Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Ostirala, 2020 Abenduak 4 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. GARCIA MARTINEZ (Fermín Calbetón)
    Navarra, 1
    T. 943622761

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Urte osoko egutegia 2020
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
HIRI LURREN BALIO-IGOERAREN GAINEKO ZERGA (PLUSBALIOA)
 
Tabla que ofrece los datos de HIRI LURREN BALIO-IGOERAREN GAINEKO ZERGA (PLUSBALIOA)
Tipo de Dato Dato
Xedea HIRI LURREN BALIO-IGOERAREN GAINEKO ZERGAREN AURKEZPENA EGIN ETA ORDAINKETAN APLIKATZEKO SALBUESPEN ETA HOBARIEN ONURADUN IZATEA, DAGOKION KASUETAN.
Unitate tramitatzailea HIRI BULTZADA, EKONOMIA ETA OGASUN ARLOA
Errenta Unitatea
Ebazpen organoa Ogasun, Sustapen Ekonomiko eta Plan Estrategikoko Zinegotzi-Ordezkaria.
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA: www.irun.org/sac (IrunTxartela, DNIe edo ziurtagiri elektroniko bitartez: Izenpe, FNMT...)
- Presentzialki: SAC - Herritarra Atenditzeko Zerbitzua (*): San Martzial kalea, 2. Zure erosotasunerako eskatu AURRETIKO HITZORDUA. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Ikusi oharrak
Administrazio-isiltasunaren izaera Ez onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak.
Beharrezko dokumentazioa ZERGA EZ ORDAINTZEKO SALBUESPENA
Administrazio Publikoak, ongintza kalifikazioa duten entitateak, Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak, gizarte aurreikuspenerako mutualitateak, emakida administratibo itzulgarrien titularrak, Gurutze Gorria, edota salbuespena aintzatetsi izan zaien pertsonak/entitateak.
- ORAINGO eskualdatzea egiaztatzen duen dokumentazioa (eskritura publikoa, kontratu pribatua, ebazpen judiziala…)
- Zerga ez ordaintzeko salbuespena egiaztatzen duen dokumentazioa

BALIOAN GEHIKUNTZARIK EZ IZATEAGATIKO MENPEKOTASUN EZA
- AURREKO eskualdatzea egiaztatzen duen dokumentazioa (eskritura publikoa, kontratu pribatua, ebazpen judiziala…)
- ORAINGO eskualdatzea egiaztatzen duen dokumentazioa (eskritura publikoa, kontratu pribatua, ebazpen judiziala…)

ZERGAREN LIKIDAZIOA
- ORAINGO eskualdatzea egiaztatzen duen dokumentazioa (eskritura publikoa, kontratu pribatua, ebazpen judiziala…)
*Ohiko etxebitzitza izategatik %50eko hobaria (oinordetza kasuan, heriotza aurreko azken 24 hilabeetatik gutxienez 12tan zergadunaren ohiko etxebizitza izan bada)
- EZ da dokumentazio gehigarririk aurkeztu behar. Biztanleen Erroldan egiaztatuko da.

ZERGA ORDAINKETARIK GABEKO BESTE KASUAK
Ezkontideen artean edo seme-alaben alde eskualdatzeak, ezkontza baliogabetu edo senar-emazteak banandu edo dibortziatzean / ezkontza sozietateari ekarpenak / Transmisioak Sozietateen gaineko Zergaren errejimen bereziagatik / …
- ORAINGO eskualdatzea egiaztatzen duen dokumentazioa (eskritura publikoa, kontratu pribatua, ebazpen judiziala…)
- Argudiatutako kasua frogatzen duen dokumentazioa


Udal Administrazioak pertsona interesatuek errekeritu ahal izango ditu Zergaren likidazioa burutzeko beharrezko irizten dituen bestelako agiriak aurkez ditzaten hogeita hamar egunetako epean, interesatuak eskaturik beste hamabost egunez luza daitekeena.
Lege-araudia - Indarrean dagoen Ordenantza Fiskala.
- 16/1989 Foru Araua, Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzkoa.
- 2/2017 Foru Dekretu-Araua, martxoaren 28koa, hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga aldatzen duena.
- Konstituzio Auzitegiaren epaia, 2017ko otsailaren 16koa.
Tramitazio-epea 3 hilabetekoa
Web http://www.irun.org/cod/ordenanzas/down/ordenanzas_fiscales/4_ordenanza_impuesto_naturaleza_urbana.pdf
Hirilurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko zerga erregulatzen duen Ord. Fiskala

https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2017/03/31/c1702240.pdf
2/2017 Foru Dekretu-Araua, martxoaren 28koa

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
010 eta SACeko ordutegia / Horarios SAC y servicio 010

http://www2.gipuzkoa.eus/wps/portal/gipuzkoa/ogasuna
16/1989 Foru Araua, Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzkoa.

http://www.irun.org/sac
Tramitar online

Oharrak
ZERGA ORDAINTZEKO BEHARTUAK
Transmisioa musu truke egiten bada (herentziak, donazioak…): hartzailea.
Transmisioa ordain truke egiten bada (salerosketak): emailea (saltzailea)
* Jarraian ikusi zerga ez aplikatzeko kasuak eta eskatu daitezkeen salbuespenak.

AURKEZTEKO EPEA
Zergaren aitorpena, eta kasuan kasu, salbuespen eskaera, ondorengo epeen barruan aurkeztu beharko da:
- Bizien arteko egintzak: 30 lanegun agiri publikoa ematen denetik edo dokumentu pribatua errejistro publikoan inskribatzen denetik.
- Heriotzaren ziozko egintzak: epea sei hilabetekoa izango da, urtebeteko mugaraino luzatu ahal izango delarik.

MENPEKOTASUN EZA (Zerga ez aplikatzeko kasuak)
Ez daude zerga honi lotuta ondorengo transmisioengatik sortzen diren balio gehikuntzak:
- Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako landalurtzat hartzen diren lurren balio gehikuntza.
- Ondasun higiezinak ezkotideen artean edo seme-alaben alde eskualdatzen direnean, baldin eta ezkontza baliogabetu edo senar-emazteak banandu edo dibortziatzean emandako sententziak betetzearen ondorio badira, ezkontzako erregimen ekonomikoak zeinahi dela ere.
- Ezkontideek ezkontza sozietateari ondasun eta eskubideen ekarpenak egitean, ekarpen horien ordainetan ezkontideei ondasun eta eskubideak modu egiaztatuan esleitzean, eta ezkontideei beren hartzeko komunen ordainetan eskualdaketak egitean.
- Hiri-izaera duten lurrak Sozietateen gaineko Zergaren fusioak, zatiketak, aktiboen ekarpena, ondasunen trukaketa edota aktibo eta pasiboaren lagapen orokorraren errejimen berezia direla eta trasmititzen badira (2/2014 Foru Arauak VI. Tituluaren VII. Kapitulua).
Menpekotasun eza dauden kasuetan, ez dago zergaren aitorpena aurkezteko betebeharra (salbuespena: balio gehikuntza dauden kasuetan, aitorpena aurkeztu beharko da).


BALIO GEHIKUNTZA EZ DAGOEN KASUAK
Balio gehikuntza ez dagoen transmisioetan, azken eta azken-aurreko transmisiori buruzko eskriturak edo dokumentu baliokideak aurkeztu beharko dira. Balio gehikuntza ez dagoela egiaztatzen bada, likidazioa egiterik ez dagokiola jakinaraziko zaio aurkezleari; bestalde, balio gehikuntza egongo balitz, dagokion likidazioa egingo da.


SALBUESPENAK
Zerga honetaz SALBUETSITA daude ondorengo kasuetan:
- Zortasun eskubideak eratu eta eskualdatzea.
- Monumentu diren edo monumento-multzo baten parte diren ondasun higiezinen transmisioa baldin eta:
*Haien jabeek edo titularrek frogatzen badute ondasun higiezin horiek artatu, hobetu edo birgaitzeko obrak euren kontura egin dituztela. Helburu hori duten obratzat joko dira egitura, fatxada edo teilatuen kontsolidazio edo tratamendua.
*Obra horiek udal lizentzia atera badute.
*Obra horiek transmisioren aurreko 5 urteen barruan egin badira.
*Obra horien koste osoak balio katastralaren %50ª gainditzen badu.

Era berean, jarraian adieraziko diren egintzen ondorio diren balio gehinkuntzak ere zerga honetan salbuetsita daude.
- Administrazio Publikoak eta zuzenbide publikoko bere entitateak
- Ongintza eta ongintza-irakaskuntzako kalifikazioa duten entitateak.
- Emakida administratibo itzulgarrien titularrak, emakidei atxikitako lurrei dagokionez.
- Gurutze Gorria eta beronekin pareka daitezkeen beste entitateak, erregelamenduz zehaztutako direnak.
- Nazioarteko Itun eta Hitzarmenetan salbuespena aintzatetsi izan zaien pertsonak edo Entitateak.
Salbuespen kasuetan, nahiz eta ordaintzeko betebeharra ez egon, aitorpena egiteko beharra mantentzen da.

HOBARIAK
Lurren eskualdatze eta, jabaria mugatuz, irabazteko xedeekin ondasunen gaineko eskubide errealak eskualdatzea edo eratzea heriotzaren ondorioz egitean, kuota osoaren %50eko hobaria edukiko dute ondorengoek eta adoptatuek, ezkontideek edo izatezko bikotekideek, betiere izatezko bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eratutako izatezko bikoteak direnean, eta baita asabek eta adoptatzaileek ere.
Eskualdatutako ondasunaren edo eskubidearen eskualdatzea (eratxikiak barne) egin aurreko 24 hilabeteko epean, gutxienez, 12 hilabetez beraien ohiko etxebizitza izan dela egiaztatzen duten oinordekoei aplikatuko zaie era indibidualean.


Salbuespenak eta hobariak eduki ahal izateko, ezin izango da Udal Ogasunaren zordun izan, eta egunean edukiko da dagozkion zerga eta prezio publiko guztien ordainketa.

ZERGAREN KALKULUA
Emaitza ondorengo biderketaren bitartez lortzen da:
Balio katastrala x Urte kopurua x Urteko portzentaia x Karga tasa x Jabetzaren proportzioa

Biderkatu behar diren baloreak:
- Balio katastrala: jabetzaren lursoruak transmititzen den urtean duen balio katastrala
- Urte kopurua: jabetzaren hasierako transmisiotik bukaerako transmisiora arte igarotako urteak. 20 urtetik gora igaro baldin badira, aukeratutako balorea 20 urte artekoa izango da.
- Urteko portzentaia: urte kopuruaren arabera, dagokion balorea erabili beharko da
a) Urtebetetik 5era bitartekoa …..3,6%
b) 10 urte artekoa ………......…..…..3,4%
c) 15 urte artekoa ……......………....3,1%
d) 20 urte artekoa ………......…..…..2,9%

- Karga tasa: urte kopuruaren arabera, dagokion balorea erabili beharko da
a) Urtebetetik 5era bitartekoa …12,00%*
b) 10 urte artekoa ……….....… …..11,25%*
c) 15 urte artekoa ……….....…… ..10,25%
d) 20 urte artekoa ………….....… . 9,25%
*Lehenengo bi ataletako tarifei %9,25 aplikatuko zaie, higiezina eroslearen OHIZKO ETXEBIZITZA izan bada gutxienez 12 hilabeteetan, azkeneko 24 hilabeteetan

Kalkulu adibidea, %100 titulartasuna duen transmisio batentzako
2013/02/05ean erositako etxebizitza eta 2019/10/22an saldutakoa, 42.000 euroko lurzoruaren balio katastrala 2019. urtean.
- Balio katastrala: 42.000 euro
- Urteak: 6
- Urteko portzentaia: %3,4 (taularen arabera, 6 urterako)
- Karga tasa: %11,25 (taularen arabera, 6 urterako)
Ordaindu beharreko kuota: 42.000€ x 6 x %3,4 x %11,25 = 963,90€ (hobaria ez badagokio)
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52