Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    J. L. EZKURRA
    Harmugarrieta Kalea, 9
    T. 943627342

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
EGOILIAR TXARTELA TAO EREMUAN - ALTA
 
Tabla que ofrece los datos de EGOILIAR TXARTELA TAO EREMUAN - ALTA
Tipo de Dato Dato
Xedea EREMU JAKIN BATERAKO EGOILIAR TXARTEL BEREZIA LORTZEA, DENBORALDI BATERAKO. TXARTEL HORREK TITULARRARI AUKERA EMATEN DIO BERE AUTOA EDO KUADRIZIKLO ARINA APARKATZERAKOAN DENBORA MUGARIK EZ IZATEKO.
Unitate tramitatzailea HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUA (SAC)
Zerbitzu arduraduna: Mugikortasuna, Bide Publikoa eta Obra Arloa
Ebazpen organoa Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzua (HAZ).
Aurkezteko modua - WEB (www.irun.org/sac)
- SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Edozein unetan
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Beren etxebizitza Irungo Udal Barrutian TAO eremuan duten pertsonak, amaieran azaldutako baldintzak betetzen dituztenak.
Beharrezko dokumentazioa - Ibilgailuaren jatorrizko dokumentazioa, betiko dokumentazioa izan behar du.
- TAO eremuan bizi den pertsona batek erabiltzen duen ENPRESAKO IBILGAILUA BADA, ziurtagiria aurkeztu beharko da, enpresak egina, ibilgailu hori egoiliarraren / txartel eskatzailearen erabilera partikularrerako dela egiaztatzen duena. Baldintza hori espres azalduko da ziurtagirian.
Lege-araudia TAO Udal Ordenantza.
Tasen zenbatekoa Egoiliar-Txartela lortzeko ordaindu beharreko urteko kuota: 33,60 euro.
Urte osoa ez bada, lau hilabetekotan kitatzen da
-Urtarrilak 1-apirilak 30: 33,60 euro
-Maiatzak 1-Abuztuak 31: 22,40 euro
-Irailak 1-Abenduak 31: 11,20 euro
Tramitazio-epea Eskatzeko unean
Web http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sac.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

Oharrak
TRAMITE HAU www.irun.org/sac GURE EGOITZA ELEKTRONIKOAN EGIN DAITEKE.

HONAKO BALDINTZA HAUEK BETE BEHARKO DIRA (OFIZIOZ EGIAZTATZEA):
- Ibilgailua altan eta txartelaren titularraren izenean dagoela egiaztatzea Irungo Udalerriko Ibilgailuen Zirkulaziorako Zergaren Erroldan. Hala behar badu, zerga horren ordainketa egunean izanik (aurreko ekitaldietan edo egungo ekitaldian behin borondatezko epea igaro ondoren). Ibilgailua hainbat pertsonaren izenean badago, eta zirkulazio baimenean ez bada TAO txartelaren eskatzailea ageri, Trafiko Buruzagitzako dokumentua erantsiko da eta bertan agertuko dira titular guztiak.
- Titularraren Irungo udal barrutian, egoiliar txartel berezia eskatzen den helbide berean erroldatuta dagoela egiaztatzea.
- Legeak zehaztutako epeetan ordaindu gabe dagoen trafiko isunik ez duela egiaztatzea, baldin eta horiek jakinarazi badira edo bidean deskargu-orririk ez badago. Helbide bereko ibilgailu guztiei aplikatuko zaie agindu hori.
- Zerga helbidea eta errolda helbidea bat datozela egiaztatzea.
- Familia unitate bakoitzeko ibilgailu bakarrera mugatuko da kontzesio hori 7. Eremuan (Behobia) eta 10. Eremuan (Santiago Zubia) izan ezik, horietan bi ibilgailurentzako lortu ahal izango baita txartela.
- TAO eremuetan erroldaturiko pertsonek erabilera partikularrerako erabiltzen dituzten enpresako ibilgailuen kasuan, gainerako ibilgailuen baldintza berdinak bete beharko dira, Zerga helbidea eta Errolda helbidea bat datozenean izan ezik.

- Titularrak txartela berritu eta urteko kuota ordaindu badu eta baja ematen badu familiako beste kide batek alta emateko, ez da kobrantzarik sortuko.

- Txartel bereziek balio iraunkorra izango dute, eta automatikoki luzatuko dira, baldin eta eskatutako baldintzak betetzen badira, dagokion urteko tasa ordaindu bada eta eskaera egileak alderantzizkorik jakinarazi ez badu.

ORDUTEGIA HIRI ERDIAN:
Astelehenetik ostiralera: 9.00etatik - 13.30etara eta 15.30etatik - 20.00etara. Larunbatetan: 9.00etatik 13.30etara.
ORDUTEGIA BEHOBIAN ETA SANTIAGOKO MERKATARITZA GUNEAN:
Astelehenetik igandera: 9:30etatik - 19:30etara.

- Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52