|
USTEZ ARRISKUTSUAK DIREN ANIMALIEN (UAA) UDAL ERREGISTROAN INSKRIBATURIKO ANIMALIEN INGURUKO GORABEHEREN BERRI EMATEA
Dokumentu erlazionatuak
Erlazionatutako udal tramiteak
Datuen Babeseko info. gehiago
Tabla que ofrece los datos de USTEZ ARRISKUTSUAK DIREN ANIMALIEN (UAA) UDAL ERREGISTROAN INSKRIBATURIKO ANIMALIEN INGURUKO GORABEHEREN BERRI EMATEA
Tipo de Dato |
Dato |
Xedea |
Ustez Arriskutsuak diren Animalien (UAA) Udal Erregistroan inskribaturik dauden animaliekin loturiko gorabeheren berri ematea. |
Unitate tramitatzailea |
UDALTZAINGOA ETA BIZIKIDETZA
Zerbitzu Arduraduna: Udaltzaingoa eta Bizikidetza |
Ebazpen organoa |
HIRITARRAK ATENDITZEKO ZERBITZUA (HAZ) |
Aurkezteko modua |
SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean. |
Telefonoaren bidezko kudeaketa |
010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua. |
Hartzaileak |
Ustez Arriskutsu gisa kalifikaturiko animalien (arraza jakin batzuk edo erasoak egin ondoren emaniko Ebazpenaren bidez halakotzat hartuak) jabeak. |
Beharrezko dokumentazioa |
Animaliaren jabeak sinatu beharko du eskaera, ezin du beste inork ordezkatu.
- Eskaera orri orokorra, jakinarazi beharreko gorabehera xehe adierazita.
- Jakinarazi beharreko gorabehera egiaztatzen duen dokumentazioa, zehatz esateko:
* ANIMALIAREN HERIOTZA:
- Txakur espeziearen REGIA erregistro orria (mikrotxipatzea), baja jasotzen dena.
* ESKUALDATZEA, EMATEA ETA ABAR:
- Txakur espeziearen erregistro orria aurkeztuko du jabe zaharrak (mikrotxipatzea), bertan jabe berriaren datuak islatuta. Azken honek, geroago, Irunen bizi bada, berriro inskribatu beharko du animalia UAAen Erregistroan, datuak eguneratuta.
* ANIMALIAREN ETXEBIZITZA ALDATZEA:
- Helbide horren datuak jaso beharko dira Eskaera Orri Orokorrean.
* ANIMALIA LAPURTU EDO GALTZEA:
- Jarritako salaketa, baldin badu.
* PERTSONA BATI EDO BESTE ANIMALIA BATI ERASOA EDO AUSIKI EGITEA:
- Erasoaren ezaugarrien inguruko informazioa, eta eskumena duen agintariaren aurrean gorabehera horren berri eman dela egiaztatzen duena, jakinarazpen hori Irungo Udaltzaingoa ez beste erakunde batzuen aurrean egin bada. |
Lege-araudia |
- Abenduaren 23ko 50/1999 Legea, Ustez Arriskutsuak diren Animaliak Edukitzeko Erregimen Juridikoaren ingurukoa.
- Martxoaren 22ko 287/2002 Errege Dekretua, Ustez Arriskutsuak diren Animaliak Edukitzeko Erregimen Juridikoaren inguruko abenduaren 23ko 50/1999 Legea garatzen duena.
- Ekainaren 1eko 101/2004 Dekretua, EAEn txakur espezieko animaliak edukitzearen ingurukoa (130 zenbakiko EHAA, 2004-07-09koa). |
Tasen zenbatekoa |
Ez dago. |
Tramitazio-epea |
15 egunekoa |
Web |
http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en
http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia
|
Oharrak |
-Ustez Arriskutsuak diren Animaliak edukitzeko Erregistroa egongo da udalerri bakoitzean, espezieen arabera sailkatua. Erregistro horretan jasoko dira, ezinbestean, jabearen datu pertsonalak, animaliaren ezaugarriak behar bezala identifikatu ahal izateko eta animaliaren ohiko bizilekua, izaki bizidunekin bizi den edo beste helburu batzuk dituen (zaintza, babesa eta abar) adierazita.
-Erregistroan jasoko dira UAAk bere bizitzan zehar eragindako gorabeherak, eta baita animaliaren eskualdatzea, ematea, galtzea, lapurtzea, heriotza eta abar ere. Era berean, eskumena duen agintariak eginiko animaliaren osasun Ziurtagiria jasoko da, urtero, animaliaren osasun egoera zer-nolakoa den bereziki arriskutsu bilaka dezaketen gaixotasun edo nahasmenik ez duela egiaztatzeko.
-Animalia lapurtu badiote edo galdu badu, ustez arriskutsuak diren animalien Udal Erregistroko Arduradunei jakinaraziko die titularrak, 48 orduko epean gehienez ere, horren berri izaten duenetik aurrera kontatuta. |
|