Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. L. CALABUIG
    Fuenterrabía, 14
    T. 943667157

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
ALDE ZAHARREAN SARTZEKO TXARTELA - ALTA
 
Tabla que ofrece los datos de ALDE ZAHARREAN SARTZEKO TXARTELA - ALTA
Tipo de Dato Dato
Xedea Hesia ireki eta Irungo Alde Zaharrean sartzeko txartela (txartel magnetikoa) lortzea.
Unitate tramitatzailea UDALTZAINGOA ETA BIZIKIDETZA
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Mugagabea.
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Alde Zaharra eremuko oinezko kaleetako ibilgailuen jabeak, garajeen erabiltzaileak eta beste interesatuak
Beharrezko dokumentazioa TXARTELA LORTZEKO
1) Eremuko oinezko kaleetako ibilgailuen jabeak:
Idatziz eskatu beharko dute txartela, honako dokumentazio hau aurkeztuta:
- Eskaera orokorraren orria, ibilgailuaren datuak eta eskaeraren arrazoiak azalduta.
- Txartela eskatu den ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren kopia.

2) Alde Zaharreko eremuan dauden garajeen erabiltzaileek, aurkeztu beharko dute, gainera:
- Jabetza (OHZ, jabetza eskritura) edo alokairua (alokairu kontratua edo erreziboa) egiaztatzen duen dokumentua.

3) Beste interesatuek: aurkeztu beharko dute, gainera:
- Ezarritako karga/deskargarako orduetatik kanpo sartzeko beharra egiaztatzen duen dokumentazioa.


TXARTELAREN ORDEZKAPENA GALERA, LAPURRETA EDO HONDATZEAGATIK
- SAC-en eskatu beharko da idatziz.
Udaltzaingoko Administraziotik eskatzaileari abisatuko diote, 8,30-14,00 ordutegian, txartel berria jasotzeko eta aurrekoa baliogabetzeko, dagokion zenbatekoa ordaindu eta gero. Ordainketa momentuan egin ahal izango da Banku-Txartela bidez edo edozen Banku-Entitatean.

IBILGAILUEN ALDAKETAK
- Eskari-orri orokorra aldaketa komunikatuz eta ibilgailu berriaren datuak adieraziz.
- Ibilgailu berriaren Zirkulazio Baimenaren kopia.
Lege-araudia -Irungo Udal Txit Gorenaren Oinezkoen eta Ibilgailuen Zirkulazio Ordenantza.
-Alkatetzaren 205 zenbakiko Ebazpena, 01/01/29koa.
-Alkatetzaren 476 zenbakiko Ebazpena, 2012/03/29koa. (Aldaketa)
-Alkatetzaren 619 zenbakiko Ebazpena, 2015/04/07koa. (2. Aldaketa)
-Alkatetzaren 143 zenbakiko Ebazpena, 2015/04/07koa. (3. Aldaketa)
Tasen zenbatekoa Txartela egiteagatik eta lehen aldiz emateagatik 0,00 €
Bigarren txartela edo beste bat emateagatik txartela galtzea edo hondatzea dela-eta: 25,70 €
Tramitazio-epea 2 aste ingurukoa
Web http://www.irun.org/caste/3ayunta/sac.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en

Oharrak
ALDE ZAHARREKO EREMUA:
Honako hauek dira sarrera arautua duten kaleak:
- Sarjia
- Larretxipi
- Kontrakalea
- Zeharkalea
- Peña
- Urdanibia plaza, 1,2,3 eta 4 zenbakiak
- Jesus, 17. zenbakia izan ezik.
Eta gainera, San Martzial kaleko 2, 2B, 4 eta 4B zenbakiak dituzten garajeak, sarrera Sarjia kaletik dutenak.

SARRERAREN ETA APARKALEKUAREN ERREGULAZIOA:
- Peña, Larretxipi, Kontrakalea eta Zeharkalea kaleetan, kale horiek oinezkoentzakoak izanik, debekatua dago ibilgailuak aparkatzea baina auto baimenduak igaro daitezke, soilik karga eta deskarga lanetarako (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:00era) eta garaje partikularretara joateko.
- Sarjia eta Jesus kaleetan Egoiliar Txartelaren titularren ibilgailuak soilik aparka daitezke.

Sartzeko txartela lortu duten pertsonak izango dira haren arduradunak, sartzeko eskubidea utzi dutela jakinarazi behar dute eta txartela entregatu.

Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52