Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    G. JAUREGUI
    Vega de Eguzkiza, 23
    T. 943625240

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
BIDE PUBLIKOA OKUPATZEA – EKITALDI NAGUSIAK (D Taldea)
 
Tabla que ofrece los datos de BIDE PUBLIKOA OKUPATZEA – EKITALDI NAGUSIAK (D Taldea)
Tipo de Dato Dato
Xedea Ikuskizun publiko, aisialdi jarduera edota jai singular edo ez-ohikoak instalazio konplexuak edo “atrazkzio parkeak” duten jardueretarako dominio publikoaren edo gune irekiak okupatzeko dagokion udal baimena lortzea.
Unitate tramitatzailea HIRIGINTZA ETA GARAPEN IRAUNKORREKO ARLOA
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Ekitaldia baino 20 lanegun lehenago arte
Administrazio-isiltasunaren izaera Onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak.
Beharrezko dokumentazioa ESKAERA egiteko:
- Eskaera-inprimaki normalizatua. Ondokoak IZATEAREN ADIERAZPENA barne
Ekitaldi eta instalazioek beharrezko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa
Beharrezkoak diren baimen sektorialak
- AKTIBITATE PROGRAMA adieraziz egingo diren aktibitateen zerrenda eta deskribapen zehatza, datak eta ordutegiak, eta instalazioak (eszenatokiak, karpak, feria postuak, puzgarriak…)
- PLANOA, kokapena eta okupazioa adieraziz. Desfileak, karrerak, etab.: adierazi IBILIBIDEA.
- Erantzukizun zibileko ASEGURU-PROPOSAMENA; gauzatu nahi den jarduera eta instalazioen inguruan; gutxieneko estaldura 150.000 euro instalazio bakoitzeko.
- Irungo Udalaren Munta Handiko Instalazioen Erregistroan indarrean dagoen izen-emate bat ez daukan instalazioen kasuan (derrigorrez bietako bat aurkeztu instalazio bakoitzeko)
1. Eskumena duen pertsonak sinatutako ZIURTAGIRIA, instalazioak bere motari dagozkion arauak eta izango duen erabilerarako beharreko segurtasun, erosotasun eta higiene baldintzak betetzen dituela eta kontserbazio eta mantentze egoera onean dagoela egiaztatzen duena.
2. Instalazioa DESKRIBATZEN DUEN DOKUMENTAZIOA. Motari aplika dakiokeen araudia. Neurriak, zorura transmititzen diren indarrak, instalatzeko baldintzak, gehienezko edukiera, barnealdea erabiltzeko eskaeretarako edo kanporako eta izan ditzakeen erabilerak, gehienezko okupazioa, haize, elur edo euriarekiko erresistentzia, segurtasuna sutea gertatuz gero eta, hala behar badu, beharreko instalazio osagarriak.
- Dokumentazio gehigarria
* Industri-segurtasunari buruzko araudipean dauden instalazioak eskumena duen erakundearen aurrean tramitatu izanaren egiaztapena.
* Muntatze lanetan eta ustiapenean segurtasun eta osasun estandarrak beteko direla egiaztatzen duen agiria.
* Olanak edo antzekoak jarri behar badira. B
* Autobabeserako plana, behar izanez gero.

JARDUERA HASI BAINO LEHEN ETA INSTALAZIOAK JENDAURREAN IREKI BAINO LEHEN

a) GUTXIENEZ 48 ORDU LEHENAGO Irungo Udalari AURKEZTU beharreko dokumentazioa (kontrako kasuan ezingo da ekitaldia ospatu)
- Erantzukizun zibileko ASEGURU-ZIURTAGIRIA (ereduaren arabera); ; gutxieneko estaldura 150.000 euro instalazio bakoitzeko.
b) Dokumentazioa ESKURA OKUPAZIO LEKUAN bide publikoa bere egoerara itzuli arte, dagokion udal-autoritateak eskatuz gero, aurkezteko:
- Bide publikoa okupatzeko baimena (bere kasuan Udal Zerbitzu Teknikoen txosten tekniko edota planoarekin bat)
- Ekitaldi edo jardueraren araberako beharrezko bestelako baimen sektorialak.
- Muntaia egokiaren eta jendaurrera irekitzeko baldintzak betetzearen ziurtagiria, sinatuta data eta egunarekin.
* Orokorrean: eskuduna duen teknikaria, antolatzaileak edo titularrak izendatua.
Instalazio Xumeen kasuan:
* Industrializatu gabeko muntai xumeak (barrak, txoznak, oholtza txikiak eta antzekoak): fabrikatzaileak edo hornitzaileak baimendutako muntatzaileak sinatu dezake.
* CE muntaia duten elementu industrializatuak: antolatzaileak berak edo berak izendatutako pertsonak sinatu dezake.
Lege-araudia - Irungo Udalerrian Aldi bateko jarduerak arautzen dituen Ordenantza
– Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jarduerei buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legea.
- Jendaurreko Ikuskizunei eta Jolas-Jarduerei buruzko Poliziaren Araudi Orokorra (abuztuaren 27ko 2816/1982 ED)
- Zirkulazioko Erregelamendu Orokorra (azaroaren 21eko 1428/2003 ED)
- Eska daitezkeen erantzukizun zibileko aseguruak (44/2014 Dekretua, martxoaren 25ekoa)
- 400/2013 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan artifizio piroteknikoak erabiltzen dituzten ikuskizunei buruzkoa
- 563/2010 Errege Dekretua, Piroteknia artikuluak eta kartutxogintzaren erregelamendua.
- Ikuskizunen ordutegiak (abenduaren 16ko 296/1997 Dekretua)
-Merkataritza Jarduera (maiatzaren 27ko 7/1994 Legea)
- Zezenketa ikuskizun tradizionalak (215/1993 Dekretua, uztailak 26koa)
- Armen Erregelamendua (137/93 Errege Dekretua, urtarrilak 29koa)
GARRANTZITSUA: Arau zerrenda hau ez da osoa ez eta murriztailea ere; egon litezke aplikagarriak izan litezkeen beste araudi batzuk ere jarduera motaren arabera.
Tasen zenbatekoa Ordenantza Fiskalaren arabera
Tramitazio-epea Ekitaldia baino 10 lanegun lehenago arte
Web http://www.irun.org/cod/ordenanzas/ordenanza.asp?idioma=1&clave=165
Noizean behingo jardueren Ordenantza / Ordenanza de Actividades Eventuales

http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sac.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

Oharrak
GARRANTZITSUA
Udal baimen hau lortzeak EZ du inolaz ere salbuesten ekitaldi edo jarduerari dagokion bestelako baimen sektorialak lortzeko betebeharra.


INSTALAZIO MOTAK

INSTALAZIO XUMEAK dira arrisku berezirik ez dutenak, erabilera zehatz baterako modu industrializatuan eraikiak izaten direlako gehienak edo haien barrura jenderik sartzen ez denean. Horiek behar bezala funtzionatzea lortuko da, oro har, zentzu komunaren arauak aplikatuta eta eskarmentuak erakutsitako jardunbide egokiak izanda:
- mahaiak
- barrak
- altzariak, oro har
- gehienez 5 metroko aldea duten pergolak eta eguzkitakoak
- etxekoekin pareka daitezkeen suteak edo suak
- txosnak
- oholtzak
- feria atrakzioak, jendea barrura sartzen ez denean.
- era guztietako tiro etxolak
- txurro dendak
- tonbolak
- makina automatikoak
- antzekoak…

MUNTA HANDIKO INSTALAZIOAK dira, oro har, jendea barruan sar daitekeenean, jendaurreko ikuskizunak jasotzen dituztenak edo ez dituztenak. Horiek behar bezala funtzionatzeko, zentzu komunaren arauak aplikatu eta eskarmentuak erakutsitako jardunbide egokiak izateaz gainera, eskumena duten pertsonek egiaztatu egin behar dute aplikatu beharreko arauak eta eskatutako baldintzak egiaz betetzen dituztela.
- 5 metrotik gorako aldea duten karpak edo estalpeak, itxiturarekin edo halakorik gabeak.
- Feria atrakzioak, barrura jendea sartzen denean, mugimenduarekin edo gabe, baita puzgarriak ere.
- Oholtzak, horietara jendea igotzen denean.
- Antzeko beste hainbat
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52