Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. L. CALABUIG
    Fuenterrabía, 14
    T. 943667157

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udal tramiteak     # Hasiera# Itzuli

Udal tramiteak

 
IGAROBIDE BAIMENA
 
Tabla que ofrece los datos de IGAROBIDE BAIMENA
Tipo de Dato Dato
Xedea IBILGAILUAK SARTU ETA ATERATZEKO ESPALOIAREN APROBETXAMENDU INTENTSIBOA BAIMENTZEA. GEHIENETAN ZINTARRIA ETA ESPALOIA BERA ALDATU EDO BEHERATU BEHAR IZATEN DIRA LOKALETARA SARTU AHAL IZATEKO.
Unitate tramitatzailea HIRIGINTZA ETA GARAPEN IRAUNKORREKO ARLOA
Hirigintza eta Ingurumeneko Unitate Administratiboa
Ebazpen organoa Hirigintza eta Ingurumeneko Zinegotzi-ordezkaria
Aurkezteko modua - WEB: www.irun.org/sac (IrunTxartela DNIe edo Izenpe ziurtagiri elektroniko bitartez)
- SAC, (Herritarra Atenditzeko zerbitzua) San Marcial kalea, 2. Zure erosotasunerako AURRETIKO HITZORDUA eskatu. Ikusi bulegoaren ordutegia web atalean.
Eskabidearen epea Mugagabea.
Administrazio-isiltasunaren izaera Ez onartutzat
Telefonoaren bidezko kudeaketa 010 Telefono Zerbitzua - 943505152 (Ikusi ordutegia web atalean)
-Aldez aurreko kontsultak.
-Interesatuaren etxera eskaera eta jarraibideak bidaltzea.
-Aldez aurreko hitzordua.
Hartzaileak Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak.
Beharrezko dokumentazioa - Igarobidea eskatzeko orria (alta).
- Garajerako lokalaren krokis mugatua, haren kokalekua, ibilgailuen plazetarako lekuak eta barneko zirkulazioa zehaztuta.
- Gainera, espaloia beheratu behar bada, obrarako aurrekontua aurkeztu beharko da (BEZ gabe)
- Gainera, lokala egokitzeko obrak egin behar badira, parte hartuko duten gremio guztien obra aurrekontuak aurkeztuko dira, eskulana eta materialak (BEZ gabe), obraren deskribapen xehea eta egungo eta etorkizuneko egoeraren krokisa barne.
Lege-araudia -Igarobideen udal ordenantza.
-Hiri Antolamendurako Plan Orokorra.
-Ordenantza fiskala.
Tasen zenbatekoa Indarrean dagoen ordenantza fiskalaren arabera.
Oinarrizko prezioa: 104,50 euro
Oinarrizko prezioa dagokion koefizientearekin biderkatuta sorturikoa izango da aplikatu beharreko tarifa, lokalaren tamainaren eta dagoen kalearen arabera.
Tramitazio-epea 3 hilabetekoa
Web http://www.irun.org/cita
Aurretiko hitzordua SAC-en

http://www.irun.org/caste/3ayunta/sac.asp
SAC Bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

http://www.irun.org/caste/3ayunta/pagoonline.asp
Pago online

Oharrak
-Emaniko baimenak iraungi egingo dira jarduera, lokalaren erabilera edo titularra aldatzen direnean, eta berriz ere baimena eskatu beharko da.

-Lokala egokitzeko eta zintarria nahiz espaloia egokitzeko obra lizentzia beharko da beti ere.

-Bost ibilgailu edo gehiago sartzeko tokia duten lokalen kasuan, edo azalera erabilgarria guztira 100 m2-tik gorakoa denean, edo lokala biltegirako, ibilgailuen erakusketarako, tailerretarako, etab. erabili nahi izanez gero, aldez aurretik dagokion aktibitate lizentzia edo aurretiko komunizakazioa tramitatu beharko da.

Igarobide baten titularra izateak berekin darama igarobidearen tasaren zergan alta emateko eta urtean dagokion zenbatekoa ordaintzeko beharra.

Alta automatikoki ematen da, igarobiderako udal lizentzia eman ondoren, udal plaka jasotzeko momentuan, hain zuzen ere. Errenta eta Ordainarazpen Zerbitzuak kenduko du aprobetxamendua seinaleztatzeko arauzko plaka (San Juan plaza, 1. zenb. – 1.).

Erreziboen urteko kobrantza.
-Erreziboak ordaintzea: Udalak beharreko ordainketa abisuak emango dizkie udal barrutiko igarobideen jabeei. Abisu horiek ez badira jaso edo galdu badira, kopiak ere ematen ditu.

-Ordaintzeko lekua: Bankuetan edo Aurrezki Kutxetan.

-Ordaintzeko era: Banku sarrera edo transferentziaren bidez egingo da ordainketa, ordainketa abisua aurkeztuta. Era berean, ordainketa kontu korronte edo libretan helbidera daiteke, eta horrekin eragozpenak eta joan-etorriak baztertuko dituzu, horixe baita zeure zerga betebeharrak egunean edukitzeko modurik erraz eta erosoena, ordaintzeko epeei begira egon gabe.

-Ordaintzeko denbora: urriaren 1etik azaroaren 11 bitarte da norbere borondatez ordaintzeko epea.

-Epez kanpo ordaintzea: Norbere borondatez ordaintzeko epean ordaindu ez diren kuotek %10 – 20ko errekargua izango dute (hertsatzeko erabakia jakinarazi den, ala ez, kontuan harturik).


-Tramitea behar bezala bideratzeko, edozein eratako dokumentazio osagarria biltzeko aukera izango du unitate tramitatzaileak.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52