Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    J. L. EZKURRA
    Harmugarrieta Kalea, 9
    T. 943627342

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
ARAU-HAUSTEENGATIKO ZORRAK ORDAINTZEKO ZATIKAPENA
 
Tabla que ofrece los datos de ARAU-HAUSTEENGATIKO ZORRAK ORDAINTZEKO ZATIKAPENA
Tipo de Dato Dato
Xedea ARAU-HAUSTEENGATIKO ZORRAK ORDAINTZEKO ZATIKAPENA ONARTZEA
Unitate tramitatzailea UDALTZAINGOA ETA BIZIKIDETZA
Ebazpen organoa Udaltzaingo eta Bizikidetza Zinegotzi Ordezkaria
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Ikusi oharrak
Administrazio-isiltasunaren izaera Ez Onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak
Beharrezko dokumentazioa Arau-hausteengatiko zorrak ordaintzeko zatikapenerako eskaera-orria
Lege-araudia -Ordenantza Orokorra, Zergen eta Toki-zuzenbide Publikoko beste Diru-sarrera batzuen Kudeaketa eta Bilketa arautzen duena (104tik 108ra arteko ART.).
- 2/2005 Foru Araua, mar¬txoaren 8koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko Arau Orokorra.
- 38/2006 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zerga-bilketa Erregelamenduari buruzkoa.
Tasen zenbatekoa Ez dago.
Tramitazio-epea 6 hilabetekoa
Web http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sac.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

Oharrak
OHARTARAZPENA: Ordaintzeko dauden zorrak zatika ordaintzeko eskatzean, galdu egiten da zor horien ordainketarako egon litekeen edozein murrizketa, eta isunaren %100a ordaindu beharko da, egon litezkeen errekarguak gehituta.

Eskatzeko epea:
- Borondatezko epean (Zerga-bilketari buruzko UO, 104.5. art.)
*(Trafikoa) 15 egun, salaketaren jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, jakinarazpena unean bertan egiten den kasuetan izan ezik; halakoetan, epea 20 egunekoa izango da.
*(Gainerako ordenantzak) 15 egun, ebazpen-proposamenaren jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita.
*(Edozein kasutan) Hilabete 1, ebazpen zehatzailearen jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita.

-Betearazteko epean (Zergei buruzko 2/2005 Foru Arauaren 64.4. art)
Bahitutako ondasunak besterentzeko erabakia zergapetuari jakinarazten zaion unerarte.


Ordainketa zatikatzeko aukera ematearren, zergapetuak bere betetze-proposamena zein den azaldu beharko du, eta bere egoera justifikatzen duten agiriak aurkeztu, nahi izanez gero.

Ordainketa atzeratzea onartzen duen ebazpenak eskatutakoak ez bezalako epeak eta baldintzak ezar ditzake.

Indarrean dagoen araudiak xedatzen duenaren arabera, Zuzenbide publikoko zorrak borondatezko nahiz betearazteko epean zatikatu ahal izango dira.

Zatikako ordainketan huts egitearen ondorioak:

*Borondatezko epean: Muga-egun batean epe horri dagokion zatia ordaindu ezean, behartze-prozedura erabiliz ordainaraziko da, eta epe horri dagokion diru-sarrera Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 61.5 artikuluan finkatutako epeetan egin ezaren ondorioz, falta diren gainerako zatien epeak ere amaitutzat hartuko dira, eta premiamendu-bidez exijituko dira horiek ere.

*Betearazteko epean: Premiamendu-prozedurarekin jarraituko da ordaintzeko dagoen zatikatutako zorraren ordainketa osoa egiteko.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52