Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    F. ECHEVESTE
    Luis Mariano, 4
    T. 943621441

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
ERAIKINEN IKUSKARITZA TEKNIKOA (EIT / ITE) – UDALARI AURKEZTEA TXOSTENA ETA HUTSUNEAK BETETZEAREN EGIAZTAGIRIA
 
Tabla que ofrece los datos de ERAIKINEN IKUSKARITZA TEKNIKOA (EIT / ITE) – UDALARI AURKEZTEA TXOSTENA ETA HUTSUNEAK BETETZEAREN EGIAZTAGIRIA
Tipo de Dato Dato
Xedea Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT – ITE) egin ondorengo txostena eta Hutsuneak betetzearen egiaztagiria Udalari aurkeztea
Unitate tramitatzailea HIRIGINTZA ETA GARAPEN IRAUNKORREKO ARLOA
Ebazpen organoa Hirigintza eta Etxebizitzako Zinegotzi Ordezkaria
Aurkezteko modua WEB: www.irun.org/sac (IrunTxartela edo ziurtagiri elektroniko bitartez)
SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea IKUSI OHARRAK
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak 50 urtetik gorako edo dirulaguntza publikoez baliatu nahi diren egoitza eraikinen jabeak
Beharrezko dokumentazioa EIT-AREN HASIERAKO AURKEZPENA
- Imprimakia, ereduaren arabera
- Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT – ITE) egin ondorengo txostena *.PDF ETA *.XML FORMATUETAN
(Egoitza elektronikoan artxiboak erantsiz, edo presentzialki papera eta CD euskarrietan).

HUTSUNEAK BETETZEAREN EGIAZTAGIRIA
- Imprimakia, ereduaren arabera
- Hutsuneak betetzearen egiaztagiria *.PDF ETA *.XML FORMATUETAN
(Egoitza elektronikoan artxiboak erantsiz, edo presentzialki papera eta CD euskarrietan).

Kontratatutako teknikariak dokumentu hauek ezarritako ereduetan eman behar ditu jabeei. Eusko Jaurlaritzak eredu hauek teknikoen eskura jartzen ditu (Ikus EuskoREGITE weborria)
Lege-araudia - 2/2006 LEGEA Euskadikoa, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa. (200 art.)
- 8/2013 LEGEA Estatukoa, ekainaren 26koa, birgaitzeari, berritzeari eta hiri-berroneratzeari buruzkoa
- 241/2012 DEKRETUA, azaroaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen
teknikoa arautzen duena.
- 80/2014 DEKRETUA, Maiatzaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskaritza teknikoa arautzen duen 241/2012 Dekretua aldatu duena.
- AGINDUA, 2013ko urriaren 15ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburuarena, EAEko eraikinen ikuskaritza teknikoa arautzen duen 2012ko azaroaren 21eko 241/2012 Dekretuko II. eta III. eranskinak aldatzen dituena.
- 3/2015 LEGEA, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena.
- 7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hiri-birgaitze buruzko Legearen testu bategina onesten duena.
Tasen zenbatekoa EIT edo Hutsuneak Betetzearen Ziurtagiria Udalari aurkeztearen tramitea dohakoa da.
Tramitazio-epea Momentuan bertan
Web https://www.euskoregite.com
EuskoREGITE – Eusko Jaurlaritzaren EIT Erregistroa

http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sac.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/copia_informes_legislativo/es_def/adjuntos/ddlcn_2016_(92).pdf
Informe Jurídico de GV acerca de técnico competente

Oharrak
EIT-aren aurkezpena betetzen da bi momentu ezberdinetan dokumentazioa aurkeztuz.
1.- Behin ikuskaritza eginda, EIT-aren txostenaren aurkezpena. (ikusi epeak jarraian)
2.- Txostenean adierazitako hutsuneak betetzearen egiaztagiriaren aurkezpena. EIT txostenean ezartzen dira eraikinean jabeek gauzatu behar dituzten ekintzak, baldintzak eta epeak adieraziz.


ZER DA EIT
Goi mailako teknikari batek eginiko txostena eta irizpena da, eraikina ikuskatu ondorengoa. Horren bidez, eraikinen kontserbazio egoera azaltzen da, egoera onean mantentzeko segurtasun, osasungarritasun eta apaingarritasun publikoaren aldetik, betiere eraikinak artatzeko edo birgaitzeko beharrezko lanak eta obrak bermatuz. Hartara, uneoro eutsiko zaie bizigarritasunerako eta erabilgarritasunerako beharrezko baldintzei, eta eraikinaren irisgarritasunaren oinarrizko baldintzei eta energia eraGoi mailako teknikari batek eginiko txostena eta irizpena da, eraikina ikuskatu ondorengoa. Horren bidez, eraikinen kontserbazio egoera azaltzen da, egoera onean mantentzeko segurtasun, osasungarritasun eta apaingarritasun publikoaren aldetik, betiere eraikinak artatzeko edo birgaitzeko beharrezko lanak eta obrak bermatuz. Hartara, uneoro eutsiko zaie bizigarritasunerako eta erabilgarritasunerako beharrezko baldintzei, eta eraikinaren irisgarritasunaren oinarrizko baldintzei eta energia eraginkortasunaren egoerari buruzko informazioa emango da, baita baldintza horien balizko hobekuntzaren gainekoa ere.

EIT-AREN HELBURUAK
Eraikinaren kontserbazio egoera zein den jakitea, hauexetarako:
- Higiezinetan edota inguruetan diren pertsonentzako arriskuak eta kalte fisikoak ekiditeko.
- Jarduketa edo birgaikuntza garestiagoak prebenitzeko.
- Eraikinaren bizitza baliagarria luzatzeko, eraikina oinarrizko egoera jartzeko eta kontserbatzeko prozesua abiaraztean.
- Irisgarritasunaren hobekuntza eta energia eraginkortasuna sustatzeko.
- Higiezinen merkatua mugiarazteko
- Birgaikuntza sustatzeko
- Erosleari informazioa emateko
- Birgaikuntza eta laguntzen politika bultzatzeko eta norainoko infraetxea den eta eraikitako ondarearen egoera zein den ezagutzeko.

EIT-REN IRISMENA
Hauexek biltzen ditu Euskadiko Eraikinen Ikuskaritza Teknikoak:
- Eraikinaren kontserbazio egoera ebaluatzea
- Irisgarritasun unibertsalaren oinarrizko baldintzak
- Eraikinaren energia eraginkortasunari buruzko egiaztagiria

Jabeen erkidegoek edo taldeek aginduta eginiko EITek, baldin eta eraikin edo higiezin osoari badagozkio, eraginkortasuna izango dute eraikinean dauden lokal eta etxebizitza guztietan.

EIT-aren betebeharrak aplikatzeko, ondorengoa ulertuko da:
*Bizi-egoitza erabilerako eraikina: erabilera nagusia etxebizitza edo zuzkidura bizitokia dutenak, nahiz eta aldi berean bestelako erabilerak eduki dezaketen.
*Etxebizitza kolektiboko egoiliar motako eraikina: etxebizitza bat baino gehiagoz osatua, nahiz eta eduki dezakeen, aldi berean, egoiliarrena ezberdina diren bestelako erabilerak. Asimilatutako izaeraz mota honen barne ulertzen da familia-nukleorik osatzen ez duen pertsona talde batek okupatzeko edo bertan bizitzeko helburua duen eraikina, hala nola, hotelak edo egoitzak.


EIT NAHITAEZ EDUKI BEHAR DUTENAK
Hauexen jabeek:
- Katalogaturiko edo babesturiko eraikuntza oro, antzinatasuna edo babes araubidea edozein delarik.
- 50 urtetik gorako antzinatasuna duen egoitza erabilerako eraikuntza oro. Era berean, termino beretan sartzen dira betebehar horretan "antolamendutik kanpoko" eraikinak.
- Eraikuntzak kontserbatzeko edo irisgarritasuna edo energia eraginkortasuna hobetzeko diru-laguntzak baliatu nahi dituzten eraikuntza guztiek, horien adina eta erabilera edozein direla.
EIT buruzko betebeharrak aplikatzeko, egoitza erabilerako eraikintzat joko da etxebizitza edo zuzkidurako bizitokiaren erabilera gehienekoa den eraikin oro, nahiz eta aldi berean bestelako erabilerak izan ditzakeen.
Bide edo gune publikora fatxada ez duten isolatutako etxebizitza unifamiliarrak, SALBUETSITA geratzen dira.

IKUSKARIAK
EIT egiteko baimena duten pertsona bakarrak dira (*):
- Arkitekturan lizentziatura duten profesionalak.
- Arkitektura Teknikoan lizentziatura duten profesionalak.
(*) Eusko Jaurlaritza - EuskoRegITE-ren txosten juridikoaren arabera (ikusi web lotura).
Titulazio hori duen edozein pertsona gai da lan hau osorik egiteko. Gainera, ez da existitzen profesional hauen erregistro ofizialik, beraz hoberen egokitzen dena aukeratu ahal izango da.


Teknikari horrek adierazpen arduratsua aurkeztu beharko du EITren agiriarekin batera, Eusko Jaurlaritzak ezarritako ereduaren arabera.


EIT AURKEZTEKO EPEAK
- 1967ko ekainak 27a baino LEHENAGOKO antzintasuna duten egoitza erabilerako eraikin kolektiboak: 2018ko EKAINAK 27
- 1967ko ekainak 27a baino ONDORENGO antzintasuna duten egoitza erabilerako eraikin kolektiboak: URTE BAT 50 URTEKO ANTZINTASUNA BETETZEN DUTEN UNETIK.
- Katalogatutako edo babestutako eraikinak: 2018ko EKAINAK 27 edo URTE BAT KATALOGAZIOAREN UNETIK, katalogazioa data hori baino ondorengoa bada.
- Ostalaritza eta egoitza eraikinak: BOST URTE 50 URTEKO ANTZINTASUNA BETETZEN DUTEN UNETIK.
- Kontserbazio, irisgarritasun edo energia eraginkortasunerako obretarako diru-laguntza jasoko duten eraikinak: DIRU-LAGUNTZA ESKATU BAINO LEHEN eraikinaren antzinatasuna edozein delarik.
- Bide publiko edo erabilera publikoko gunera fatxadarik ez duen isolatutako unifamiliar motako eraikinak: Udalak errekerituta, 50 URTEKO ANTZINTASUNA BETETZEN DUTEN UNETIK.


EIT IKUSKARITZA TXOSTENAREN ONDORIOZKO BETEBEHARRAH
Jabeek gauzatu beharko dituzte txostenean ezartzen diren ekintzak, bertan adierazitako baldintza eta epeetan.

Ekintza horiek gauzatu eta gero, jabeek Udalari aurkeztu beharko diote hutsuneak konpontzearen egiaztagiria EIT-a aurkezteko adierazitako formatu berean: *.PDF ETA *.XML FORMATUETAN
(Egoitza elektronikoan artxiboak erantsiz, edo presentzialki CD euskarrian).
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52