Gipuzkoako Foru Aldundiak eskainitako zerbitzu bat da. Disgaitasunen bat duten edo mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomía pertsonala edota edo eguneroko jarduerak erraztea du helburu.
Ondorengo motetako dirulaguntzak edo produktuen lagapena izan daiteke:
- Mugikortasun pertsonalerako eta garraioak eskuratzeko laguntza:
*Motordun gurpil-aulkiak
*Aulki bereziak
*Igotze eta mugitzeko aparatuak (garabia, arnesa…)
*Ibilgailua moldatzea (haurrentzako aulkiak, moldaketa, maldak)
*Ibilgailua erostea
- Hiri eta eraikin irisgarritasunerako laguntzak:
*Etxebizitzara sartzeko oztopoak kentzea (maldak, plataformak, aulkiak, ekintzak atari edo eskilaran)
*Konponbide alternatiboak (eskilarak gainditzeko aparatua)
* Oztopoak kentzea etxebizitza barruan (domotizazioa, bainugelak…)
Babes eta zaintza pertsonalerako laguntzak:
*bainu eta dutxarako osagarriak.
*segurtasun pertsonalerako elementuak (kasko eta gerrikoa)
- Altzairuak eta etxebizitzarako moldaketak (ohea, koltxoia, osagariak)
- Komunikazio, informazio eta seinalizaziorako sistemak (komunikadoreak eta komununikazio taulak, idaz-makinak eta braille imprimagailuak, neurgailuak, etxerako artikuluak, irakurtzeko eta informazioa eskuratzeko gailu elektronikoak, grabazio eta erreproduzkzio aparatuak, moldatutako hardware eta softwarea, entzuteko protesiak).
Berreskuragarri izaera izan dezakete laguntza hauek edo ez (pertsona ezberdinez jarraian erabil daitezkeen produktuak eta garraiatuak izan daitezkeenak soilik garraioaren kostuarekin)
Eskuratzeko baldintzak ezberdinak dira katalogoren elementu ezberdinerako. |