Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. D. BERROA
    María Juncal Labandibar, 3
    T. 943624981

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
BIDE PUBLIKOA OKUPATZEA - ALDI BATEKO JARDUERA TXIKIAK - Berehalako baimena
 
Tabla que ofrece los datos de BIDE PUBLIKOA OKUPATZEA - ALDI BATEKO JARDUERA TXIKIAK - Berehalako baimena
Tipo de Dato Dato
Xedea Baimen sinplifikatua bide publikoa okupatzeko informazioa emateko/dirua biltzeko mahaien bidez, eskaerak, sinadura bilketak egiteko, standak jartzeko, instalaziorik gabeko kaleko musika/arte emankizunak egiteko eta Txanaleta plazan azoka txiki solidarioa
Unitate tramitatzailea HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUA (SAC)
Arduraduna: Mugikortasun, Bide Publiko eta Obra
Ebazpen organoa Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzua
Eskabidearen epea Ekitaldia baino 10 lanegun lehenago arte
Administrazio-isiltasunaren izaera Onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak.
Beharrezko dokumentazioa - Eskaera orri normalizatua. Ondorengoaren EXISTENTZIAREN AITORPENA jasotzen du:
Indarrean dagoen Ardura Zibileko Asegurua
Lege-araudia Irungo Udalerrian Aldi bateko jarduerak arautzen dituen Ordenantza
Tasen zenbatekoa Salbuetsita
Tramitazio-epea Momentuan bertan
Web http://www.irun.org/cod/ordenanzas/ordenanza.asp?idioma=1&clave=165
Noizean behingo jardueren Ordenantza / Ordenanza de Actividades Eventuales

http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sac.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

Oharrak
PROZEDURA SINPLIFIKATU HONEN BIDEZ, ETA BETIERE EZARRITAKO BALDINTZAK BETEZ GERO, BIDE PUBLIKOAREN ONDOKO OKUPAZIO MOTA HAUEK BAKARRIK IZAPIDETU AHALKO DIRA:

* Instalaziorik gabeko kaleko musika/arte emankizunak.
* Informazioa emateko mahaiak.
* Dirua biltzeko mahaiak.
* Eskeak eta sinadura bilketak.
* Standak.
* Azoka txiki solidarioa Txanaleta plazan, irabazi asmorik gabeko elkarteek antolatuta (aurrez ezarritako gehienezko azaleraren eta banaketaren arabera.

BALDINTZAK

- Ez da ekitaldietarako baimenik emango automatikoki hauteskunde garaian, San Martzial Jaietan, ez eta horrela erabakitzen den beste garai batzuetan ere.
- Baimenduko den gehienezko azalera: 2 m2 (2 metro luze x 1 metro zabal)
- Ez da ekitaldietarako baimenik emango horiek gauzatzeko sare publiko nahiz pribatuekin edozein motatako konexio elektrikoa behar izanez gero.
- Ez da baimenik emango animaliekin gauzatzen diren ekitaldietarako.
- Obrak egiten arituz gero, okupazioa baimendutako lekutik hurbil dagoen tokian egin beharko da, bide publikoaren erabiltzaileei trabarik eta arrisku egoerarik eragin gabe, eta inguruetako merkataritza establezimenduetako sarrerak eta horien funtzionamendu normala errespetatuz.
- Baimendutako beste ekitaldi batzuekin nahasten diren baimendutako okupazioak Udaltzaingoak koordinatu beharko ditu, eta baimendutako tokitik hurbil dagoen beste batera eraman beharko dira bide publikoaren erabiltzaileei arazorik eragin gabe.


INFORMAZIOA EMATEKO/DIRUA BILTZEKO MAHAIAK JARTZEA, STANDAK ETA ESKEAK

Baimena emango da herritarrei publizitatezkoa ez den informazioa emateko bidea okupatzeko:
*GKE, elkarte sozial eta antzekoen proiektuak zabaltzeko eta/edo horien aldeko sinadurak jasotzeko.
*Horien sustapena egitea herritarrentzako garrantzitsuak diren gaietan, hala nola, ingurumena, osasuna, hezkuntza eta kultura, pertsonen arteko berdintasuna eta kultur berezitasuna.
*Okupazio horiek ez dira egingo oinarrizko eskubideen aurkakoak izan litezkeen ideiak zabaltzeko.


- Erabil litezkeen tokiak:
San Juan plaza, obaloaren aurrean.
Fermin Calbeton, lorategiaren ondoan, oinezkoentzako eremuan.
Sarjia parkea, orain komun publikoa dagoen tokiaren inguruan.
Zabaltza plaza, Pio Barojaren estatuaren ondoan.
Luis Marianoren lorategiak, egungo Turismo bulego inguruan dagoen tokian.
Luis Mariano, Luis Marianoren bustoa dagoen tokiaren inguruan.
Pio XII. plaza, Serapio Mugika kalearen ondoko eremu librean.
Txanaleta plaza, Colon ibilbidearen ondoko eremuan.
Urantzu Azokaren inguruak, San Migel auzoan.
Dolores Salis kalea, Santa Elena kaleko zubiaren ondoan.
- Gehienez okupatu ahalko den denbora: 3 egun jarraian, egun biz behin okupatzeko aukerarik gabe.
- Ordutegiaren mugak: 10:00h - 20:00h.
- Aktibitateko parte-hartzaile kopurua ezin izango du deserosoa izan. Ezin izango da oztopatu edo eraldatu oinezkoek espaloitik egiten duten ibilbidea.
- Udalari materiala/azpiegiturak (mahaiak, aulkiak…) eskatzea: Inprimaki berean eskatu beharko da, material mota eta kopurua adieraziz. Eskaera hori Kultura arloak kudeatuko du.

INSTALAZIORIK GABEKO KALEKO ARTE EMANKIZUNAK
- Lekua: Emankizunak oinezkoei, hurbileko establezimenduetako bezero eta langileei eragozpenik ez sortzeko, eta hiriko irisgarritasun eta mugikortasuna ez eragozteko behar adinako zabalera duten eremu publikoak. Emankizunak ezingo dira lekutu ostalaritza terrazak edo antzekoak jarrita dauden bide publikoko lekuetan.
- Ordutegiaren mugak: 10:00h-13:30h eta 16:00h-20:00h
- Gehienezko emankizun kopurua astean: 3.
- Gehienezko pertsona kopurua: 3.
- Ezingo da aktiboki dohaintzarik emateko eskatu. Horretarako, baimena emango da interpretearen edo taldearen ondoan ontzi bat jartzeko.

Gainera, MUSIKA emankizunak direnean:
- Saio bakoitzaren gehienezko iraupena: 45 minutu. Denbora hori amaitutakoan, interpreteak, edo taldeak, beste toki bat bilatu beharko du bide publikoan bere saioarekin jarraitzeko; inola ere ezingo da emankizuna leku berean eta egun berean errepikatu.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52