Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    J. L. EZKURRA
    Harmugarrieta Kalea, 9
    T. 943627342

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. AGRA
    Miguel de Ambulodi, 5
    T. 943628625

  • Urte osoko egutegia 2017
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"  > Udaletik kanpoko kudeaketak     # Hasiera# Itzuli
 

Udaletik kanpoko kudeaketak

 
MUGI SISTEMA
 
Tabla que ofrece los datos de MUGI SISTEMA
Tipo de Dato Dato
Xedea Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak abian jarritako tarifa bateratuaren sistema berria da, Gipuzkoako garraiobide guztietan bidaiatzeko aukera ematen duena euskarri bakarrarekin. Lurraldebusen bilakaera bat da.
Erakundea AUTORIDAD TERRITORIAL DEL TRANSPORTE DE GIPUZKOA ATTG
Aurkezteko modua - Atxikitako establezimenduak (begiratu zerrenda web loturan)
- Web orritik, Mugi formulario berria deskargatuz eta posta kutxa honetara bidaliz: 10 posta kutxa - 20130 Urnieta.
- Web orritik, formularioa betez
Eskabidearen epea Ez dago eperik
Eskaera data Mugagabea
Beharrezko dokumentazioa Dokumentazio berdina eskaera GUZTIETAN:
- Eskaera orria beteta eta sinatuta
- NAN, pasaporte edo AIZ fotokopia
- Karnet tamainako argazkia
- Adingabeko pertsona bada, familia liburuaren fotokopia (adingabekoaren datuak ageri direneko orriarena) eta tutorearen NAN, pasaporte edo AIZ fotokopia.

KOLEKTIBO BEREZIEN TXARTELA egiteko dokumentazioa: begiratu oharrak
Tasen zenbatekoa TXARTELA egitea: 5 euro / BERRIZ KARGATZEA: 5etik 300 euro arte
Baldintzak Begiratu oharrak
Web http://www.mugipuzkoa.com/index.php/es/
MUGIPUZKOA

http://www.mugi.eus/index.php/es/atencion-personas-usuarias/preguntas-frecuentes
FAQ´S

http://www.mugi.eus/index.php/es/mugi/reglamento-y-condiciones-generales
Erregelamendua eta Baldintza Orokorrak

http://mugi.eus/index.php/es/tarjetas/tarifas
Tarifak

http://www.mugipuzkoa.com/index.php/es/donde-se-puede-utilizar
Garraio publiko integratuak

Oharrak
Irunen, MUGI txartela erabili daiteke linea urbanoetan, Lurraldebus eta Euskotrenen lineatan.

---------------------------------------------------------------------------------
Bai LURRALDEBUS TXARTELA eta bai MUGI TXARTEL berria sistemaren barnean sartuta daude. Ondorengo txartel hauen jabeek BAI berritu behar dituztela:
- GAZTE TXARTELA
- 65 URTETIK GORAKOEN TXARTELA
- %65A BAINO EZINTASUN HANDIAGOKO PERTSONEN TXARTELA
Hauek Errenta Aitorpenean 2,5 IPREM baino gutxiago egiaztatu behar dute (2013an 15.975,32 euro).

----------------------------------------------------------------------------------

5 urtetik beherakoek dohain bidaiatu dezakete Gipuzkoako Tarifa Integrazioari loturiko garraiobideetan, txartelaren beharrik gabe.5 urtetik aurrera gazte txartela eskatu beharko dute.

----------------------------------------------------------------------------------

TXARTEL MOTAK ETA KASU BAKOITZEAN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

1. TXARTEL ARRUNTA:
- Formularioa behar bezala beteta
- Argazkia (karnet tamainakoa)
- NAN, pasaporte edo AIZ fotokopia
- Adingabekoa bada, adingabekoaren NAN fotokopia (baldin badauka) edo familia liburuaren fotokopia (adingabekoaren datuak agertzen direneko orriarena) eta tutorearen NAN, pasaporte edo AIZ fotokopia.


2. KOLEKTIBOAK:
- Gipuzkoan erroldatuta dagoela dioen ziurtagiriaren jatorrizkoa, atera zuela hiru hilabete baino gutxiago igaro bada.
- Foru Ogasunean egiaztatuko da Errenta maila ondorengo eskaeretan:
>> 18 URTETIK GORAKOEN kolektibo berezientzako txartelen eskariak eta berritzeak, Familia Ugaria orokorra edo berezia denean izan ezik, beste kolektiboekin konbinatu gabe.
** IPREM oinarria 2,5 aldiz gaindituz gero (15.975,32€) eskaria ez da onartuko eta txartel mota egokirako eskaera berria egin beharko da.

ETA ZEIN KOLEKTIBOTAKOA DEN KONTUAN HARTUTA, AURREKO DOKUMENTAZIOAZ GAIN:

2.1. GAZTEAK (5 urtetik 25 urte betetzen dituzten arte):
- Formularioa behar bezala beteta
- Argazkia (karnet tamainakoa)
- NAN fotokopia
- Pasaportea edo AIZ
- Adingabekoa bada, adingabekoaren NAN fotokopia (baldin badauka) edo Familia Liburuaren fotokopia adingabekoaren datuak agertzen direneko orriarena) eta tutorearen NAN, pasaporte edo AIZ fotokopia.

2.2. NAGUSIAK (65 urtetik aurrera):
- Formularioa behar bezala beteta
- Argazkia (karnet tamainakoa)
- NAN fotokopia
- Pasaportea edo AIZ

2.3. EZINDUAK:
- %65eko edo gehiagoko minusbaliotasuna duela dioen ziurtagiria jatorrizkoa edo 7ko edo gehiagoko mugikortasun-baremoko ezintasuna duen pertsonaren ziurtagiria, biak ere Gizarte Politikarako departamenduak eginak hilabete baino gutxiagoko epean.
- Formularioa behar bezala beteta
- Argazkia (karnet tamainakoa)
- NAN fotokopia
- Pasaportea edo AIZ
- Adingabekoa bada, adingabekoaren NAN fotokopia (baldin badauka) edo familia liburuaren fotokopia (adingabekoaren datuak agertzen diren orriarena) eta tutorearen NAN, pasaporte edo AIZ fotokopia.

2.4. SOZIALA:
- Formularioa behar bezala beteta
- Argazkia (karnet tamainakoa)
- NAN fotokopia
- Pasaportea edo AIZ
- Adingabekoa bada, adingabekoaren NAN fotokopia (baldin badauka) edo familia liburuaren fotokopia (adingabekoaren datuak agertzen diren orriarena) eta tutorearen NAN, pasaporte edo AIZ fotokopia.

ETA ONDORENGO KOLEKTIBO SOZIALA ERE BAI, BAKOITZAREN KASU ZEHATZA KONTUAN HARTUTA:

2.4.1. JUBILATUA 65 urtetik beherakoa lanean ari ez dena, baliazintasun absolutua duen pentsioduna, ezintasun iraunkor absolutua, ezintasun iraunkor erabatekoa eta ezintasun handia duen pentsioduna, 55 urtetik gorakoa lanean ari ez dena, alarguntasunagatik pentsioduna dena eta lanean ari ez dena, kotizazio gabeko pentsioaren berdinak edo txikiagoak diren diru-sarrerak jasotzen dituen pentsioduna eta lanean ari ez dena, bere kargura seme-alaba edukitzeagatik prestazio baten titularra:
- Gizarte Segurantzak eginiko ziurtagiriaren jatorrizkoa, hilabete baino gutxiagoko epean aterata.

2.4.2. Gizarte Larrialdiko Laguntzaren titularra edo onuraduna:
- Dagokion Udalak egindako laguntza-ziurtagiriaren jatorrizkoa, hilabete baino gutxiagoko epean aterata.

2.4.3. Kotizazio gabeko pentsioaren, Gizarte Ongizateko Funtsaren eta/edo Minusbaliatuen Gizarte Integraziorako Legearen araberako prestazioaren titularra:
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako departamenduak emaniko laguntzaren ziurtagiriaren jatorrizkoa, hilabete baino gutxiagoko epean aterata.

2.4.4. Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren titularra edo onuraduna:
- Lanbidek hilabete baino gutxiagoko epean laguntzari buruz eginiko ziurtagiriaren jatorrizkoa.

2.4.5. Langabeziaren subsidioa 52 urtetik gorakoentzat edo Txertaketa-Errenta Aktiboaren titularra:
- Subsidioaren ziurtagiriaren jatorrizkoa, INEM erakundeak egina, hilabete baino gutxiagoko epean.

3. FAMILIA UGARIA:
- Familia ugaria tituluaren fotokopia.
- Formularioa behar bezala beteta
- Argazkia (karnet tamainakoa)
- NAN, pasaporte edo AIZ fotokopia


TXARTEL ANONIMOA (turista txartela izan zena):
- Titulartasunik gabeko txartela da, Musi sistemako lehen ataleko deskontuak ematen dituena (1 eta 20 bidaia artean).
- Multipertsona ezereztea ahalbidetzen du. Gehienez 9 bidaia Lurraldebusen eta mugagabeki Dbus-en.

--------------------------------------------------------------------------------------

KARGATZEAK:
• Prentsa saltzen den tokietan.
• Establezimendu publiko batzuetan.
• Posta bulegoetan.
• Kutxabank-eko kutxazain automatiko jakin batzuetan, horretarako prestatuak.
• Bilbo, Gasteiz eta Donostiako autobus geltokietan.
• Transportes PESA, S.A.ko leihatila inguruetan kargatzeko makina automatikoak jarrita daude.
• Internet bidez, web orri honetako Eremu Pribatuaren bitartez sartuta, erregistratu eta gero.
***Gogoratu beharra dago, Internet bidez kargatzen denean, gauzatu edo balidatu egin behar dela Lurraldebus autobusetan, Irun, Errenteria, Hernani eta Arrasateko autobus urbanoetan edo PESA autobusetako leihatiletan.
• Autosalmenta Euskotren.
• Leihatila Euskotren.

---------------------------------------------------------------------------------------

KASU HAUETAN: GALDU / LAPURTU / ESKATUTAKO TXARTEL MOTA BERA PUSKATU:
- Tokia: eskaera egiteko toki berak.
- Dokumentazioa: eskaera orria beteta eta NAN, pasaporte edo AIZ fotokopia.
- Txartela PUSKATU bada, eskaerarekin batera txartela erantsi.

* Adingabekoa bada, adingabekoaren NAN fotokopia (baldin badauka) edo familia liburuaren fotokopia (adingabekoaren datuak agertzen diren orriarena) eta tutorearen NAN, pasaporte edo AIZ fotokopia.

**Galdu/puskatutako txartelari edo mota bereko Lurraldebus txartelari baja emango zaio Mugi txartela eskatzen denean.

TXARTELA GAIZKI BAINA ERABILTZAILEAK ZERIKUSIRIK EZ DUENEAN:
- Inprimatze akatsak: Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agentziarekin harremanetan jarri eta inprimatze-akatsa zuzenduko da eta txartel zuzena entregatzen denean gaizki dagoen txartela entregatu beharko da.
- Operatibo ez dauden txartelak: txartela salmenta puntuan entregatu eskaera-orririk bete eta dokumentaziorik gabe, zerk huts egiten duen adieraziz, eta txartel berria salmenta puntuan jasoko duzu.

---------------------------------------------------------------------------------------

TXARTELAK NOIZ IRAUNGITZEN DIREN:
- Txartel soziala: urtero
- Nagusiak: 5 urtez behin
- Gaztea: 18 urte betetzen diren arte
- Ezintasuna duten pertsonak: 2 urte
- Familia Ugaria: bere ziurtagiriak markatzen duena
- Arrunta: EZ da iraungitzen

ADIERAZITAKO TXARTELAREN EPE-MUGAGATIK BERRITZEA:
- Ez entregatu txartela
- Mota bereko txartel berri bat eskatzeko behar izaten den dokumentazio osoa erantsi beharko da, argazkia izan ezik.
- Eskaera entregatu zenuenetik bost egun baliodun igarota, muga-eguna eguneratzea eskatu behar duzu kargatzeko establezimendu sareko edozein salmenta puntutan (EZIN da eguneratu Kutxako kutxazainetan, ez kargatzeko makina automatikoetan eta ez Internet bidez kargatzeko guneetan).
- Data berria txartelaren txipean erregistratuta geratuko da eta entregatuko dizueten justifikantean egiaztatuko duzu.

----------------------------------------------------------------------------------------
BEZEROARI ARRETA EMATEKO TELEFONOA: 943000117

-Telefonoz: 943 000 117, 08:00 - 20:00 ordutegian, astelehenetik larunbatera.

-Bertara joanda: Easo kalea, 74 - 1 (Geltokia Easo plaza ETS – Euskal Trenbide Sarea) - 20006 Donostia/San Sebastián (GIPUZKOA), astelehenetik ostiralera 09:00 - 18:00 ordutegiarekin.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52