Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    J. LARRACHE IRAZOKI
    Colón, 2
    T. 943620029

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
OBRA HANDIKO LIZENTZIA - ERAIKUNTZA BERRIA
 
Tabla que ofrece los datos de OBRA HANDIKO LIZENTZIA - ERAIKUNTZA BERRIA
Tipo de Dato Dato
Xedea Oin berriko obrak (etxebizitza familiabakarrak edo kolektiboak, pabilioiak, eta abar ...) egiteko lizentzia lortzea.
Unitate tramitatzailea HIRIGINTZA ETA GARAPEN IRAUNKORREKO ARLOA
Hirigintza Diziplina eta Jarduera Unitate Administratiboa.
Ebazpen organoa Tokiko Gobernu Batzarra
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Administrazio-isiltasunaren izaera Ez Onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Oin berriko obrak egiteko interesa duten pertsona guztiak.
Beharrezko dokumentazioa - Obra handirako lizentzia eskatzeko orria.
- Proiektu teknikoaren (oinarrizkoa edo gauzatze proiektua) bi kopia, eskumena duen profesionalak sinatua eta dagokion kolegio ofizialak ontzat hartua.
- Estatistika eta Eraikuntza galdetegia behar bezala betea.(Web orrian dago).

Obrak egiten hasi aurretik, eskumena duen teknikariak eginiko laneko Segurtasun eta Osasun Azterketaren bi kopia aurkeztuko dira.
Lege-araudia -Lurzoruaren legea.
-Hiri Antolamendurako Plan Orokorra eta Hirigintza Araudia.
-Derrigorrez bete beharreko indarrean dauden beste arau batzuk.
Tasen zenbatekoa Zerga tasa: aurkeztutako aurrekontuaren %5, BEZ gabe.
Tasa: 643,55 euro
Lizentzia eman ondoren hasierako proiektua aldatzen bada, beste aurrekontu bat aurkeztuko da kitapen berria egiteko.
Tramitazio-epea 3 hilabetekoa
Web http://www.garraioak.ejgv.euskadi.net/r41-18874/es/contenidos/informacion/cuestionarios/es_cuestion/adjuntos/02_cues_edyvi_licencia_obra_mayor_es.pdf
Cuestionario de estadística y edificación

http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en

http://www.garraioak.ejgv.euskadi.eus/r41-18874/es/contenidos/informacion/cuestionarios/es_cuestion/adjuntos/02_cues_edyvi_licencia_obra_mayor_eu.pdf
Erainkuntzari eta Etxebizitzari buruzko Estatistika

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sac.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

Oharrak
-Proiektu batean oinarritutako eraikuntza lizentziak ematen badira, hura gauzatzeko eta obrak egiten hasi ahal izateko, gauzatze proiektua aurkeztu eta onartu beharko da aldez aurretik, dagokion Kolegio Ofizialaren xedapenetan eskaturiko baldintza guztiak beteta.

-Proiektu horrek ezin izango du emaniko lizentziaren baldintza bakar bat ere aldatu, eta ezta lizentziak gai duen oinarrizko proiektuaren gauzatze materialari dagozkionak ez beste inolako zehaztapenik jaso ere.

-Obrak egiten hasi aurretik, eskumena duen teknikariak eginiko laneko Segurtasun eta Osasun Azterketaren bi kopia aurkeztuko dira.

-Proiektuak lur iraultzeak jasotzen baditu, Udal Ordenantzetan era horretako obretarako eskatutako baldintzak beteko dituzte memoriak eta kokalekuaren planoak.

-Dorre-garabiak jarri behar badira:
*Kokalekuaren planoak honako hauek adieraziko ditu kasu honetan: garabiaren altuera gorena, kontrapisuaren kokaera, garabi-besoaren eragin eremuak eta kakoa zintzilikatuko den orga, eta baita eragin eremuan dauden eraikuntza eta instalazioen altuera ere. Jabari publikoko lurretan jarri behar bada, lizentziak gai duen finkaren barnealdean ezin dela jarri justifikatu beharko da, eta lur publikoa okupatzeko aurreikusitako epea adieraziko da eta oinarriak eta beharreko babes itxiturak hartuko duten eremua zehaztuko dira.

*Garabia instalatuko duen etxearen Adierazpena aurkeztu beharko da, eskumena duen teknikariak sinatua, jarri beharreko garabia egoera onean dagoela ziurtatzeko eta instalazioaren erantzukizuna bere gain hartzeko lanean hasteko baldintza egokietan utzi arte.

*Garabiaren funtzionamenduak eta garabi hori obran egoteak sor ditzakeen kalteen inguruko erantzukizun zibilaren aseguru poliza.

-Kokalekuaren planoa eta zuinketa eskatzen diren lizentzietan, eta lizentzia benetan eraginkorra izan dadin eskatutako baldintzak betetakoan, titularrak idatziz eskatu beharko du udalaren oniritzia obrak lurraren gainean benetan obrak egiteko. Horretarako, Ikuskapen Agiria – Zuinketa Akta emango dira lizentziaren jakinarazpenarekin batera.

-Eraikuntza obrekin batera urbanizazio obra osagarriak egin behar direnean, eraikuntza proiektuan jaso ahal izango da haien zehaztapena.

-Lizentzien titularrek lehen aldiz erabiltzeko baimena lortu beharko dute, kontzesio erabakian berariaz halaxe jasotzen denean, lizentziak gai dituen eraikinak eta lokalak aurreikusitako helburuetarako erabiltzen hasi aurretik.

- Lizentzia hori lortzea ezinbesteko baldintza izango da eraikina hiri zerbitzu sareekin –ur hornidura, energia elektrikoaren hornidura, telefonoak eta, hala behar badu, gas hornidura- lotu ahal izateko.

- Eraikinetan dauden telekomunikazio zerbitzurako azpiegitura komunen inguruko 1/1998 Errege dekretu legean oinarriturik, era horretako azpiegiturak zehazten dituen proiektu teknikoa aurkeztuko da obra lizentzia eman ahal izateko.

Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52