Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. P. AGUIRRE
    San Pedro, 13
    T. 943620465

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
BIDE PUBLIKOA OKUPATZEA - MERKATARITZA, URTEROKO BAIMENA BERRITZEA
 
Tabla que ofrece los datos de BIDE PUBLIKOA OKUPATZEA - MERKATARITZA, URTEROKO BAIMENA BERRITZEA
Tipo de Dato Dato
Xedea Merkataritza establezimenduen berezko elementuak (Erakustokiak, Zaldi-maldikoak<2,5m2 edo Salmenta-gailu automatikoak) jartzeagatik bide publikoa aprobetxatzeko dagokion udal baimena berritzea.
Unitate tramitatzailea HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUA (SAC)
Zerbitzu arduraduna: Mugikortasun, Bide Publiko eta Obra Arloa
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Administrazio-isiltasunaren izaera Ez Onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Erakustokiak, Zaldi-maldikoak<2,5m2 edo Salmenta-gailu automatikoak jartzeagatik bide publikoaren aprobetxatu nahi duten merkataritza establezimenduak
Beharrezko dokumentazioa Aurreko urtean lortutako baimenarekio aldaketarik ez badago, EZ da dokumentazio berririk aurkeztu beharko.

Ordainketa SAC-en egin ahal izango da Banku-txartel bitartez.

Okupazioaren baldintzak aldatzekotan, ikus erlazionatutako tramite hau: BIDE PUBLIKOA OKUPATZEA - MERKATARITZA, ALTA EDO EGUNERATZEA
Lege-araudia -Jokabide Zibikoari buruzko eta Bide Publikoaren erabilera, okupazioa eta garbiketa arautzeko Udal Ordenantza.
Tasen zenbatekoa Ikus erantsitako dokumentuko koadroa
Tramitazio-epea Momentuan bertan
Web http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sac.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

Oharrak
BAIMEN BEHARRA
Erabilera publikoa duten bide publikoko eremu guztiek baimen beharra izango dute, bai titularitate publiko edo pribatukoak badira ere. Dena dela, titularitate pribatuko eremuetan ipinitako elementuak TASA ORDAINTZEAZ SALBUETSITA egongo dira.

Baimenen iraupena, gehienez, urte batekoa izango da, horrela, behin epe hori igarota, interesduna baimena berritzeko eskatzera behartuta egongo da.

Iraupen epea igaro ondoren, baimenaren titularra, eta kasuan kasu, dagokion establezimenduaren titularra, instalazio guztia kendu beharko du bide publikoa aurreko egoerara itzuliz.

IKUS KALEEN ZONIFIKAZIOA ERANSTSITAKO TARIFA KOADROAN

* Jokabide Zibikoari buruzko eta Bide Publikoaren erabilera, okupazioa eta garbiketa arautzeko Udal Ordenantzaren arabera, bide publikoaren okupazioak, besteak beste, ondorengo baldintza hauek bete beharko ditu

1.- Makina errekreatiboak, produktuak saltzekoak eta objektu osagarriak behar bezala margotuta edo korrosiotik babestuta egongo dira, eta garbitasun-egoera onean. Lekualdatzeko gurpilak eta mekanismoak edukiko dituzte, eta baita nahiko elementu ere finko edukitzeko, erabiltzerakoan iraultzean egonkortasuna eta ez mugitzea bermatzeko. Eta bere egiturak ez du ertz zorrotzik edukiko, eta halaber, ezin izango da lurrean ainguratu haien egonkortasuna ziurtatzeko.
2.- Makina errekreatiboak, produktuak saltzekoak eta objektu osagarriak jartzea 3 metrotik gorako espaloietan soilik baimenduko da, bertan jarritako hiri-altzariek okupatzen dutena deskontatuta. Horrela, modu egokian bermatu beharko du oinezkoen zirkulazioa. Era berean, zabalera horretatik beherakoetan ere baimenduko da, betiere 2 metroko pasabide librea bermatzen bada, hiri-altzarien okupazioa deskontatuta.
3.- Jarri beharreko elementuek, gehienez, kokatuko diren espaloiak duen zabaleraren herena okupatuko dute, eta, edozein kasutan, beti metro bat baino gutxiago.
4.- Makina errekreatiboak, produktuak saltzekoak eta objektu osagarriak eraikinaren fatxadari eratxikita jarriko dira, eta establezimenduak okupatzen duen fatxadari lotuta, establezimenduaren sarrerari dagokion luzera deskontatu ondoren, eta inoiz ezingo dira jarri bost elementu baino gehiago jarduera bakarrerako.
5.- Elementuak establezimenduaren kanpoaldean egon ahal izango dira, betiere bide publikoak terrazak eta mahaitxoak jartzea arautzen duen Udal Ordenantzan ostalaritzako jardueretarako ezarritako ordutegi-muga dutela. Amaitzen denean, kendu egin beharko dira, eta garbi utzi beharko da okupatu den bide publikoa.
Bide publikoan jarritako edozein objektu, ondasun edo material, dagokion baimen-erregimena betetzen ez badu, leku horretatik kendu eta eskumena duen agintariak zehaztutako beste leku batera eraman ahal izango da, eta gainera, okupazioaren egileari dagokion santzioa jarri ahal izango zaio. Lekualdatze horrek eragindako gastuak haien arduradun, jabe edo titularrei leporatu ahal izango zaizkie.
6.- Oinezkoen mugikortasunaren erraztasuna ahalbidetzeko, elementuak baimenari ERANTSITAKO PLANOAN adierazitako eremuan kokatuko dira.

Aurreko puntuetan ezarritakoaren arau-hausteak Udal Ordenantzan aurreikusitako zigor erregimena aplikatuko zaie.

Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52