Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. D. BERROA
    María Juncal Labandibar, 3
    T. 943624981

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGAREN ORDAINKETAN APLIKATZEKO SALBUESPENAK ETA HOBARIAK.
 

Dokumentu erlazionatuak

Erlazionatutako udal tramiteak

Tabla que ofrece los datos de ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGAREN ORDAINKETAN APLIKATZEKO SALBUESPENAK ETA HOBARIAK.
Tipo de Dato Dato
Xedea ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGAREN ORDAINKETAN APLIKATZEKO SALBUESPEN ETA HOBERIEN ONURADUN IZATEA (IKUS OHARRAK) .
Unitate tramitatzailea HIRI BULTZADA, EKONOMIA ETA OGASUN ARLOA
Ebazpen organoa Hobariak: Hiri-bultzada, Ekonomia eta Ogasuneko Zinegotzi-Ordezkaria, Gipuzkoako Foru Aldundiak txostena egin ondoren.
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Mugagabea.
Administrazio-isiltasunaren izaera Ez onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak.
Beharrezko dokumentazioa Zergak ordaintzeagatik aplikatu beharreko salbuespena-hobaria eskatzeko orria, honako hauek aurkeztuta:

HOBARIAK:

1. Zerga kuota osoaren %50eko hobaria, beti ere interesatuek obrek hasten diren zergaldiaren barruan hala eskatzen badute, honako ondasun higiezinen kasuan: Obra berrikoak nahiz haiekin parekagarri diren eraberritzekoak, urbanizazio, eraikuntza eta sustapen inmobiliarioko enpresek egiten duten jardueraren xede direnean eta haien ibilgetuaren artean ageri ez direnean.
. Hobari hau aplikatzeko epea obrak hasten diren zergaldiaren hurrengotik aurrera hasiko da eta obrak amaitu ondoko zergaldira arte iraungo du, baldin eta denboraldi horretan benetako urbanizazio edo eraikuntza obrak egiten badira, baina inolaz ere ez dira hiru zergaldi gaindituko.
Aurkeztu beharko dira:
- Egin beharreko urbanizazio edo eraikuntza obrak hasten diren egunaren egiaztapena.
- Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren Alta agiriaren fotokopia edo azken ordainagiria, hala behar badu.

2.-Zergaren kuota osoaren %50eko hobaria, aplikatu beharreko zergaldiari dagokion sortze datan eta haien ohiko etxebizitza den ondasun higiezinari dagokionean familia ugarien titularrak diren subjektu pasiboen alde.

Dena den, ez da hobaririk aplikatuko, dena dela familia unitateko kide kopurua, baldin eta ohiko balio katastralak 273.259,00.-€ gainditzen baditu (edo 311.083,00.-€, gainditzen ba ditu balio katastralean garajearen balioa sartuta baldin badago), eta famili ugariko titular diren subjektu pasiboak udalerrian etxebizitza bat baino gehiago jabetzan daukatenean.

Ez da inolako hobaririk aplikatuko familia ugariaren titularrak diren subjektu pasiboak udalerrian %50etik gorako titulartasun-portzentajean eskubide osoz beste etxebizitzaren jabe direnean ere.
Interesatuak eskatuta emango da hobaria, eta honako dokumentazio hau aurkeztuko du eskariarekin batera:
- Ondasun higiezinaren identifikazioa
- Eskaera egilearen NANaren fotokopia
*Eusko Jaurlaritzari Familia Ugariko titularraren izaeraren kontsulta egiteko baimena ematen ez bazaio Irungo Udalari, inprimaki honekin batera Familia Ugariaren tituluaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da.

Hobari hau mantendu egingo da subjektu pasiboak familia ugariaren titular izateari uzten ez dion bitartean. Eskatzen den dataren hurrengo ekitalditik aurrera hasiko da hobari honen kontzesioaren eragina, eta ez du atzeraeraginik izango.

3.- Zergaren kuota osoaren %50eko hobaria babes publikoko etxebizitza eraiki berrietarako, proiektuan eta erregistroan horietara atxikitako garajeak eta trastelekuak barne, 3 urteko epean, behin betiko kalifikatiboa ematen denaren ondorengo zegalditik zenbatuta.

Interesatuak eskatuta emango da hobari hori, irauten dituen hiru zergaldiak amaitu aurretik edozein unetan egin ahal izango da eskaera, eta eskatu ondoko zergalditik aurrera izango du eragina, hala behar badu.
Aurkeztu beharko da:
- Babes ofizialeko etxebizitzaren Betiko Kalifikazioaren fotokopia konpultsatua, etxebizitza IRUNVIk sustatu duenean izan ezik.
- Etxebizitzaren eskrituraren fotokopia arrunta.

4.- Ondasun higiezinen gaineko zergaren kuota osoaren %50eko hobaria, horietan eguzkitik etorritako energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak jarri direnean, baldin eta obra horiek norbere borondatez egiten badira, hauxe da, ez dute izan behar indarrean dagoen legeriak derrigortuta. Hobari hau aplikatzeko, eskumena duen Administrazioaren homologazioa izango duten kolektoreak jarri beharko dira beroa ekoizteko instalazioetan.
Aurkeztu beharko da: Eskumena duen Administrazioak instalazioak homologatzen dituela egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia konpultsatua.

5.- Zergaren kuota osoaren %50eko hobaria, Eusko Jaurlaritzaren 2002ko abenduaren 30eko 316/2002 Dekretu bidez etxebizitza hutsei buruz onartutako Bizigune programaren barruan edo antzekoak diren beste foru edo udal programa batzuen barruan erabilera-lagapena duten ondasun higiezinei dagokienez. Aurkeztu beharko da: Eusko Jaurlaritzaren BIZIGUNE “Etxebizitza Hutsen Programa”ren aldeko lagapen-agiriaren fotokopia konpultsatua.

* 2. eta 3. puntuetan araututako hobariak ez dira bateragarriak elkarren artean, eta horrenbestez, horietako bakar bat aplikatzea erabaki behar da biak izateko eskubidea izanez gero.


SALBUESPENAK:
Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren 12/1989 Foru Arauaren 4. artikuluak (eta Tokiko Zerga Sistema Berritzeko martxoaren 19ko 4/2003 Foru Arauaren aldaketak), irabazi asmorik gabeko erakundeen eta babesletzarekiko zerga pizgarrien Zerga Erregimenaren inguruko 3/2004 Foru Arauaren 17.1 artikuluak, eta bide azpiegituren erabilera kanona arautzen duen eta “Bidegi” Foru Elkarte Publikoaren zerga erregimen juridikoaren
Lege-araudia Indarrean dagoen Udal Ordenantza.
Tasen zenbatekoa Ez dago.
Tramitazio-epea 6 hilabetekoa
Web http://www.irun.org/cod/ordenanzas/down/ordenanzas_fiscales/1_ordenanza_impuesto_bienes_inmuebles.pdf
Ordenantza fiskala - OHZ / Ordenanza fiscal - IBI

http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sac.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

Oharrak
Salbuespenak eta hobariak eduki ahal izateko, ezin izango da Udal Ogasunaren zordun izan, eta egunean edukiko da dagozkion zerga eta prezio publiko guztien ordainketa.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52