskabidea. Bertan zehaztu beharko da:
* Jardueraren izena
* Antolakundeko arduradunak (zuzendari exekutiboa eta bideko segurtasunaren arduraduna –ikus oharrak–)
* Parte-hartzaileen gutxi gorabeherako kopurua (aurreikuspena)
- Baldin eta kirol-legediak behartzen badu, dagokion kirol-federazioak jarduera antolatzeko emandako baimena
- Erantzukizun zibileko asegurua eta istripu-asegurua –ikus oharrak–
- Probari buruzko oroitidazkia:
* Probaren araudia
* Ibilbidearen krokis zehatza, data, ibilbidea, profila, ibilbideko puntu nagusietatik pasatzeko gutxi gorabeherako ordutegia (aurreikuspena) eta lasterketa-buruaren zein azkenaren gutxi gorabeherako batez besteko denbora (aurreikuspena)
* Proba eta leku arriskutsuetan jartzekoak diren segurtasun-gailuak seinaleztatzeko neurriak eta laguntzaileek bete beharreko funtzioak
Lege-araudia Zirkulazio Araudi Orokorra (1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa), II. ERANSKINA: Kirol-probak, txirrindulari-martxak eta beste ekitaldi batzuk
Tasen zenbatekoa Indarrean dagoen ordenantza fiskalaren arabera
Tramitazio-epea Eskabidea aurkeztu eta hamar (10) egun baliodun
Web http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

http://boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2003-23514#s1-13
Zirkulazio Araudia - II Eranskina: kirol-probak eta txirrindulari-martxak

Oharrak
Parte-hartzaile guztiek erantzukizun zibileko aseguru baten barruan egon beharko dute, eta aseguru horrek hirugarrenei egiten zaizkien kalteak hartuko ditu barnean, urtarrilaren 12ko 7/2001 Errege Dekretuak motordun ibilgailuek nahitaez egin beharreko aseguruaren barruko kalte pertsonal eta materialei ezartzen dizkien mugen barnean. Era berean, istripu-aseguru baten barnean egon beharko dute parte-hartzaileek, zeinak honako hau hartzen duen barnean gutxienez: ekainaren 4ko 849/1993 Errege Dekretuak arautzen duen nahitaezko kirol-aseguruak barnean hartzen duena.

Antolakundearen barruan bideko segurtasunaz arduratzen den pertsonak laguntzaileen lana zuzenduko du, eta zirkulazio-arauak jakin beharko ditu. Horretarako,gidabaimena izan beharko du, indarrean.

AZTERTU PROBA EDO MARTXA JOKATZEKO BALDINTZA GUZTIAK ZIRKULAZIO ARAUDIAREN II. ERANSKINEAN –IKUS ERANSKINA EDO WEB ESTEKA–
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52