Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    J. LARRACHE IRAZOKI
    Colón, 2
    T. 943620029

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
OBRA TXIKIKO LIZENTZIA - KANPOALDEAN (FATXADETAN, BALKOIETAN, TEILATUETAN)
 
Tabla que ofrece los datos de OBRA TXIKIKO LIZENTZIA - KANPOALDEAN (FATXADETAN, BALKOIETAN, TEILATUETAN)
Tipo de Dato Dato
Xedea 150.000 euroko aurrekontua edo txikiagoa duten obrak kanpoaldean egiteko lizentzia lortzea, hauxe da, estalkiak konpontzea, fatxada, teilatu lau eta balkoi amaierak eta antzekoak.
Unitate tramitatzailea HIRIGINTZA ETA GARAPEN IRAUNKORREKO ARLOA
Hirigintza Diziplina eta Jarduera Unitate Administratiboa.
Ebazpen organoa Hirigintza eta Ingurumeneko Zinegotzi-ordezkaria.
Aurkezteko modua - WEB: www.irun.org/sac (IrunTxartela DNIe edo Izenpe ziurtagiri elektroniko bitartez)
- SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Mugagabea
Administrazio-isiltasunaren izaera Onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Fatxadak, teilatuak eta antzekoak konpontzeko obra txikiak egiteko interesa duten pertsona guztiak.
Beharrezko dokumentazioa - Obra txikirako lizentzia eskatzeko orria.
- Proiektaturiko obren eta erabiliko diren materialen (kolorea) deskribapen osoa.
- Parte hartuko duten gremio guztien aurrekontuak, eskulana eta materialak (BEZ gabe) barne.
- Kokalekuaren planoa 1/100 eskalan.
Lege-araudia -Hiri Antolamendurako Plan Orokorra.
Tasen zenbatekoa Zerga tasa: aurkeztutako aurrekontuaren %5, BEZ gabe. O.F.ean ikusi gainerako zergak.
Tasa: 53,55 euro 6.010,12 eurotik gorako aurrekontuetarako
Tramitazio-epea Hilabete batekoa
Web http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sac.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

Oharrak
-Obrek egitura sistema edo fatxadaren osaera ukitzen dutenean obra handi gisa hartuko dira, eta kasu horietan eskumena duen teknikariak sinaturiko proiektua aurkeztu beharko da, dagokion Kolegio Ofizialak ontzat hartua.

-Arau orokor gisa, hiru hilabeteko epea emango da obrak egiten hasteko eta sei hilabetekoa erabat bukatzeko.

-Bide publikoa merkantzia, hondakin, lur, hondar, eraikuntza material, hesi, aldamio, edukiontzi eta abarrez okupatu behar bada, bide publikoa okupatzeko lizentzia eskatu beharko da.

-Indarrean dagoen ordenantza fiskalaren arabera, “zerga” ordaintzetik salbuetsita egongo dira fatxadak edo/eta teilatuak garbitu, margotu eta konpontzeko lanak, leihoak aldatzea. Era berean, salbuetsita egongo dira jada eraikitako etxebizitza eraikinetan gas naturalaren sarearekin lotzeko egin beharreko obrak.

-Ez dute Tasarik ordainduko, beharreko baimena izanik, fatxada edo/eta teilatuak garbitu, margotu eta konpontzeko obra edo lanekin zuzenean loturik dauden udal jabari publikoaren okupazioek.

-Indarrean dagoen ordenantza fiskalaren arabera, ez dute “tasarik” ordainduko betiko aurrekontua 6010,12 eurotik beherakoa duten obrek, eta ezta fatxadak edo/eta teilatuak garbitu, margotu eta konpontzeko obrek ere, edozein dela ere haien zenbatekoa.

-Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52