Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. J. RUIZ DE AZUA
    Peñas de Aya, 4
    T. 943667232

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
KONTSERBATORIOA ETA MUSIKA ESKOLA - TASEN ETA PREZIO PUBLIKOEN ORDAINKETAN APLIKATZEKO HOBARIAK (FAMILIA UNITATEKO DIRU-SARRERA MAILAREN EDO PARTE HARTZAILE KOPURUAREN ARABERA)
 
Tabla que ofrece los datos de KONTSERBATORIOA ETA MUSIKA ESKOLA - TASEN ETA PREZIO PUBLIKOEN ORDAINKETAN APLIKATZEKO HOBARIAK (FAMILIA UNITATEKO DIRU-SARRERA MAILAREN EDO PARTE HARTZAILE KOPURUAREN ARABERA)
Tipo de Dato Dato
Xedea Kontserbatorio eta Musika Eskolari dagozkion Tasen eta prezio publikoen ordainketan aplikatzeko hobarien onuradun izatea.
Unitate tramitatzailea HEZKUNTZA
Ebazpen organoa Hiri-Bultzada, Ogasun eta Ekonomiako Zinegotzi-Ordezkaria
Aurkezteko modua Eskaera www.irun.org bitartez egingo da IRUN TXARTELA, ONA, Izenpe Ziurtagiri edo E- DNIz baliatuz (ikusi web lotura)
IRUN TXARTELA ez badaukazu, eskatu ezazu (ikusi web lotura)
HAZ-eko terminalak zure eskura dituzu (San Marcial, 2, egunero 8-22h).
Eskabidearen epea 02-11-2017
Administrazio-isiltasunaren izaera Ez Onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
Hartzaileak Diru-sarrera zehatz batzuk edota parte hartzaile bat baino gehiago dituzten Kontserbatorioa edo Musika Eskola erablitzen duten familia-unitateak.
Beharrezko dokumentazioa Eskaera egiteko momentuan eskura eduki behar duzu:
- IRUN TXARTELA indarrean eta pasahitza ezagutzea.
- Dirulaguntza kobratzeko banku-kontua (20 digitu edo IBAN).

EZ DA DOKUMENTAZIORIK ERANTSI BEHAR ESKAERAN
Irungo Udalak egiaztapenak ofizioz egingo ditu bere datu-baseetan edo beste Herri Administrazioei kontsultatuz, horretarako sinatutako lankidetza hitzarmenen arabera, Pertsonal Izaerako Babeserako 15/1999 Lege Organikoan ezarritako mugen arabera.
Lege-araudia -Indarrean dagoen Ordenantza Fiskala.
Tasen zenbatekoa Ez dago
Tramitazio-epea 3 hilabetekoa
Web http://www.irun.org/iruntxartela/home.asp?id_idioma=1
IRUN TXARTELA ESKAERA / SOLICITUD DE LA IRUN TXARTELA

http://www.irun.org/cod/ordenanzas/down/ordenanzas_fiscales/9_ordenanza_impuesto_disposiciones_generales_bonificacion.pdf
Ordenantza Fiskala / Ordenanza Fiscal

Oharrak
FAMILIA UNITATEAREN BALDINTZAK (ofizioz egiaztatuko dira):
----------------------------------------
1. Udalerrian erroldatua egotea likidazio-gai den kuotari dagokion denboraldia hasi aurretik.
2. Udalerriarekiko zerga-betebeharrak eguneratuak edukitzea edo onartua edukitzea zorren ordainketaren atzerapena edo zatikapena
3. Etxebizitza bakar baten edo ezta baten titularra izatea.
4. Profesionalak ez diren erabileretarako (A eta F kategoriak) ibilgailu bakar baten edo ezta baten titularra izatea.
*Salbuetsi egiten zaie azkeneko betekizun hori betetzea 4 edo kide gehiagoko famili unitateei.


APLIKATZEKO HOBARIAK (Ez dira bateragarriak. Onuragarriena aplikatuko da)
-------------------------------------------------------------------------------------

DIRU-SARREREN MAILA KONTUTAN HARTUTA

* %75-ko hobaria:
familia-unitateko kideak / Familia unitatearen urteko gehienezko errenta
Kide 1 / 10.920,00 E
2 kide / 13.580,00 E
3 kide / 14.840,00 E
4 kide / 15.600,00 E
Familia ugaria / 16.240,00 E

* %25-ko hobaria:
familia-unitateko kideak / Familia unitatearen urteko gehienezko errenta
Kide 1 / 17.500,00 E
2 kide / 21.700,00 E
3 kide / 23.800,00 E
4 kide / 24.920,00 E
Familia ugaria / 26.040,00 E

Hobariak aplikatzeko zera ulertuko da:
- Urteko errenta: Familia Unitateko kide guztien errendimendu guztiak oso-osorik; horiek kontuan hartzen dira PFEZn Zerga-oinarri Orokorra eta horri gehitzen zaio aurrezkiaren zerga-oinarria. Horrez gain, salbuetsitako edo zergarik ez duten errentak ere aintzat hartuko dira. Hori guztia hobaria eskatzen den ekitaldiaren aurreko zerga-ekitaldiari dagokiolarik.
- Familia-unitatea: indarrean dagoen zerga araudiaren arabera eta gainera, kenkariak edukitzeko eskubidea ematen duten arbaso edota ondorengoak (3/2014 Foru Araua, Gipuzkoako PFEZ buruzkoa, 97 eta 79-84 art. Familia Unitatea definizio honen arabera zehazterik ez dagoenean, kontuan hartuko da hobaria eskatzen den ekitaldiko rtarrilaren 1ean bizikidetza unitatearen osaera.


ZERBITZU BEREAN KIDE-KOPURUAREN ARABERAKO HOBARIA:
*Kuotaren %25-ko hobaria, famili unitateko aldi berean matrikulatutako bigarren kidearen alde.
*Kuotaren %50-ko hobaria, famili unitateko aldi berean matrikulatutako hirugarren eta hortik aurrerako kideen alde.

Baldintzak:
- Matrikulatuen adina 25 urte arte.
- Famili unitatearen IRPFaren Oinarri Ezargarria ez dadila OAEAParen hirukoitza baino handiagoa izan (tributazio indibidualean, bataz beste) edo OAEAPren seikoitza (tributazio bateratua).
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52