|
ANIMALIA BAT USTEZ ARRISKUTSUAK DIREN ANIMALIEN (UAA) UDAL ERREGISTROAN SARTZEA
Dokumentu erlazionatuak
Erlazionatutako udal tramiteak
Datuen Babeseko info. gehiago
Tabla que ofrece los datos de ANIMALIA BAT USTEZ ARRISKUTSUAK DIREN ANIMALIEN (UAA) UDAL ERREGISTROAN SARTZEA
Tipo de Dato |
Dato |
Xedea |
Ustez arriskutsuak diren animaliak UAAen Udal Erregistroan inskribatzea. |
Unitate tramitatzailea |
UDALTZAINGOA ETA BIZIKIDETZA
Zerbitzu Arduraduna: Udaltzaingoa eta Bizikidetza |
Ebazpen organoa |
HIRITARRAK ATENDITZEKO ZERBITZUA (HAZ) |
Aurkezteko modua |
SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean. |
Administrazio-isiltasunaren izaera |
Ez dago |
Telefonoaren bidezko kudeaketa |
010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua. |
Hartzaileak |
Ustez Arriskutsu gisa kalifikaturiko animalien (arraza jakin batzuk edo Ebazpenaren bidez deklaratuak erasoak egin izateagatik) jabeak. |
Beharrezko dokumentazioa |
- Interesatuak sinatuko du eskaera, ezin du beste inork ordezkatu.
- Eskaera orria, behar bezala betea.
- Jabearen NAN (eskaera aurkeztean HAZ-en eskaneatuko da).
- Ofizioz egiaztatuko da eskatzailea Irunen erroldatua dagoen.
- Jabeari eskumena duen Administrazioak emaniko UAAk edukitzeko lizentzia, Irun ez den beste udalerri edo Administrazio batek emanikoa bada soilik.
- Animaliaren osasun kartila.
- Albaitariaren ziurtagiria, animaliaren osasun egoera zer-nolakoa den eta bereziki arriskutsu bilaka dezaketen gaixotasun edo nahasmenik ez duela egiaztatzen duena, gehienez ere hiru hilabete lehenago emana.
- Txakur espeziearen REGIA (mikrotxipatzea) erregistro orria.
- Antzuarazi dela egiaztatzen duen dokumentua, hala bada.
- Aseguru ziurtagiria (101/2004 Dekretuaren III. Eranskinaren arabera, HAZan jaso daiteke).
- Erantzukizun zibilaren asegurua ordaintzen duela egiaztatzen duen agiria. Aseguru horrek ez du 120.000 eurotik beherako estaldura izango, animaliak eragindako kalteei erantzuteko, zaintzeko beste pertsona bati utzi bazaio ere. |
Lege-araudia |
- Abenduaren 23ko 50/1999 Legea, Ustez Arriskutsuak diren Animaliak Edukitzeko Erregimen Juridikoaren ingurukoa.
- Martxoaren 22ko 287/2002 Errege Dekretua, Ustez Arriskutsuak diren Animaliak Edukitzeko Erregimen Juridikoaren inguruko abenduaren 23ko 50/1999 Legea garatzen duena.
- Ekainaren 1eko 101/2004 Dekretua, EAEn txakur espezieko animaliak edukitzearen ingurukoa (2004-07-09ko EHAA) |
Tasen zenbatekoa |
Ez dago |
Tramitazio-epea |
Berehalakoa (gero emango da txartela) |
Web |
http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en
http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia
|
Oharrak |
-UAAk edukitzeko lizentziaren titularrak, 15 eguneko epean egin beharko du aipaturiko Erregistro horretan inskribatzeko eskaera, eskumena duen Administraziotik lizentzia lortu duen egunetik aurrera kontatuta.
-Ustez Arriskutsuak diren Animaliak edukitzeko Erregistroa egongo da udalerri bakoitzean, espezieen arabera sailkatua. Erregistro horretan jasoko dira, ezinbestean, jabearen datu pertsonalak, animaliaren ezaugarriak behar bezala identifikatu ahal izateko eta animaliaren ohiko bizilekua, izaki bizidunekin bizi den edo beste helburu batzuk dituen (zaintza, babesa eta abar) adierazita.
-Erregistroan jasoko dira UAAk bere bizitzan zehar eragindako gorabeherak, eta baita animaliaren eskualdatzea, ematea, galtzea, lapurtzea, heriotza eta abar ere. Era berean, eskumena duen agintariak eginiko animaliaren osasun Ziurtagiria jasoko da, urtero, animaliaren osasun egoera zer-nolakoa den bereziki arriskutsu bilaka dezaketen gaixotasun edo nahasmenik ez duela egiaztatzeko.
-Animalia lapurtu badiote edo galdu badu, ustez arriskutsuak diren animalien Udal Erregistroko Arduradunei jakinaraziko die titularrak, 48 orduko epean gehienez ere, horren berri izaten duenetik aurrera kontatuta.
-Ustez arriskutsua den animalia Komunitate Autonomo batetik bestera eramaten bada betirako edo hiru hilabete baino gehiagorako, dagozkion Udal Erregistroetan beharreko inskribapenak egiteko obligazioa du jabeak.
-Komunitate Autonomo bakoitzean Erregistro Zentral informatizatua dago beste Administrazioek eta agintariek, eta legezko interesa egiaztatzen duten pertsonek (esate baterako: horrelako ezaugarriak dituen animalia bat erosteko nahia eta abar) kontsultatzeko. Horretarako, Udal Erregistrotik EAEko Erregistro Zentralera bidaliko dira datuak, gorabehera jaso ondoren. |
|