|
OBRA HANDIKO LIZENTZIA - HANDITZEA, BERRITZEA EDO FINKATZEA
Dokumentu erlazionatuak
Erlazionatutako udal tramiteak
Datuen Babeseko info. gehiago
Tabla que ofrece los datos de OBRA HANDIKO LIZENTZIA - HANDITZEA, BERRITZEA EDO FINKATZEA
Tipo de Dato |
Dato |
Xedea |
Handitu, berritu eta sendotze lanak egiteko obretarako derrigorrezko udal lizentzia lortzea. |
Unitate tramitatzailea |
HIRIGINTZA ETA GARAPEN IRAUNKORREKO ARLOA
Hirigintza Diziplina eta Jarduera Unitate Administratiboa. |
Ebazpen organoa |
Tokiko Gobernu Batzarra. |
Aurkezteko modua |
SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean. |
Eskabidearen epea |
Mugagabea |
Administrazio-isiltasunaren izaera |
Onartutzat |
Telefonoaren bidezko kudeaketa |
010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua. |
Hartzaileak |
Goian zehazturiko obra horiek egiteko interesa duten pertsona guztiak. |
Beharrezko dokumentazioa |
- Obra handirako lizentzia eskatzeko orria.
- Proiektu teknikoaren (oinarrizkoa edo gauzatze proiektua) bi kopia, eskumena duen fakultatiboak sinatua eta dagokion kolegio ofizialak ontzat hartua.
- Estatistika eta Eraikuntza galdetegia behar bezala betea.(Web orrian dago)
Obrak egiten hasi aurretik, eskumena duen teknikariak eginiko laneko Segurtasun eta Osasun Azterketaren bi kopia aurkeztuko dira.
FATXADAK/ESTALKIAK BERRITZEKO OBRAK BADIRA, ARESTIAN AIPATURIKO PROIEKTU TEKNIKO HORREN ORDEZ OBRA AURREKONTUA ETA EGINGO DIREN LANEN ETA ERABILI BEHARREKO MATERIALEN DESKRIBAPENA AURKEZTUKO DIRA, EGUNGO MATERIALAK ETA OBRETAN AURREIKUSITAKOAK (KOLOREA) ADIERAZITA. ERA BEREAN, ETA SEGURTASUN ETA OSASUN AZTERKETARI DAGOKIONEAN, HURA AURKEZ DADIN GOMENDATU BESTERIK EZ DA EGINGO. |
Lege-araudia |
-Lurzoruaren legea.
-Hiri Antolamendurako Plan Orokorra eta Hirigintza Araudia.
-Derrigorrez bete beharreko indarrean dauden beste arau batzuk. |
Tasen zenbatekoa |
Zerga tasa: aurkeztutako aurrekontuaren %5, BEZ gabe
Tasa: 663,05 euro |
Tramitazio-epea |
3 hilabetekoa |
Web |
http://www.garraioak.ejgv.euskadi.net/r41-18874/es/contenidos/informacion/cuestionarios/es_cuestion/adjuntos/02_cues_edyvi_licencia_obra_mayor_es.pdf
Estatistika
http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en
http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia
|
Oharrak |
-Bide publikoa merkantzia, hondakin, lur, hondar, eraikuntza material, hesi, aldamio, edukiontzi eta abarrez okupatu behar bada, bide publikoa okupatzeko lizentzia eskatu beharko da.
-Obrak egiten hasi aurretik, eskumena duen teknikariak eginiko laneko Segurtasun eta Osasun Azterketaren bi kopia aurkeztuko dira.
-Indarrean dagoen ordenantza fiskalaren arabera, “zerga” ordaintzetik salbuetsita egongo dira fatxadak edo/eta teilatuak garbitu, margotu eta konpontzeko lanak. Era berean, salbuetsita egongo dira jada eraikitako etxebizitza eraikinetan gas naturalaren sarearekin lotzeko egin beharreko obrak.
-Indarrean dagoen ordenantza fiskalaren arabera, ez dute “tasarik” ordainduko betiko aurrekontua 6010,12 eurotik beherakoa duten obrek, eta ezta fatxadak edo/eta teilatuak garbitu, margotu eta konpontzeko obrek ere, edozein dela ere haien zenbatekoa.
-Arau orokor gisa, hiru hilabeteko epea emango da obrak egiten hasteko eta sei hilabetekoa erabat bukatzeko.
-Eraikinetan dauden telekomunikazio zerbitzurako azpiegitura komunen inguruko 1/1998 Errege dekretu legean oinarriturik, era horretako azpiegiturak zehazten dituen proiektu teknikoa aurkeztuko da obra lizentzia emateko.
-Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak. |
|