Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. P. AGUIRRE
    San Pedro, 13
    T. 943620465

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
BIDE PUBLIKOA OKUPATZEA - ALDI BATEKO JARDUERA TXIKIAK - Prozedura Laburtua (A Taldea)
 
Tabla que ofrece los datos de BIDE PUBLIKOA OKUPATZEA - ALDI BATEKO JARDUERA TXIKIAK - Prozedura Laburtua (A Taldea)
Tipo de Dato Dato
Xedea Kultura, Kirol, Arte edo Jai interes nabarmenik EZ duten jardueretarako dominio publikoaren edo gune irekiak okupatzeko dagokion udal baimena lortzea.
Unitate tramitatzailea HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUA (SAC)
Arlo Arduraduna: Mugikortasun, Bide Publiko eta Obra
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Ekitaldia baino 10 lanegun lehenago arte
Administrazio-isiltasunaren izaera Onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak.
Beharrezko dokumentazioa ESKAERA egiteko:
- Eskaera-inprimaki normalizatua. Ondokoak IZATEAREN ADIERAZPENA barne
Instalazioa egiteko beharrezko dokumentazioa
Erantzukizun zibileko asegurua indarrean; gutxieneko estaldura 150.000 euro instalazio bakoitzeko
- Egin nahi litzatekeen okupazioaren krokis mugatua, okupatuko litzatekeen azalera eta gutxi gorabeherako iraupena adieraziz.


BAIMENA jasotzeko
- Erantzukizun zibileko asegurua ( eredu normalizatuaren arabera)

JARDUERA HASI BAINO LEHEN
- Bide publikoa okupatzeko baimena (bere kasuan Udal Zerbitzu Teknikoen txosten tekniko edota planoarekin bat)
- Ekitaldi edo jardueraren araberako beharrezko bestelako baimen sektorialak.
- Muntaia egokiaren eta jendaurrera irekitzeko baldintzak betetzearen ziurtagiria, sinatuta data eta egunarekin.
* Orokorrean: eskuduna duen teknikaria, antolatzaileak edo titularrak izendatua.
Instalazio Xumeen kasuan:
* Industrializatu gabeko muntai xumeak (barrak, txoznak, oholtza txikiak eta antzekoak): fabrikatzaileak edo hornitzaileak baimendutako muntatzaileak sinatu dezake.
* CE muntaia duten elementu industrializatuak: antolatzaileak berak edo berak izendatutako pertsonak sinatu dezake.
Lege-araudia - Irungo Udalerrian Aldi bateko jarduerak arautzen dituen Ordenantza
– Ikuskizun eta Jolas Jarduerei buruzko abenduaren 23ko 10/2015 Legea.
- Jendaurreko Ikuskizunei eta Jolas-Jarduerei buruzko Poliziaren Araudi Orokorra (abuztuaren 27ko 2816/1982 ED)
- Zirkulazioko Erregelamendu Orokorra (azaroaren 21eko 1428/2003 ED)
- Eska daitezkeen erantzukizun zibileko aseguruak (44/2014 Dekretua, martxoaren 25ekoa)
- 400/2013 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan artifizio piroteknikoak erabiltzen dituzten ikuskizunei buruzkoa
- 563/2010 Errege Dekretua, Piroteknia artikuluak eta kartutxogintzaren erregelamendua.
- Ikuskizunen ordutegiak 36/2012 Dekretua, EHAAn jendaurreko ikuskizunen eta aisi-jardueren ordutegiak ezartzen duen Dekretuaren 2º aldaketa.
-Merkataritza Jarduera (maiatzaren 27ko 7/1994 Legea)
- Zezenketa ikuskizun tradizionalak (108/2008 Dekretua, 124/2010 Dekretuak aldatuta)
- Armen Erregelamendua (137/93 Errege Dekretua, urtarrilak 29koa)
GARRANTZITSUA: Arau zerrenda hau ez da osoa ez eta murriztailea ere; egon litezke aplikagarriak izan litezkeen beste araudi batzuk ere jarduera motaren arabera.
Tasen zenbatekoa Ordenantza Fiskalaren arabera
Tramitazio-epea Eskaerak Aldi Bateko Jardueren Ordenantzako baldintzak betetzen baditu (besteak beste gutxienez 10 lanegun lehenago), ekitaldia baino 3 lanegun lehenago arte
Web http://www.irun.org/cod/ordenanzas/ordenanza.asp?idioma=1&clave=165
Noizean behingo jardueren Ordenantza / Ordenanza de Actividades Eventuales

http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sac.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

Oharrak
JARDUERA TXIKIAK:
- Ez dira jendaurreko ikuskizunak, baina gauzatzekotan eremu publikoa denbora mugatu batez okupatu beharra daukate.
- Ez dute INOLAKO INSTALAZIORIK behar edo, bestela, INSTALAZIO XUMEAK(*)edo ekitaldietarako Instalazioen Erregistroan INSKRIBATUTAKO INSTALAZIOAK behar dituzte.

INSTALAZIO XUMEAK
- Ez dute arrisku berezirik izaten orokorrean, erabilera zehatz baterako industrialki eraikita egon ohi dira eta.
- Barrura EZ da publikorik sartzen
- Horien funtzionamendu egokia, orokorrean, sen onean eta praktika egokian oinarritutako eta esperientziak berretsitako arauak aplikatuta lortzen da.

JARDUERA MOTAK, INFORMAZIOA EMATE ALDERA
- Berehala baimentzeko baldintzak betetzen ez dituzten jarduera txikiak:
* Kaleko musika/arte emankizunak, instalaziorik behar ez dutenak.
*Informazioa emateko/Dirua biltzeko mahaiak
* Eskeak eta sinadura bilketak
*Standak.
- Publizitate ez komertziala
- Garaiko produktuak (gaztainak, turroia) saltzeko kioskoa
- Lore, pinu salmenta
- UNEAN-UNEAN (ez jaietan)txosnak jartzea.
- Informazio-kanpainak
- Irabazi asmorik gabe produktuak eskaintzea.
- Estudio mugikorra jartzea tokiko programa egiteko
- Erakusketak, Erakustaldiak, Erakustokiak garaian garaiko eta munta txikiko kasuekin loturik, barne dela ekitaldi horietarako egokitutako ibilgailuetan egitea.
- Kamioiak / furgonetak / autobusak zeinetan publikoa sar daitekeen, hala nola erakusketa ibiltariak, zenbait alorretako (Erakundeak, enpresa pribatua, irabazi asmoko edo gabeko elkarteak) publizitatea edo informazioa.
- Antzeko beste batzuk, adibidez:
* Txanponekin ibiltzen diren salmenta automatikoko aparailuak (edarietakoak, janari lasterrekoak…)jartzea.
* ONCEko kioskoa jartzea, Postako postontzia; kabinak.
* Unean-unean izozki-kioskoa jartzea.
* UNEAN-UNEAN (ez kultur ekitaldi batean, edo jaietan eta abar) txurro-denda, karruselak, txosnak… jartzea.
* Pelikulak filmatzea.
* Salmenta ibiltaria oro har.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52