Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. J. RUIZ DE AZUA
    Peñas de Aya, 4
    T. 943667232

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
OBRA TXIKIKO LIZENTZIA - OLANAK, ERROTULUAK, ISPILUAK, PIBOTAK ETA ANTZEKOAK JARTZEA
 
Tabla que ofrece los datos de OBRA TXIKIKO LIZENTZIA - OLANAK, ERROTULUAK, ISPILUAK, PIBOTAK ETA ANTZEKOAK JARTZEA
Tipo de Dato Dato
Xedea Errotuluak, olanak, ispiluak, pibotak eta antzekoak jartzeko 150.000 euroko aurrekontua edo txikiagoa duten obrak egiteko lizentzia lortzea.
Unitate tramitatzailea HIRIGINTZA ETA GARAPEN IRAUNKORREKO ARLOA
Hirigintza Diziplina eta Jarduera Unitatea.
Ebazpen organoa Hirigintza eta Ingurumeneko Zinegotzi-ordezkaria
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Mugagabea
Administrazio-isiltasunaren izaera Onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Olanak, ispiluak, pibotak, errotuluak eta antzekoak jartzeko obra txikiak egiteko interesa duten pertsona guztiak.
Beharrezko dokumentazioa - Obra txikirako lizentzia eskatzeko orria.
- Parte hartuko duten gremio guztien aurrekontuak, eskulana eta materialak (BEZ gabe) barne.
- Fatxadaren altxaeraren krokis mugatua, elementuaren kokalekua eta neurriak adierazita eta, errotuluaren kasuan, hartan jarri beharreko testua.
- Kokalekuaren planoa 1/100 eskalan.
Lege-araudia -Hiri Antolamendurako Plan Orokorra.
Tasen zenbatekoa Zerga tasa: aurkeztutako aurrekontuaren %5, BEZ gabe
Tasa: 53,55 euro 6.010,12 eurotik gorako aurrekontuetarako
Tramitazio-epea Hilabete batekoa
Web http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sac.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

Oharrak
- Obra lizentzia beharko da euskarria behar duen edozein letrero edo kartel jartzeko, itsasgarri hutsak direnak salbu. Era berean, lizentzia eskatu beharko da garaje pribatuetara sarbidea/irtenbidea errazteko bide publikoan ispiluak (hiri altzariak) jarri ahal izateko.

- Ispiluak, pibotak eta antzekoak jartzeko obra txikirako lizentzia lortu ahal izateko, igarobide lizentzia edukiko da jadanik edo, hala behar badu, batera eskatuko dira.

- Olanak, errotuluak eta antzekoak jartzeko obra txikirako lizentzia lortu ahal izateko, jarduera lizentzia edukiko da jadanik edo, hala behar badu, batera eskatuko dira jarduera lizentzia eta obra lizentzia.

-Bide publikoa merkantzia, hondakin, lur, hondar, eraikuntza material, hesi, aldamio, edukiontzi eta abarrez okupatu behar bada, bide publikoa okupatzeko lizentzia eskatu beharko da.

-Arau orokor gisa, hiru hilabeteko epea emango da obrak egiten hasteko eta sei hilabetekoa erabat bukatzeko.

-Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52