Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    C. MOLINERO
    Colón, 5
    T. 943621104

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
BETELANAK EGITEKO LIZENTZIA
 
Tabla que ofrece los datos de BETELANAK EGITEKO LIZENTZIA
Tipo de Dato Dato
Xedea Izaera geldoa duten eraikuntzako hondakin batzuk (indusketa, basoberritze eta lur iraultzeetatik etorritako lurrak eta aurreko lan horietatik etorritako harriak) 5.000 m3-tik GORAKO bolumenean bota eta berdintze lanak egiteko udal lizentzia lortzea.
Unitate tramitatzailea HIRIGINTZA ETA GARAPEN IRAUNKORREKO ARLOA
Hirigintza Diziplina eta Jarduera Unitate Administratiboa.
Ebazpen organoa - Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetza.
- Hirigintza eta Ingurumeneko Zinegotzi-ordezkaria / Tokiko Gobernu Batzarra
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Mugagabea.
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Betelana egin nahi duten pertsona guztiak.
Beharrezko dokumentazioa EUSKO JAURLARITZARI ALDEZ AURREKO KONTSULTA EGITEKO (aukeran):
-Plano geografikoa, 1:25.000 eskalan.
-Kokalekuaren planoa, 1:1.000 eskalan, edo bestela, 1:5.000 eskalan.
-Zabortegian onartuko diren hondakinen zerrenda, hondakin horiek eragin dituzten jardueren arabera definituta.

EUSKO JAURLARITZAK ALDEZ AURREKO BAIMENA EMATEKO (derrigorrezkoa):
-Betelanaren proiektu teknikoa (ale 1), gutxienez honako hauek jasota:
A.Memoria, betelanaren kokaleku, azpiegitura eta baldintzen egokitasunaren inguruko deskribapen azterketa azalduko da bertan.
B.Aurrekontua
C.Planoak

UDAL LIZENTZIAK TRAMITATZEKO (OBRA ETA JARDUERA)
-Eskaera orri orokorra
-Betelanaren proiektu teknikoa (4 ale, oniritzia jasoak), Eusko Jaurlaritzak eskatutakoen eduki berdinekin, Eusko Jaurlaritzaren baimenean zehaztutako baldintzak barne.
Baldintza osagarriak jarri ahal izango ditu Udalak, eta baita fidantzak jartzeko beharra ere egin daitezkeen kalteei erantzuteko.
Lege-araudia -Azaroaren 2ko 423/1994 Dekretua, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketaren ingurukoa (1994ko abenduaren 19ko EHAA).
-1995eko otsailaren 15eko Agindua.
Tasen zenbatekoa Indarrean dagoen Ordenantza Fiskalaren arabera.
Web http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en

http://www.irun.org/eusk/3ayunta/sac.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

Oharrak
-Batera tramitatuko dira obrarako eta jarduera sailkaturako udal lizentziak. Jarduera lizentziaren tramitazioan kontuan hartuko dira Eusko Jaurlaritzak jar ditzakeen neurri zuzentzaileak.

-Jarduera sailkatuaren lizentziaren tramitazioaren barruan, eta lurra prestatzeko lanetarako eta isurketa egin aurreko lan osagarrietarako, udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren baldintzak bete beharko dira isurketa hasi baino lehen. Era berean, aurkeztutako proiektuan jasotako aldez aurreko lanak gauzatuko dira (sastraka garbitze, drainatze, uharridi egite, landare lurra kentze lanak egin eta albo batean pilatzea, itxitura perimetrala, kamuflatze zuhaitzak landatzea eta abar), eta Isurketa hori egiteko Baimena emango da udal teknikariek egiaztatze bisita egin eta aldeko txostena egin ondoren.

-Betelanaren fase desberdinak amaitu eta lehengoratze lanak egin ondoren, horren berri emango da eta betelanak Amaitzeko baimena emateko eskatuko da.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52