Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Ostirala, 2021 Martxoak 5 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    BERROA GÓMEZ Maria Eugenia
    República Argentina, 15
    T. 943623028

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. S. GONZÁLEZ
    Uranzu, 2
    T. 943620791

  • Urte osoko egutegia 2021
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
HELBIDE ALDAKETAK Espainian egindako GIDABAIMENEAN ETA ZIRKULAZIO BAIMENEAN
 
Tabla que ofrece los datos de HELBIDE ALDAKETAK Espainian egindako GIDABAIMENEAN ETA ZIRKULAZIO BAIMENEAN
Tipo de Dato Dato
Xedea Gidabaimenean eta zirkulazio baimenean helbide aldaketak Probintziako Trafiko Buruzagitzaren aurrean tramitatzea beren errolda helbidea aldatu duten pertsonek eta hala baimentzen dutenek.
Unitate tramitatzailea HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUA (SAC)
Zerbitzu Arduraduna: Informazio Korporatiborako Zerbitzua (Estatistika eta Hirugarrenak)
Ebazpen organoa GIPUZKOAKO PROBINTZIAKO TRAFIKO BURUZAGITZA
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea 10 lanegunekoa alta/helbide aldaketatik.
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Bizilekua Irungo udal barrutian finkatzen duten pertsona fisikoak edo udalerriaren barnean erroldan helbidea aldatzen dutenak.
Beharrezko dokumentazioa - Probintziako Trafiko Buruzagitzari datuak jakinarazteko baimena emateko dokumentua, aldaketan interesatuak diren guztiek sinatua, ibilgailu motordun baten jabeak direnak edo gidabaimena dutenak (HAZan emango da erroldan alta ematean edo helbide aldaketa egitean). Ez da ordezkaritzarik onartuko.

- Erroldan alta eman edo bizilekua aldatzen duen edozein interesatuk bere izenean dituen ibilgailuen zirkulazio baimena (jatorrizkoak). Pertsona fisikoen izenean dauden ibilgailuetarako SOILIK egingo da tramite hau.
- IAT txartela, derrigorrezko azterketa txartela INDARREAN izango du ibilgailuak.
- Gidatzeko baimena indarrean.
Lege-araudia - Gipuzkoako Probintziako Trafiko Buruzagitzaren eta Irungo Udalaren arteko lankidetza Hitzarmena.
Tasen zenbatekoa Ez dago.
Tramitazio-epea 20 egunekoa eta gehienez ere 2 hilabetekoa.
Web http://www.dgt.es
Trafikoko Zuzendaritza Nagusia

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sac_oficina.asp
Cita SAC

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

Oharrak
- Erroldan alta emateko tramitean, interesatuei aukera emango zaie Zirkulazio Baimenean eta Gidabaimenean helbide aldaketak Probintziako Trafiko Buruzagitzaren aurrean tramitatzeko. Horretarako, interesatuek berariaz baimena eman beharko diote Irungo Udalari aldaketa horiek egiteko, eta diligentzia bat inprimatuko zaie, aldi baterako balioa duena, Zirkulazio baimenean baimen berria tramitatzen den bitartean. Zirkulazio Baimen berria HAZan bertan jasoko dute gero, ez ordea Gidatzeko Baimena, haren ale berririk ez baita egingo.

- Erroldan alta ematen edo aldatzen denetik hasi eta 10 laneguneko epean eskari hori aurkezten denean soilik tramitatuko dira aipaturiko aldaketa horiek.

- Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.

- Zirkulazio baimenetan eta gidabaimenetan helbide aldaketak telefonoz ere egin daitezte, Estatuaren Administrazio Orokorraren 060 informazio zerbitzuaren bitartez. Datuak egiaztatu eta gero, helbide berria INEren erroldan dagoenarekin bat egiten duela ziurtatuko da eta eskatutako aldaketa egingo da.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52