Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. T. OLAZABAL
    Pintor Berrueta, 3
    T. 943622335

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
AKTIBITATE BATEN IREKIERAREKIN ERLAZIONATUTAKO EGOKITZAPENEKO OBRA TXIKIAK EGITEKO LIZENTZIA
 
Tabla que ofrece los datos de AKTIBITATE BATEN IREKIERAREKIN ERLAZIONATUTAKO EGOKITZAPENEKO OBRA TXIKIAK EGITEKO LIZENTZIA
Tipo de Dato Dato
Xedea LOKALETAN EGIN BEHARREKO OBRA TXIKIEN BERRI EMATEA lizentzia behar duten obra txikietarako baina Udalari jakinarazi besterik egin behar ez denean. Beti ere, ezarritako baldintzak betetzen badituzte. (ikus oharrak)
Unitate tramitatzailea HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUA (SAC)
Zerbitzu Arduraduna: Hirigintza eta Ingurumen Arloa.
Ebazpen organoa Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzua.
Aurkezteko modua SAC (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2.
Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu.
Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Mugagabea.
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Lokaletan obra txikiak egiteko interesa duten pertsona guztiak.
Beharrezko dokumentazioa - Obra Txikiaren berri emateko orria.
- Parte hartuko duten gremio guztien aurrekontuak, eskulana eta materialak (BEZ gabe) barne.
- Edukiontzia jartzeko eta kentzeko egunak, hala behar badu.
- Behin-behineko kitapenetik etorritako zenbatekoa bankuan edo kutxan ordaindu dela egiaztatzen duen agiria (txartelaren bidez ordain daiteke HAZan).
- IAE inprimakia (840) edo garatuko den akitibitatearen epigrafe zenbakia.
Lege-araudia - Hiri Antolamendurako Plan Orokorra eta Hirigintza Araudia.
- 12/2012 Legea, abenduak 26koa, merkatataritza eta zerbitzu jakin batzuk liberalizatzeko premiazko neurriei buruzkoa (2012-12-27ko EAO)
- 14/2013 Legea, irailak 26koa, ekintzaileei laguntzekoa eta bere nazioartearatzeari buruzkoa. 7º Azken Xedapena (2013-09-28ko EAO)
- 20/2013 Legea, abenduaren 9koa, merkatu-batasuna bermatzeari buruzkoa - 3º Azken Xedapena (2013-12-10ko EAO)
Tasen zenbatekoa Zerga tasa: aurkeztutako aurrekontuaren %5, BEZ gabe. O.F.ean ikusi gainerako zergak.
Tasa: 53,55 euro 6.010,12 eurotik gorako aurrekontuetarako.
Edukiontzia eta antzekoak: Elementu eta hamabostaldi edo zatiko: 4,62 euro.
Tramitazio-epea Eskaera egiten den une berean
Web http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sac.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

Oharrak
BALDINTZAK:
1. Aktibitate mota 12/2012 Legearen Eranskinaren barne egon beharko du (erankinsari gehikuntzak: 14/2013 Legea. 7º Azken Xedapena)
2. Erakusketarako edo salmentarako azalera 750m2 baino txikiagoa izan beharko du.
3. Obraren aurrekontua 30000 euro baino gutxiago izango da


OBRAK LOKALETAN: Obrak bulego, despatxu, komertzio, biltegi eta antzekoetan, zoru, sabai edo paramentuen amaierak konpontzea edo berritzea, barneko ateak eta leihoak eta bainugelako elementuak aldatzea, komunak, bulegoak edo/eta biltegiak eraikitzeko obrak, eta honako zirkunstantzia hauek dituzten instalazioak konpondu edo berritzeko obrak:
*Aktibitatea 19/2012 Lege-Errege Dekretukoa baldin bada, 2012ko maiatzaren 26ko 126. EAOn argitaratua. Ikus eranskina.
*Lokalaren erabileraren funtsezko aldaketarik egiten ez bada eta lokal kopurua aldatzen ez bada.
*Elementu komunetan, bereziki egituran eta konduktu orokorretan, eta eraikuntzaren kanpoaldeko itxuran eraginik ez badute edo aldaketarik egiten ez badute, eta kalkulatu ziren gainkargak gainditzen ez badituzte.
*Suteen aurkako segurtasun baldintzak murrizten ez dituztenean NBE-CPI (eraikuntza elementuen egonkortasuna eta suteen aurkako erresistentzia, detekzio, alarma eta itzaltze instalazioak, larrialdiko argiteria) betetzeari dagokionean.
*Aire girotuaren ekipoen instalazioak edo beste edozein klimatizazio sistema eskatzen ez dutenean.

-Obra horiek ikuskatu egin beharko dira gero. Arau orokor gisa, hilabete bateko epea dago obrak egiten hasteko eta sei hilabetekoa erabat bukatzeko.

-Indarrean dagoen ordenantza fiskalaren arabera, ez dute "tasarik" ordainduko betiko aurrekontua 6.010,12 eurotik gorakoa ez duten obrek.

- Bide publikoa okupatu behar bada, edukiontzi bidez egiten dena soilik onartuko da segituan. Beste edozein elementurekin okupatu behar bada (aldamiok, hesiak, materiala...) beharreko baimena eman beharko du dagokion arloak. Edukiontzia jartzeko, Udaltzaingoarekin harremanetan jarri behar da derrigorrez, eta haiek agintzen dutena beteko da edukiontzi hori instalatzeko (IKUS BALDINTZAK ESKAERA ORRIAN).

Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52