Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Ostirala, 2020 Abenduak 4 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. GARCIA MARTINEZ (Fermín Calbetón)
    Navarra, 1
    T. 943622761

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Urte osoko egutegia 2020
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
OBRA HANDIKO LIZENTZIA - IGOGAILUAK JARTZEA
 
Tabla que ofrece los datos de OBRA HANDIKO LIZENTZIA - IGOGAILUAK JARTZEA
Tipo de Dato Dato
Xedea Igogailuak jartzeko obrak egiteko derrigorrezko udal lizentzia lortzea.
Unitate tramitatzailea HIRIGINTZA ETA GARAPEN IRAUNKORREKO ARLOA
Ebazpen organoa Tokiko Gobernu Batzarra.
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Mugagabea.
Administrazio-isiltasunaren izaera Onartutzat, instalazioarekin lur-eremu publikoa okupatzen den kasuetan ezik
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Goian adierazitako obra horiek egiteko interesa duten pertsona guztiak.
Beharrezko dokumentazioa ALDEZ AURREKO KONTSULTAK ESKATZEKO (eskatzailearen aukeran)
- Dokumentazio teknikoa (batik bat grafikoa). Igogailua jarri nahi den eraikinaren ezaugarriak eta instalazio hori egiteko erabili beharreko espazioak azalduko dira dokumentazio horretan, indarrean dagoen HAPOaren hirigintza araudian.


HIRIGINTZA BAIMENARAKO PROZEDURA HASTEKO
- Igogailuak jartzeko obrarako lizentzia eskatzeko orria. - Proiektua digital eta paper formatuan (kopia 1)
*Eraikuntza Ordenatzeko Legearen 4. art arabera, eskumena duen fakultatiboak sinatua eta dagokion kolegio ofizialak ontzat hartua, dagozkion eranskinekin.
*Proiektuak indarrean dagoen HAPOaren hirigintza araudiaren 3.7.7 artikuluaren edukia jaso beharko du.
- Jabeen Komunitatearen Akta baimen-eskaerarako aurkeztutako proiektu teknikoa onartuz.
*aipatutako 3.7.7 artikuluaren I puntuaren arabera (ikusi oharrak).
- Hondakinen kudeaketaren azterketa
*Eusko Jaurlaritzaren Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuaren arabera.
- Estatistika eta Eraikuntza galdetegia, behar bezala betea (Web orrian lor daiteke).
- Eragindako ondasun eta eskubide guztien zerrenda, bere ezaugarrien deskribapena eta bere titularren identifikazioa (izen-abizenak, NAN eta jakinarazpenetako helbidea).
- Zuzendaritza fakultatiboaren izendapena, Obra Zuzendaritzarena eta Obra exekuzioarena.
*EOL-aren 12. eta 13. artikuluen arabera

OBRA HASI BAINO LEHEN
- Fidantza erakin hondakinen kudeaketa egokiaren berme gisa: hondakinen kudeaketaren aurrekontuaren %120.
Bide publikoa okupatu behar bada, Obren elementu laguntzaileekin (adibidez, eraikin materialak pilatzeko gunea, hesiak, andamioak, edukiontziak):
- Bide publikoa okupatzeko eskaera (ikusi erlazionatutako tramite-fitxa).
- Fidantza okupatutako perimetroko urbanizazio publikoaren egoera egokiaren berme gisa.

OBRAK AMAITU ONDOREN
- Obra Amaieraren Ziurtagiria eta Exekutatutako Obraren azken likidazioa, fakultatiboak sinatuak eta dagokion kolegio ofizialak ontzat hartuak.
Baimendutako proiektuarekiko aldaketak (ez nabarmenak) egotekotan obren bitartean,
- Justifikazio-memoria eta as-built plano orokorrak (paper eta digital formatuan).
Lege-araudia - Zoruaren legea.
- Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko Hirigintza Araudia (3.7. kapitulua)
- Indarrean dauden derrigorrez bete beharreko beste arauak (20/1997 Legea, 68/2000 Dekretua eta Erabilera segurtasunaren DB-SUA eta CTE-aren irisgarritasuna...)
Tasen zenbatekoa Zerga: aurkeztutako aurrekontuaren %5, BEZ gabe
Eta 663,05 euroko tasa
Tramitazio-epea 3 hilabetekoa (berariaz lizentzia eskaera egiten denetik, beharreko dokumentazio guztia aurkeztuta).
Web http://www.garraioak.ejgv.euskadi.net/r41-18874/es/contenidos/informacion/cuestionarios/es_cuestion/adjuntos/02_cues_edyvi_licencia_obra_mayor_es.pdf
Estatistika

http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

http://www.irun.org/cod/ordenanzas/down/ordenanzas_fiscales/3_ordenanza_impuesto_construcciones_instalaciones_obras.pdf
Ordenantza Fiskala - Eraikin, Instalazio eta Obren gaineko zerga

http://www.irun.org/cod/ordenanzas/down/ordenanzas_fiscales/9.%20III%20a)%20Licencias%20de%20construcción%20y%20obras.pdf
Ordenantza Fiskala - Obra lizentzien kudeaketa administratiboa

Oharrak
INSTALAZIO BERRIAK, KOTA JAITSIERAK ETA GUNE BERRIETAN ERAGINA DUTEN ANTZEKO JARDUKETAK

Ibilerraztasuna hobetzeko lanak egiteko lizentzia eskaerak azkarrago tramitatzeko baina horregatik prozeduretako bermeak ez urritzeko, araudi hau eta aurrekoa (Hiri Antolamenduko Plan Nagusiaren 21. aldaketa, bizitegitarako eraikinetako ibilerraztasun araudiari buruzkoa, zeina 2007ko azaroaren 28an onartu zen behin betiko) indarrean sartu ondoren irabazitako esperientzia kontuan izanik, irizpide hauek finkatzen dira 3.7.8.3. artikulua 3.7.g) eta 3.7.i) artikuluekin lotuta aplikatzeko:

*Lanek ukitzen dituzten ondasun eta eskubidetzat hartzen dira eraikinetako elementu komunak ez direnak.

* Jabeen erkidegoaren bilerako aktak (edo, bestela, erkidegoaren ordezkariaren ziurtagiriak) lizentziak baimentzen duen proiektu teknikoaren gaineko ezagutza espezifikoa adierazi beharko du (eranskinean, ikus aktan jaso beharreko edukia).

* Jendaurrean jartzeko, Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala eta ediktu taula erabiliko dira, kasu guztietan.

* Banakako jakinarazpena
- Elementu komunak bakarrik ukitzen badira
Erkidegoaren ordezkariari bakarrik egingo zaio jakinarazpena (administratzaileari, presidenteari eta abarri).
- Elementu pribatiboak ukitzen badira eta ukitzen den funtsaren gaineko eskubideen titularrekin (jabeekin, errentariekin eta abarrekin) AKORDIORIK EGITEN BADA AURREZ, akordioa jasotzeko dokumentuak berariaz jaso beharko du ondasun pribatiboaren titularrak ezagutu egiten duela proiektuaren edukia (eranskinean, ikus jaso beharreko edukia).
Erkidegoaren ordezkariari bakarrik egingo zaio jakinarazpena (administratzaileari, presidenteari eta abarri).
- Elementu pribatiboak ukitzen badira eta AURREZ EZ BADA AKORDIORIK EGITEN ukitzen den funtsaren gaineko eskubideen titularrekin (jabeekin, errentariekin eta abarrekin),
Ukitzen diren funtsen gaineko eskubideen titular guztiei egingo zaie jakinarazpena, erkidegoaren ordezkariak emandako zerrendaren arabera.

* Lanak hasi aurretik, laneko segurtasun eta osasun gaien koordinatzailearen izena eman beharko da.

* Lanak hasteko eta bukatzeko epeei dagokienez, oro har, lizentziak zehazten ez baditu, lanak hasteko epea hiru hilabetekoa izango da, eta lan guztiak egiteko epea, sei hilabetekoa.


LEHENDIK DAUDEN INSTALAZIOAK KONPONTZEKO ETA HOBETZEKO LANAK
Lehendik dauden instalazioak konpontzeko eta hobetzeko lanek, hala nola igogailu zuloa aldatzeko eta makineria konpontzeko edo ordezkatzeko lanek eta beste konponketa lan batzuek, ez dute beharko lanak egiteko udal lizentziarik, salbu eta obra zibilak egitea badakarte; obra zibilak egitea badakarte, berriz, handitze, zaharberritze edo sendotze obra handiak egiteko lizentzia eskaera gisa tramitatuko dira.

Egin beharreko konponketa lanek udal lizentziarik behar ez dutela egiaztatzeko ziurtagiria nahi dutenek idatziz eskatu beharko dute, eta proiektu teknikoa erantsi.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52