Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    F. ECHEVESTE
    Luis Mariano, 4
    T. 943621441

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
MUNTA HANDIKO INSTALAZIOEN IRUNGO UDALEKO ERREGISTROA
 
Tabla que ofrece los datos de MUNTA HANDIKO INSTALAZIOEN IRUNGO UDALEKO ERREGISTROA
Tipo de Dato Dato
Xedea Munta Handiko Instalazioen Irungo Udaleko Erregistroan izena ematea aldi baterako jardueretarako bide publikoa okupatzeko baimenen izapidetza arintzeko
Unitate tramitatzailea HIRIGINTZA ETA GARAPEN IRAUNKORREKO ARLOA
Ebazpen organoa Diziplina-Jarduerak Unitate Teknikoaren Burua
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Edozein unean
Administrazio-isiltasunaren izaera Ez onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Interesa duten pertsona fisikoak edo juridikoak.
Beharrezko dokumentazioa - Eskaera-orri eredu normalizatuan ondorengoa adieraziz
* Instalazioaren izena
* Matrikula, fabrikazio zenbakia edo identifikazio ezaugarri bakarra.

- Documentazioa (DERRIGORREZ BIETAKO BAT AURKEZTU BEHAR DA):
1. Eskumena duen pertsonak sinatutako ZIURTAGIRIA, instalazioak bere motari dagozkion arauak eta izango duen erabilerarako beharreko segurtasun, erosotasun eta higiene baldintzak betetzen dituela eta kontserbazio eta mantentze egoera onean dagoela egiaztatzen duena.
2. Instalazioa DESKRIBATZEN DUEN DOKUMENTAZIOA. Motari aplika dakiokeen araudia. Neurriak, zorura transmititzen diren indarrak, instalatzeko baldintzak, gehienezko edukiera, barnealdea erabiltzeko eskaeretarako edo kanporako eta izan ditzakeen erabilerak, gehienezko okupazioa, haize, elur edo euriarekiko erresistentzia, segurtasuna sutea gertatuz gero eta, hala behar badu, beharreko instalazio osagarriak.

- Dokumentazio gehigarria
* Industri-segurtasunari buruzko araudipean dauden instalazioak eskumena duen erakundearen aurrean tramitatu izanaren egiaztapena.
* Muntatze lanetan eta ustiapenean segurtasun eta osasun estandarrak beteko direla egiaztatzen duen agiria.
* Olanak edo antzekoak jarri behar badira. B
* Autobabeserako plana, behar izanez gero.

GARRANTZISUA: Aurkeztutako dokumentazioak jaso behar du Aldi bateko jarduerak arautzen dituen Ordenantzaren II Eranskinean adierazitako edukia.
- Unitate tramitatzaileak izapidea egoki bideratzeko edozein motako dokumentazio gehigarria eskuratzeko aukera gordetzen du.
Lege-araudia - Irungo udalerriko aldi bateko jarduerak arautzen dituen Ordenantza
- Azaroaren 10eko 4/1995 Legea, Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jarduerei buruzkoa
- Jendaurreko Ikuskizunei eta Jolas-Jarduerei buruzko Poliziaren Araudi Orokorra (abuztuaren 27ko 2816/1982 ED).
- Eraikuntzaren Kode Teknikoa
-Merkataritza Jarduera (7/1994 Legea, maiatzaren 27koa).
-Zezen-ikuskizun tradizionalak (215/1993 Dekretua).
- Industri Segurtasunaren Araudia (instalazio elektrikoak, gasekoak, presiopekoak)
- Makinen Segurtasun Erregelamendua eta CE markaketa
- UNE-EN 14960 araua, joku puztugarrien ekipoena
-UNE 76601 araua, Feriak eta atrakzio parkeetarako makineria eta estruktura buruzkoa.
GARRANTZITSUA: Arau zerrenda hau ez da osoa ez eta murriztailea ere; egon litezke aplikagarriak izan litezkeen beste araudi batzuk ere jarduera motaren arabera.
Tasen zenbatekoa Indarrean dagoen Ordenantza Fiskalaren arabera
Tramitazio-epea 3 hilabete
Web http://www.irun.org/cod/ordenanzas/ordenanza.asp?idioma=1&clave=165
Noizean behingo jardueren Ordenantza / Ordenanza de Actividades Eventuales

http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sac.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

Oharrak
- MUNTA HANDIKO instalazioak:
*Definizioa:
Publikoa barrura sartzen da.
Haietan ikuskizun publikoak egin litezke.
*Adibideak:
5 metrotik gorako aldea duten karpak edo estalpeak, itxiturarekin edo halakorik gabeak.
Feria atrakzioak, barrura jendea sartzen denean, mugimenduarekin edo gabe
Puzgarriak
(Oharra: WC Eramangarriak ez dira munta handiko instalaziotzat jotzen)

- Instalazio bati Erregistroan alta emateko orduan, udaleko Zerbitzu Teknikoek zehaztuko dute noiz arteko indarraldia izango duen inskripzio horrek; data hori inskripziorako aurkeztutako dokumentazioaren balioak duen iraupenaren arabera erabakiko da.
- Instalazio bat Irungo Udaleko Munta Handiagoko Instalazioen Erregistroan izena emanda egoteak EZ du inola ere salbuesten instalatzen den ekitaldi bakoitzerako sektoreetako beharrezko beste baimen batzuetatik ezinbesteko udal baimenak lortu behar izatetik.
- Inskripzio honek aldi baterako jardueretarako bide publikoa okupatzeko IRUNGO UDAL baimenen izapidetza arintzeko balio du soilik:
*Aldi baterako jardueretarako bide publikoa okupatzeko baimen-eskaeran ez da aurkeztu beharko lehenagotik inskribatuak dauden instalazioei dagokien dokumentazioa.
* Aldi bateko jarduera baterako Munta Handiko Instalazio guztiak Irungo Udalaren Erregistroan izena emanda badaude, baimen hori prozedura laburtuaren bitartez tramitatu ahalko da (A edo B taldea).
EKITALDIAK HASI ETA INSTALAZIOAK IREKI AURRETIK (Aldi bateko Jardueren Ordenantza, 15. art.)
- Antolatzailearen ardura da ekitaldia hasi aurretik instalazio bakoitza egoki muntatuta dagoela egiaztapena eginda egotea, irekitzeko baldintzak betetzen direla ziurtatuz, idatzizko dokumentu batean isladatuz instalazio bakoitza jendaurrera ireki baino lehen..
- Nahiz ekitaldi batek Irungo Udalaren Erregistroan izen-emandako instalazioak barne izan ala ez, antolatzailearen ardura da ekitaldia hasi aurretik espazioa ikuskatua egotea, instalazio bakoitza eta ekitaldia osotasunean egoki muntatuta dagoela egiaztapena eginda egotea idatzizko dokumentu batean isladatuz instalazio bakoitza jendaurrera ireki baino lehen..

- Gainbegiratze lan guztiak egin direla egiaztatzen duten dokumentuen kopia bat edukiko da instalazioetan edo okupaturiko esparruan bide publikoa bere egoera eta erabilera arruntera itzultzen den arte, eskatzen duten momentuan agintariei erakutsi ahal izateko.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52