|
OBRA TXIKIKO LIZENTZIA - UR ETA SANEAMENDU KANALIZAZIOAK, GASA, ARGIA ETA TELEFONOA
Dokumentu erlazionatuak
Erlazionatutako udal tramiteak
Datuen Babeseko info. gehiago
Tabla que ofrece los datos de OBRA TXIKIKO LIZENTZIA - UR ETA SANEAMENDU KANALIZAZIOAK, GASA, ARGIA ETA TELEFONOA
Tipo de Dato |
Dato |
Xedea |
Ur eta saneamendu, gas, elektrizitate eta telefono lineen eroanbide eta lotuneak egin, kontserbatu, zabaldu, berritu, birjarri eta mantentzeko lanak egiteko lizentzia lortzea. |
Unitate tramitatzailea |
HIRIGINTZA ETA GARAPEN IRAUNKORREKO ARLOA
Hirigintza Diziplina eta Jarduera Unitate Administratiboa. |
Ebazpen organoa |
Hirigintza eta Ingurumeneko Zinegotzi-ordezkaria. |
Aurkezteko modua |
- EGOITZA ELEKTRONIKOA: www.irun.org/sac (IrunTxartela, DNIe edo ziurtagiri elektroniko bitartez: Izenpe, FNMT...)
- SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean. |
Eskabidearen epea |
Mugagabea |
Administrazio-isiltasunaren izaera |
Jabari Publikoan eragina izan ezik, Onartutzat |
Telefonoaren bidezko kudeaketa |
010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua. |
Hartzaileak |
Goian azaldutako obra horiek egiteko interesa duten pertsona guztiak. |
Beharrezko dokumentazioa |
- Obra txikirako lizentzia eskatzeko orria.
- Proiektaturiko obren eta erabiliko diren materialen deskribapen osoa.
- Parte hartuko duten gremio guztien aurrekontuak, eskulana eta materialak (BEZ gabe) barne.
- Kokalekuaren planoa, 1:100 eskalan.
Obraren tamainak hala eskatzen duenean, obren planoak eskalan eginak eta haiek aurrera eramateko zuzendaritza fakultatiboa aurkezteko eskatuko da, eta baita proiektu tekniko osoa ere, beharrezkotzat hartzen bada. |
Lege-araudia |
-Hiri Antolamendurako Plan Orokorra. |
Tasen zenbatekoa |
Zerga: aurkeztutako aurrekontuaren %5, BEZ gabe. O.F.ean ikusi gainerako zergak.
Eta 55,20 euroko tasa 6.010,12 eurotik gorako aurrekontuetarako. |
Tramitazio-epea |
Hilabete batekoa |
Web |
http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en
http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia
|
Oharrak |
-Bide publikoa merkantzia, hondakin, lur, hondar, eraikuntza material, hesi, aldamio, edukiontzi eta abarrez okupatu behar bada, bide publikoa okupatzeko lizentzia eskatu beharko da.
-Arau orokor gisa, hiru hilabeteko epea emango da obrak egiten hasteko eta sei hilabetekoa erabat bukatzeko.
- Argi eta telefono hartuneetarako, obra baldintzak bete beharko dira.
-Edateko ur eta saneamendu kanalizazioak: Txingudiko Zerbitzuek finkaturiko baldintza teknikoak (materialak, erantzukizunak, gauzatzeko modua eta abar) beteko dira bi kasuetan, erakunde hori arduratuko baita materialak onartzeaz eta hainbat egiteko koordinatzeaz.
-Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak. |
|