Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    F. ECHEVESTE
    Luis Mariano, 4
    T. 943621441

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
OBRA TXIKIKO LIZENTZIA - UR ETA SANEAMENDU HARTUNEA
 
Tabla que ofrece los datos de OBRA TXIKIKO LIZENTZIA - UR ETA SANEAMENDU HARTUNEA
Tipo de Dato Dato
Xedea Lizentzia lortzea betiko ur HARTUNERAKO, obrarako ura hartzeko (behin-behinekoa), suteetarako ura hartzeko, eta euri uren eta ur beltzen saneamendurako.
Unitate tramitatzailea HIRIGINTZA ETA GARAPEN IRAUNKORREKO ARLOA
Hirigintza Diziplina eta Jarduera Unitate Administratiboa
Ebazpen organoa Hirigintza eta Ingurumen arloko Zinegotzi-Ordezkaria
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Mugagabea
Administrazio-isiltasunaren izaera Ez onartutzat (jabari publikoan eragina badu)
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Goian azaldutako obra horiek egiteko interesa duten pertsona guztiak.
Beharrezko dokumentazioa - Obra txikirako lizentzia eskatzeko orria.
- Txingudiko Zerbitzuen txostena. **
- Parte hartuko duten gremio guztien obra aurrekontuak aurkeztuko dira, eskulana eta materialak (BEZ gabe) barne. Aurrekontua ez bada aurkezten, Udal Zerbitzu Teknikoek egingo dute kalkulua.
Lege-araudia - Hiri Antolamendurako Plan Orokorra
- Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatearen Araudia.
Tasen zenbatekoa Zerga tasa: aurkeztutako aurrekontuaren %5, BEZ gabe.
Tasa: 53,55 euro 6.010,12 eurotik gorako aurrekontuetarako
Isuna jarriko da obrak egitean atzeratzen den egun bakoitzeko.
Tramitazio-epea Hilabete batekoa
Web http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sac.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

Oharrak
- ** Lizentzia eskatu aurretik, ur hartunerako nahiz saneamendu hartunerako, Txingudiko Zerbitzuen bulegoetara joan beharko du interesatuak (Junkal kalea, 26 - Olaberria, 18) eta honako dokumentazio hau aurkeztu:
- Proiektaturiko obren eta erabili beharreko materialen deskribapen osoa.
- Kokalekuaren planoa, 1:100 eskalan.
- Proiektaturiko edo benetan amaituriko hornidura edo/eta saneamendu instalazioen planoak.
Egin behar duen esku hartzerako udal lizentzia izateko beharraren inguruan informazioa emango diote Txingudiko Zerbitzuek eskatzaileari, eta horren inguruko txosten teknikoa emango zaio halaber (lizentzia eskaerarekin batera aurkeztu beharko dena).

- Txingudiko Zerbitzuak, S.A.ren txosten horrek jasoko ditu jada hartunea egiteko bete beharreko baldintzak, eta udal txosten teknikoak zehaztuko ditu hartunea egiteko beharreko zanga gauzatzeko baldintzak. Lizentzian jasoko dira bi baldintza mota horiek eta derrigorrez bete beharko dira.

-Bide publikoa merkantzia, hondakin, lur, hondar, eraikuntza material, hesi, aldamio, edukiontzi eta abarrez okupatu behar bada, bide publikoa okupatzeko lizentzia eskatu beharko da.

-Bi hartune mota horietarako (UR hartunea nahiz SANEAMENDU hartunea), lizentzia ematen denetik hasi eta lehenengo eta zazpigarren laneguna artean hasiko dira obrak egiten, eta epe horretan hasten ez badira berriro eskatu beharko da baimena.

- Ur hartunerako behin-behineko kontratuari baja emango zaio, eta Txingudiko Zerbitzuen bulegoetara joateko obligazioa dutela jakinaraziko zaie etorkizuneko jabeei.

- Egin nahi dena ur hartunea ez bada, eraikinen barnean (bizilekurako, merkataritzarako mahiz industriarako eraikinetan) kontagailu berria jarri baizik, ez da hartunerako lizentziarik tramitatu beharko, obrarik ez bada egiten beti ere, eta Txingudiko Zerbitzuetara joan beharko da eskaera egiteko.

-Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52