Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    I. OCIO LARRAÑAGA
    Colón, 49
    T. 943611611

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
EKONOMI JARDUEREN GAINEKO ZERGAREN ORDAINKETAN APLIKATZEKO SALBUESPENAK ETA HOBARIAK.
 

Dokumentu erlazionatuak

Tabla que ofrece los datos de EKONOMI JARDUEREN GAINEKO ZERGAREN ORDAINKETAN APLIKATZEKO SALBUESPENAK ETA HOBARIAK.
Tipo de Dato Dato
Xedea EKONOMI JARDUEREN GAINEKO ZERGAREN ORDAINKETAN APLIKATZEKO SALBUESPEN ETA HOBERIEN ONURADUN IZATEA (IKUS OHARRAK).
Unitate tramitatzailea HIRI BULTZADA, EKONOMIA ETA OGASUN ARLOA
Ebazpen organoa Salbuespenak: Alkatetza.
Hobariak: Ogasun, Sustapen Ekonomiko eta Plan Estrategikoko Zinegotzi-Ordezkaria.
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Mugagabea.
Administrazio-isiltasunaren izaera Ez onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak.
Beharrezko dokumentazioa - Eskaera orri orokorra, honako hauek aurkeztuta:

Hobariak:

1.-Zergaren kuotaren %95eko hobaria lehen mailako bereziki babesturiko kooperatibei, 2/1997 Foru Arauaren 5. artikuluak eta kidekoek jaso bezala, hauxe da: lan elkartuko Kooperatibak, nekazaritza Kooperatibak, ustiapen komunitarioko Kooperatibak, kontsumo kooperatibak eta irakaskuntza Kooperatibak.
Honako hauek aurkeztu beharko dira: 1. mailako bereziki babesturiko kooperatiba dela egiaztatzen duen agiria.

2.-Dagokion kuotaren %50a, udal kuota ordaintzen duten subjektu pasiboentzat, baldin eta hobaria aplikatu aurreko zergaldian %5 edo gehiago handitu badute plantillako kontratu mugagabedun langillen batez bestekoa, aurreko zergaldiarekin alderatuz gero.
Aplikatu behar den ekitaldiko lehen hiruhilekoaren barnean eskatu beharko da honako hauek erantsita: sinaturiko lan kontratu mugagabeak, Gizarte Segurantzako altak edo kotizazio dokumentuak eta Subjektu Pasiboak dagozkion urteetan izandako langileen zerrenda, kontratu mota bakoitza zehaztuta.

3- Dagokien kuotaren %25eko hobaria zergak udal kuotaren arabera ordaintzen dituzten eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazioen edo kogenerazio sistemaren bidez energia sortzen edo erabiltzen duten subjektu pasiboei.

4- Dagokien kuotaren %25eko hobaria zergak udal kuotaren arabera ordaintzen dituzten eta industria jarduerak, jardueraren hasieratik edo geroago lekuz aldatu izanagatik, udal barrutiko eremu jendeztatuenetatik urrun dauden lokal edo instalazioetan egiten dituzten subjektu pasiboei.

5- Dagokien kuotaren %25eko hobaria zergak udal kuotaren arabera ordaintzen dituzten eta beren langileentzako garraio plana ezartzen duten subjektu pasiboei, plan horren helburua energiaren kontsumoa eta lanpostura joateak eragindako igorpenak murriztea eta garraiobide eraginkorrenen erabilera, garraio kolektiboa edo partekatua, esate baterako, sustatzea denean.

Salbuespenak:

1- Beren jarduera zerga honen bi lehen zergaldietan hasten duten subjektu pasiboei.
Aurkeztu beharko da: EJZn Alta eman duelako justifikazioa.

2- Milioi bat eurotik beherako jarduera kopurua duten subjektu pasiboei.

3- Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren Testu Bateratua onartzen duen 1/1993 Foru Dekretu Arau-emailearen 5.1 artikuluak (e, f eta h letrak), Tokiko Zerga sistema berritzearen inguruko 4/2003 Foru Arauak aldatua, eta irabazi asmorik gabeko erakundeen eta babesletzarekiko zerga pizgarrien Zerga Erregimenaren inguruko 3/2004 Foru Arauaren 17.2 artikuluak zehaztutakoak.
Aurkeztu beharko da: baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa.

Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren Testu Bateratua onartzen duen 1/1993 Foru Dekretu Arau-emailearen 1. artikuluan eta e), f) eta h) letretan aurreikusitako salbuespenak eskatu egin beharko dira eta alde batek eskatuta emango dira, bidezkoa denean.
Lege-araudia Indarrean dagoen Ordenantza Fiskala.
Tasen zenbatekoa Ez dago.
Tramitazio-epea 6 hilabetekoa
Web http://www3.gipuzkoa.net/ogasuna/iae/
Ekonomi Jardueren gaineko Zerga - GFA

http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sac.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

http://www.irun.org/cod/ordenanzas/ord_fiscales.asp?idioma=1
Ordenantza Fiskalak / Ordenanzas Fiscales

Oharrak
* 2 milioi eurotik beherako jarduera bolumena duten subjektu pasiboentzako salbuespena aplikatzeko, PFEZren, Elkarteen eta Egoiliar ez direnen Errentaren zergaren subjektu pasibo horiek, zerga horien adierazpena Gipuzkoan egiten ez dutenean, EJZ kudeatzeko eskumena duen organoari jakinarazpena egin beharko diote, haren edukia, epea eta aurkezteko modua behar bezala zehaztuta egonik, eta salbuespen hori aplikatzeko ezarritako baldintzak betetzen dituztela adieraziko dute jakinarazpen horretan.

Jardueraren bi lehen zergaldietarako salbuespena izateko, ekonomi jarduera aurrez beste titularitate batekin aurrera eraman ez izana eskatuko da, eta ulertzen da zirkunstantzia hori eman dela, besteak beste, elkartze, bereizte edo jarduera adarren ekarpenen kasuetan.

Salbuespenak eta hobariak eduki ahal izateko, ezin izango da Udal Ogasunaren zordun izan, eta egunean edukiko da dagozkion zerga eta prezio publiko guztien ordainketa.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52