Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. D. BERROA
    María Juncal Labandibar, 3
    T. 943624981

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
BIDE PUBLIKOA OKUPATZEA - OSTALARITZA, ALTA EDO EGUNERATZEA
 
Tabla que ofrece los datos de BIDE PUBLIKOA OKUPATZEA - OSTALARITZA, ALTA EDO EGUNERATZEA
Tipo de Dato Dato
Xedea Ostalaritzako establezimenduen berezko elementuak (Mahaitxoak, Itzalkinak, Olanak, Elementu lag., Lehiatilak fatxadan, Zaldi-maldikoak<2,5m2, Salmenta-gailu autom...) jartzeagatik bide publikoa aprobetxatzeko dagokion udal baimena lortzea.
Unitate tramitatzailea MUGIKORTASUN, BIDE PUBLIKO ETA OBRA ARLOA
Ebazpen organoa Mugikortasun, Bide Publiko eta Obra Zinegotzi-Ordezkaria
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Mugarik gabe, beti okupazioa baino lehen
Administrazio-isiltasunaren izaera Ez Onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Mahaitxo, Itzalkin, Olana, Elementu lag., Salmenta-gailu autom... jartzeagatik bide publikoa aprobetxatu nahi duten merkataritza establezimenduak.
Beharrezko dokumentazioa - Bide publikoa okupatzea - ostalaritza, alta eskaera-orria.
- Aurreikusitako okupazioaren krokis akotatua.
- Jabeen erkidegoko baimena (erabilera publikoko lur pribatua bada).
- Aldameneko lokalen baimena (establezimenduaren fatxadaren luzera gainditzen bada).
- Kokapen planoa eta sekzio-planoak, oihala zabalduta eta zabaldu gabe (fatxadara finkatu gabeko oihalak)
*1:100 eskalan. Forma, neuriai, kolorea, materiala, publizitatea… zehaztu.

Ez da aurkeztu beharko, baina instalazioak Ardura Zibileko Asegurua eduki beharko du.
Lege-araudia -Bide Publikoan Terrazak eta Mahaiak eta Aulkiak jartzea Arautzen duen Udal Ordenantza.
-Jokabide Zibikoari buruzko eta Bide Publikoaren erabilera, okupazioa eta garbiketa arautzeko Udal Ordenantza.
Tasen zenbatekoa Ikus erantsitako dokumentuko koadroa
Tramitazio-epea Hilabete batekoa
Web http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sac.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

Oharrak
BAIMEN BEHARRA
Erabilera publikoa duten bide publikoko eremu guztiek baimen beharra izango dute, bai titularitate publiko edo pribatukoak badira ere. Dena dela, titularitate pribatuko eremuetan ipinitako elementuak TASA ORDAINTZEAZ SALBUETSITA egongo dira.


ESKAERA EPEA:
Urteko edozein unean, beti bide publikoaren okupazioa gauzatu baino lehen.
Gaur egun bide publikoa okupatzen duten establezimenduak eguneratzeko epea: 2013ko urtarrilaren 14tik 31ra.

Baimenen iraupena, gehienez, urte batekoa izango da, horrela, behin epe hori igarota, interesduna baimena berritzeko eskatzera behartuta egongo da.

Iraupen epea igaro ondoren, baimenaren titularra, eta kasuan kasu, dagokion establezimenduaren titularra, instalazio guztia kendu beharko du bide publikoa aurreko egoerara itzuliz.


OKUPAZIO TALDEAK

Okupazio epe berdin bati dagokion elementu ezberdinen bidezko bi aprobetxamendu talde badaude.
Talde bakoitza elementu nagusi bati lotuta dago: 1. TALDEA MAHAITXOEK berauek okupatutako eremuari dagokio eta ostalaritzako beste elementu laguntzaileak barne edukiko lituzke (upelak, berogailuak, mahai laguntzaileak…), itzalkin handiak eta fatxadara finkatu gabeko oihalak beheko solairuan. 2. TALDEA, aldiz, BEHEKO SOLAIRUKO FATXADARA FINKATUTAKO OSTALARITZA LOKALETARAKO OIHALEN aireko zabaltasunarren eremuari dagokio eta bide publikorako lehiatilak, ostalaritzako beste elementu laguntzaileak (upelak, berogailuak, mahai laguntzaileak…) eta 2,5 m2 baino gutxiagoko atrakzioak barne edukiko lituzke.

Banakako elementuen ordez talde bat aukeratzeagatik ez da tasa gehiago ordainduko. Modu horretan, bi aprobetxamendu taldeak (1.taldea deiturikoa, mahaitxoen eremuari dagokiona eta 2. taldea, beheko solairuko fatxadara finkatutako oihalari dagokiona) beste elementu batzuk eduki ahal izango lituzke, horregatik erantsitako elementu bakoitzarengatik gehitutako tasarik ordaindu gabe.

Mahaitxoen dagokion eremua (1.taldea) eta 2. taldea, fatxadara finkatutako oihalaren aireko zabaltasunari dagokionarekin bat egingo balu, bat egiten duen eremuan mahaitxoei dagokiona aintzat hartuko da, bakarrik eremu honi dagokion tasa ordainduz.


IKUS KALEEN ZONIFIKAZIOA ERANSTSITAKO TARIFA KOADROAN

-Mahai eta aulki multzo bakoitzerako baimendutako azalera, gutxienez hiru metro karratukoa izango da.

-Elementu lagungarri bakoitzerako (upelak, berogailua, mahai laguntzaileak…) baimendutako azalera, gutxienez, metro karratu batekoa izango da


ESPALOIAREN GUTXIENEKO ZABALERAK
Mahaitxoei dagokionean, okupazioa baimentzeko beharrezkoa izango da espaloia gutxienez 4 metro zabal izatea, kopuru horretatik kanpo utzita espaloian jarritako hiri-altzarien elementuak.
Ostalaritzako elementu laguntzaileei dagokionean (upelak, berogailuak, mahai laguntzaileak…), 3 metrotik gorako espaloietan soilik baimenduko da, bertan jarritako hiri-altzariek okupatzen dutena deskontatuta. Horrela, modu egokian bermatu beharko du oinezkoen zirkulazioa. Era berean, zabalera horretatik beherakoetan ere baimenduko da, betiere 2 metroko pasabide librea bermatzen bada, hiri-altzarien okupazioa deskontatuta.


INSTALAZIO FINKOAK
FATXADARA LOTUTAKO OIHALEN INSTALAZIOA: Hirigintza eta Ingurumen Arloak tramitatuko duen Obra baimena (obra txikia) behar da aldez aurretik, eta dagokion zerga eta tasa ordaindu behar da.

BEHIN-BETIKO INSTALAZIOAK: Okupazioan egitura estalia duen itxitura egin behar bada (mahaiak eta aulkiak etengabean itxita) hirigintza lizentzia eta bide publikoa okupatzeko lizentzia tramitatu beharko dira derrigorrez, instalazio proiektua aurkeztuta.


INSTALAZIOAREN ORDUTEGIA
Ekainaren 15etik irailaren 15era:
Igandetik ostegunera: 24:00ak arte. Ostiral, larunbat eta jai bezperetan: 1:00 arte.
Urtearen gainerakoan:
Igandetik ostegunera: 23:00ak arte. Ostiral, larunbat eta jai bezperetan: 00:30ak arte.

Plaza itxiak bezalako lekuetan edo etxebizitzen beheko forjatua plazako forjatuarekiko oso kota txikian egoteagatik kexak gertatzen badira, edo beste edozein arrazoirengatik auzokoei eragozpenak sortzen zaizkiela egiaztatzen bada, ordutegi hori 21:00ak arte muga daiteke igandetik ostegunera eta 22:30ak arte ostiral, larunbat eta jai bezperetan

Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52