Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Ostirala, 2021 Martxoak 5 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    BERROA GÓMEZ Maria Eugenia
    República Argentina, 15
    T. 943623028

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. S. GONZÁLEZ
    Uranzu, 2
    T. 943620791

  • Urte osoko egutegia 2021
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
BIZTANLEEN UDAL ERROLDA - ALTA NORMALA
 
Tabla que ofrece los datos de BIZTANLEEN UDAL ERROLDA - ALTA NORMALA
Tipo de Dato Dato
Xedea Estatu espainiarreko edo atzerriko beste udalerriren batetik etorritakoen egoitza aldaketengatik Irungo biztanleen udal erroldan alta ematea.
Unitate tramitatzailea HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUA (SAC)
Zerbitzu Arduraduna: Informazio Korporatiborako Zerbitzua (Estatistika eta Hirugarrenak).
Ebazpen organoa Informazio Korporatiboaren Arduraduna
Aurkezteko modua Eskaera presentzialki tramitatu behar da SAC Hiritarra Atenditzeko Zerbizuan jarraian adierazitako dokumentazioa aurkeztuz.
Segurtasunez, 2020ko maiatzak 11tik aurrera, SAC-en bakarrik AURRETIKO HITZORDUArekin atenditzen da. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.

IDENTIFIKAZIO DOKUMENTAZIOA:
- Erroldatzen diren pertsona guztien NAN (edo pasaportea edo Gida Baimena beti ere NAN zkia. agertzen bada. NANa derrigorrezkoa da 14 urtez gorakoentzat.
- Ordezkaritza dokumentua, interesatua ez den beste pertsona batek egiten badu tramitea edo sinatzen badu.

ADIN TXIKIKOAK IDENTIFIKATZEKO DOKUMENTAZIOA
Adin txikikoak erroldatu behar badira, aurreko dokumentazioaz gain:
- Familia Liburua eta, guraso bakar batekin soilik erroldatzen bada, beste gurasoaren baimena beharko da edo adin txikikoaren zaintza eduki beharko da.
Adin txikikoa gurasoen ezberdina den helbide batean erroldatu behar bada, aurkeztu beharko da:
- Bi gurasoen edo legezko tutorearen baimen espresua (tutoretza egiaztatu beharko da).
- Gurasoen edo legezko tutorearen NAN
- Baimena ematen duen nagusiaren NAN
- Epailearen ebazpena (gurasoen gordetze eta zaintza galera edo tutelaren aitorpen kasuetan, etab.).

ATZERRITARRAK IDENTIFIKATZEKO DOKUMENTAZIOA:
- Europako Batasuneko herritarrek eta Norvegia, Islandia, Liechestein eta Suitzakoek beren lurraldeko pasaportea edo nortasun dokumentua aurkeztu beharko dute indarrean, eta baldin badute, Atzerritarren Erregistro Zentralean inskribatuta daudela egiaztatzen duen agiria, hartan NIE (Atzerritarrak Identifikatzeko Zenbakia) jasota. Ahal bada NIErekin egingo da izen ematea.
- Beste Estatu batzuetako hiritar nazionalek bizileku-txartela aurkeztu beharko dute, indarrean eta agintari espainiarrek egina. Horrelakorik izan ezean, beren lurraldeko pasaportea aurkeztu ahal izango dute, indarrean beti ere. (Hirugarren lurraldeetako bizileku-txartelak ez du balio izango). Ahal bada NIErekin egingo da izen ematea.

ETXEBIZITZAREN DOKUMENTAZIOA
-Etxebizitza okupatuan: Etxebizitzaren erabilera eskubidearen titularra den erroldaturiko pertsonaren baimena (jabea, alokairuan edo beste), baimena ematen duen pertsonaren NANaren fotokopia erantsita.
- Etxebizitza hutsean:
Etxebizitzaren okupazioa egiaztatzen duen dokumentua. Ondoko dokumentu hauetako edozeinek balio du horretarako:
* Etxebizitzaren salerosketa eskritura.
* Etxebizitza edo logelaren alokairu kontratua; berria ez bada, gainera, alokairuaren azken erreziboa aurkeztu beharko da.
* Erabilera eskubidearen inguruko beste titulu batzuk (epai judiziala dibortzioaren kasuan, testamentuak, emaitzak eta abar).
* Jabearen baimena, baimena ematen duen pertsonaren NANaren fotokopia erantsita.

- Jatorrizko etxebizitzaren helbide osoa aurkeztu beharko du interesatuak. Atzerritik baldin badator, aski izango da Hiria edo Lurraldea adieraztea.
Eskabidearen epea Mugagabea.
Administrazio-isiltasunaren izaera Onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Egoitza Irungo udal barrutian finkatzen duten eta horretatik abiatuta biztanleen erroldatik ziurtagiriak lortzen dituzten pertsona guztiak.
Lege-araudia TEOAL 15.1; BLMA 56.1.B)
Tasen zenbatekoa Ez dago.
Tramitazio-epea 3 hilabetekoa
Web http://www.irun.org/cita
SAC Aurretiko Hitzordua

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
SAC bulegoaren eta 010 telefonoaren ordutegiak

Oharrak
-Jatorrizko udalerrian eman beharreko baja Irungo Udalak tramitatuko du, helbide osoa eman eta udalerri horretan erroldatuta dagoela adierazten duen agiria sinatu ondoren.

-Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52