Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
OBRA TXIKIKO LIZENTZIA - GAS HARTUNEA ETXEBIZITZETAN
 
Tabla que ofrece los datos de OBRA TXIKIKO LIZENTZIA - GAS HARTUNEA ETXEBIZITZETAN
Tipo de Dato Dato
Xedea Etxebizitzen barruan gasa instalatzeko lizentzia lortzea.
Unitate tramitatzailea HIRIGINTZA ETA GARAPEN IRAUNKORREKO ARLOA
Hirigintza Diziplina eta Jarduera Unitate Administratiboa
Ebazpen organoa Hirigintza eta Ingurumeneko Zinegotzi-ordezkaria.
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Mugagabea
Administrazio-isiltasunaren izaera Ez onartutzat (jabari publikoan eragina badu)
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Goian zehaztutako obra horiek egiteko interesa duten pertsona guztiak.
Beharrezko dokumentazioa - Obra txikirako lizentzia eskatzeko orria.
- Proiektaturiko obren eta erabili beharreko materialen deskribapen osoa.
- Parte hartuko duten gremio guztien obra aurrekontuak aurkeztuko dira, eskulana eta materialak (BEZ gabe) barne.
- Kokalekuaren planoa, 1:100 eskalan.
Lege-araudia - Hiri Antolamendurako Plan Orokorra
Tasen zenbatekoa Zerga tasa: aurkeztutako aurrekontuaren %5, BEZ gabe. O.F.ean ikusi gainerako zergak.
Tasa: 53,55 euro 6.010,12 eurotik gorako aurrekontuetarako
Tramitazio-epea Hilabete batekoa
Web http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sac.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

Oharrak
-Bide publikoa merkantzia, hondakin, lur, hondar, eraikuntza material, hesi, aldamio, edukiontzi eta abarrez okupatu behar bada, bide publikoa okupatzeko lizentzia eskatu beharko da.

-Beheko solairuan, burdinurtu nodularreko babesle batekin babestuko da gas instalazioaren hartunea, Irunen erabiltzen den gorri kolorez margotua alde historikoan eta Irunen erabiltzen den berde kolorez margotua gainerakoan. Erabat debekaturik daude:
*Fatxadetan (balkoietan) galdarak jartzea.
*Gas erreak, iragazki egokirik gabe, fatxadara ateratzea, auzokoei eragozpenak sortuz.
*Fatxadan zehar hartuneak ez diren hodiak agerian jartzea.
*Erregulazio armairua (kontagailuak) bide publikoa okupatuz jartzea (espaloian, aldameneko lorategietan eta abar).
*Estalkien (teilatuen) gainetik hodiak agerian jartzea. Era berean, eratxikita doazen euskarriaren kolore berdinez margotuko dira hodiak, erregistro-kutxak eta abar.

-Gas naturalaren sarearekin lotzeko egin beharreko obrak zerga ordaintzetik salbuetsita egongo dira jada eraikitako etxebizitzarako diren eraikinetan.

-Arau orokor gisa, hiru hilabeteko epea emango da obrak egiten hasteko eta sei hilabetekoa erabat bukatzeko.

INFORMAZIO OROKORRA
-Kanpokoak (leihora arte) eta barnekoak (etxe barruan) dira "erabiltzailearen instalazioak":
*Sare orokorrarekin lotzeko balbulan hasten da kanpokoa eta bezeroaren giltzan bukatzen da etxearen kanpoaldean (balkoian edo leihoan). Kanpoaldean daude halaber erabiltzailearen erregulazio armairua eta kontagailua, kontagailuen armairu komunean egoten dena gehienetan.
*Aurreko atalean aipaturiko bezeroaren giltzarekin lotuko da barnekoa eta etxe barrutik joango da.

-Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52