Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    I. OCIO LARRAÑAGA
    Colón, 49
    T. 943611611

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGAREN ORDAINKETAN APLIKATZEKO SALBUESPENAK ETA HOBARIAK.
 
Tabla que ofrece los datos de ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGAREN ORDAINKETAN APLIKATZEKO SALBUESPENAK ETA HOBARIAK.
Tipo de Dato Dato
Xedea ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGAREN ORDAINKETAN APLIKATZEKO SALBUESPEN ETA HOBERIEN ONURADUN IZATEA (IKUS OHARRAK).
Unitate tramitatzailea HIRI BULTZADA, EKONOMIA ETA OGASUN ARLOA
Ebazpen organoa Salbuespenak: Alkatetza.
Hobariak: Hirigintza, Ekonomia eta Ogasuneko Zinegotzi-Ordezkaria.
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Mugagabea.
Administrazio-isiltasunaren izaera Ez onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak.
Beharrezko dokumentazioa Zergak ordaintzeagatik aplikatu beharreko salbuespena-hobaria eskatzeko orria:

HOBARIAK:

1.- Zergaren kuotaren %95 arteko hobaria interes bereziko edo udal onurako deklaratu diren eraikuntza, instalazio eta obren alde, gizarte, kultur, historia-arte gorabeherak izateagatik edo deklarazio hori justifikatzen duen enpleguaren sustapena eragiteagatik (gizarte gorabehera horien artean daude igogailuak jartzeko obrak, horretarako onarturiko Udal Ordenantzaren babesean diru-laguntza emana dutenean).
Udalbatzaren Osoko Bilkurari dagokio deklarazio hori egitea, eta subjektu pasiboak eskaera egin ondoren onartuko da batzarkideen gehiengo soilaren aldeko botoarekin.
Aurkeztu beharko da: interes bereziko edo udal onurako Deklarazioa egiteko justifikazioa.

2.- %95eko hobaria eguzki energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak jartzen diren eraikuntza, instalazio eta obren alde, baldin eta obra horiek norbere borondatez egiten badira (ez dute izan behar indarrean dagoen legeriak derrigortuta). Hobari hau aplikatzeko, eskumena duen Administrazioaren homologazioa izango duten kolektoreak jarri beharko dira beroa ekoizteko instalazioetan.
Aurkeztu beharko da: Eskumena duen Administrazioak instalazioak homologatzen dituela egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia konpultsatua.

3.- %50eko hobaria babes ofizialeko etxebizitzei dagozkien eraikuntza, instalazio eta obren alde, baldin eta Herri Administrazioek sustatzen badituzte.


SALBUESPENAK:
Zerga honetik kanpo geratzen dira etxeen aurrekaldea eta/edo teilatuen garbitu, pintatu eta konpontze lanak, baita jadanik eraikita eta etxebizitza gisa erabiltzen diren eraikinetan gas naturalaren sareari lotzeko beharrezko diren lanak ere.
Ordenantzaren 3 artikulua aldatzen da zergaren salbuespena merkataritza lokaletara zabaltzeko, jasotzen diren eta Jabekideen Erkidegoak egindako obrengatik
Lege-araudia Indarrean dagoen Udal Ordenantza.
Tasen zenbatekoa Ez dago.
Tramitazio-epea 3 hilabetekoa
Web http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sac.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

Oharrak
TARIFA MURRIZTUEN APLIKAZIOA ONURADUN IZAERA EGIAZTATU ONDOREN, DERRIGORREZKO LIZENTZIA BEHARKO DA (MOLDE MURRIZTUA APLIKATZEKO ESKATU BEHAR DA OBRA LIZENTZIA ESKATZERAKOAN):
-Zerga mota, oro har: %5 (gauzatze aurrekontuaren arabera aplikatuko da)
-Inbertsio berriko obrak, zergarekin lotuak, ekimen publikoko sustapen ekonomikoko esparruetan daudenak (ZAISA, IRUNGO INDUSTRIALDEA, eta abar)
Zerga mota: %2.
-Inbertsio berriko obrak, zergarekin lotuak, Europako Batasuneko edo herri administrazio desberdinen, haien erakunde autonomoen edo elkarte publikoen programetatik etorritako diru-laguntzen onuradun direnak, enplegua sortzeko ekonomi jardueretarako direnean, ondoren aipatzen diren programa hauen edo antzekoen barnean:
*"Aterpe Plana", Gipuzkoako Foru Aldundiarena.
*"Autoenplegua", Eusko Jaurlaritzarena.
Zerga mota: %2.
-Inbertsio berriko obrak, zergarekin lotuak, "Soldata-arrisku" programak hartzen dituen ekonomi jardueren barnean. Bidasoako Garapenerako Agentzia S.A. ADEBISAk kudeatzen du programa hori. Zerga mota: %2.
-Inbertsio berriko obrak, zergarekin lotuak, Foru Aldundiaren Gipuzkoako nekazaritza ustiapenak garatzeko Laguntza Planaren onuradunak. Zerga mota: %2.
-Inbertsio berriko obrak, zergarekin lotuak, herriko enpresak birkokatu edo berregituratzeko,horien helburua enplegua mantendu edo sortzea denean, 30 langiletik gorako plantila dutenean eta inbertsioa 1.803.036,31 eurotik gorakoa denean. Zerga mota: %2.
-Alde Zaharraren Biziberritze Integratuko Plan Bereziaren eremuan egingo diren obrak. Karga-mota: %0,25.
-Eraikinetara sartzeko baldintzak hobetzeko obrak. Karga-mota: %0,25.
Aurkeztu beharko da: Partidatan banaturiko Obra aurrekontu zehatza (karga-mota murriztua soilik eraikina minusbaliotasunen bat duten pertsonen sarbide eta bizi baldintzak hobetzea duten partiden zenbatekoan aplikatuko da)

Salbuespenak eta hobariak eduki ahal izateko, ezin izango da Udal Ogasunaren zordun izan, eta egunean edukiko da dagozkion zerga eta prezio publiko guztien ordainketa.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52