Tabla que ofrece los datos de LURSAIL ZATIKETARAKO LIZENTZIA / LURRAK EDO/ETA ERAIKINAK BEREIZTEA
Tipo de Dato |
Dato |
Xedea |
Lursailak edo eraikinak, pabilioiak... zatitzeko udal lizentzia lortzea. |
Unitate tramitatzailea |
HIRIGINTZA ETA GARAPEN IRAUNKORREKO ARLOA
Hirigintza Diziplina eta Jarduera Unitate Administratiboa. |
Ebazpen organoa |
Tokiko Gobernu Batzarra |
Aurkezteko modua |
SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean. |
Eskabidearen epea |
Mugagabea |
Administrazio-isiltasunaren izaera |
Ez Onartutzat |
Telefonoaren bidezko kudeaketa |
010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua. |
Hartzaileak |
Lursailak edo/eta eraikinak zatitu/bereizteko interesa duten pertsona guztiak. |
Beharrezko dokumentazioa |
- Obra handirako (lursail zatiketa / bereiztea) lizentzia eskatzeko orria.
- Proposaturiko lursail bereiztea justifikatzen duen eta oinarri duen plangintzaren zehaztapenetara egokitzen dela adierazten duen memoria. Era berean, dagoen jatorrizko finka eta sorturiko lursailak deskribatuko dira bertan.
- Jabetza titulua (horrelakorik ez izanez gero, Jabetza Erregistroaren Ziurtagiria aurkeztuko da, ukituriko finken jabetza gorabeherak, kargen egoera eta haien inskripzioaren funtsezko datuak azalduko dira bertan).
- Egungo egoeraren planoa, lursailaren mugak azalduko dira bertan, eta lursailean eragina duten hirigintza zehaztapenak ere, hala behar badu. Aldameneko lursailen jabeak zein diren adieraziko da halaber.
- Lursail zatiketaren planoa, egungo egoeraren planoaren eskala eta baldintza orokor berdinetan. |
Lege-araudia |
-Hiri Antolamendurako Plan Orokorra. |
Tasen zenbatekoa |
Indarrean dagoen Ordenantza Fiskalaren arabera. |
Tramitazio-epea |
2 hilabetekoa |
Web |
http://www.irun.org/eusk/3ayunta/sacirun.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia
http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en
|