Nola bilatu?

Dirulaguntzak, bekak, laguntzak

Informazioa

a) Lehenengo TITULUA aukera bereizten baduzu, zerrenda zabalgarri bat azalduko zaizu, eta zerrenda horretan dagoen laguntzetako bat aukeratu ahal izango duzu.

b) ERAKUNDE SORTZAILEA, aukera bereizten baduzu, menu zabalgarri bat azalduko zaizu, eta menu horretan laguntzak, bekak eta abar ematen dituzten erakundeen zerrenda aurkituko duzu.

c) Aldiz, testu librearen bidez bilatzeko aukera bereizten baduzu, BILATU, bilatzeko baldintzetan sartutako terminoa edo terminoak dituzten dirulaguntzak, bekak eta laguntzak aurkituko dituzu:

1. "ETA" baldintza. Baldintza hori bereizten baduzu, sartutako bi terminoak dituzten bekak eskatzen ari zara. Adibidez: LEHEN HEZKUNTZA "ETA" EUSKARA. LEHEN HEZKUNTZAN ematen diren EUSKARA dirulaguntzak, bekak... baino ez dituzu aurkituko.

2. "EDO" baldintza. Baldintza hori bereizten baduzu, idatzitako bi terminoetako bat edo bestea duten dirulaguntzak, bekak... eskatzen ari zara. Adibidez: LEHEN HEZKUNTZA "EDO" EUSKARA. LEHEN HEZKUNTZAN ematen diren laguntzei dagozkien fitxak eta EUSKARAKO ematen diren laguntzei dagozkien fitxak aurkituko dituzu.