Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Ostirala, 2021 Martxoak 5 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    BERROA GÓMEZ Maria Eugenia
    República Argentina, 15
    T. 943623028

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. S. GONZÁLEZ
    Uranzu, 2
    T. 943620791

  • Urte osoko egutegia 2021
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"   > Dirulaguntzak, bekak, laguntzak     # Hasiera# Itzuli
 

Dirulaguntzak, bekak, laguntzak

 
2020 Eskaera/ KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK (Lanbideren ekarpena)
 
Tabla que ofrece los datos de 2020 Eskaera/ KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK (Lanbideren ekarpena)
Tipo de Dato Dato
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa Kontratuko 6000€ arte.
Hartzaileak Irunen kokatutako enpresak, Irunen erroldatutako langabetuak kontratatzean.
Baldintzak BEGIRATU OHARRAK
Aurkezteko modua - WEB (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.
Epe irekiera data 30-12-2020
Epe amaiera data 15-02-2021
Beharrezko dokumentazioa - Eskainitako/betetako lanpostuaren memoria deskriptiboa (edukia begiratu Deialdian)
Eskaera egiterakoan kontratatutako pertsonarekin kontratua formalizatuta badago, gainera:
- Kontratatutako pertsonaren NAN fotokopia
- Aldeek sinatutako lan kontratua, non adieraziko den Lanbideko erregistroa.
- KONTRATATUTAKO PERTSONAREN Erantzukizunpeko aitorpena (ereduaren arabera)
- Lanbidek egindako "Inskripzio-aldien txostena" dokumentua, kontratazioa hasi ondorengoa
- Langilearen lan-bizitza osoa, Gizarte Segurantzak emana eta diru-laguntzaren xede den kontratua hasi ondoren emana
- Kontratu egilearen aitorpena "Sustapen Ekonomikoko Dirulaguntzak - Bestelako Datuen Inprimakia"-ren arabera
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) - Eskaera orria (ereduaren arabera)
- Legezko ordezkaritzaren NAN fotokopia eta bere kasuan ahalduntze-eskritura.
- Ardurapeko aitorpena eta datuen kontsulta baimena
Web http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
Terminal, HAZ bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia

http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/539099
1. Deialdiaren info. DLDN-an / Info. de la convocatoria en BDNS

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2020/12/29/c2006736.pdf
2. Oinarrien argitalpena GAOn / Extracto de la convocatoria en BOG

Oharrak
XEDEA
Irungo udalerrian dauden enpresei ohiko merkatuan langabe izan eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden eta Irunen erroldatuta dauden pertsonen kontratazioa erraztea, horien artean, COVID-19k tokiko enpresek ohiko merkatuan eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratu ondoren enplegua galdu dutenak.

DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Kontratatutako pertsonen soldata eta gizarte segurantza kostuen %75 arte.
- Lanaldi osoko 3 (HIRU) hilabeteko lan kontratu bakoitzeko 3.000 euro.
- Lanaldi osoko 6 (HIRU) hilabeteko lan kontratu bakoitzeko 6.000 euro.

Deialdian zehaztutako kolektibo espezifikoen kasuan:
Kontratatutako pertsonen soldata-kostuen eta gizarte-segurantzako kostuen %100eraino, 9.000 euroko mugarekin 6 (SEI) hilabeteko edo gehiagoko lanaldi osoko lan-kontratu bakoitzeko.

BATERAGARRITASUNA BESTE DIRU-LAGUNTZEKIN
Laguntza hauek bateraezinak izango dira kontzeptu eta helburu berdinagatik eman dakiekeen beste edozein diru-laguntzekin, Gizarte Segurantzak emandako hobariak direnean izan ezik.

ENPRESA ONURADUNEN BETEBEHERRAK
- Lantokia Irunen.
- Zergekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduta edukitzea.
- Lan alorrean eta laneko arriskuen prebentzioan indarrean dagoen arautegia betetzea.
- Kontratatutako pertsonari bere lana egiteko behar duen materiala eta jantziak ematea.
Ezingo dute onuradun baldintza lortu azaroaren 17ko 38/2003 Legean, Diru-laguntzen Lege Orokorra, ezarritako gorabeheretako batean sartuta daudenak (begiratu xehetasuna deialdian).

KONTRATATUTAKOEN BETEKIZUNAK
- Herrian erroldatuta egotea deialdi hau argitaratzen diren datan, bai eta, kontratazioari hasiera ematen zaion egunean. Irungo Udalak ofizioz egiaztatuko du.
- Langabe gisa agertzea eta enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan.
- Ahaidetasun-loturarik ez edukitzea, alde batetik, ez enpresaburuarekin edo enpresa kontrolatzen dutenekin, ez zuzendaritzako karguekin edo, hala dagokionean, ez enpresa kontratugilearen Administrazio Kontseiluko kideekin, eta, bestetik, ezta haien ezkontideekin, ondorengoekin eta bigarren mailarainoko odolkidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko ahaidetasun-lotura duten gainerako ahaideekin ere.

KONTRATUAREN BETEKIZUNAK
- Edozein lan-kontratu modalitateren bidez formalizatu ahalko da, prestakuntza eta ikaskuntza kontratua izan ezik.
- Kontratuak 3 (HIRU) hilabete edo 6 (SEI) hilabeteko iraupena izango du eta lanaldi osoan izango da.
- Lan-kontratuak kasu bakoitzean gutxienez exijitutako edo diruz lagundutako iraunaldia baino lehen iraungiz gero, itzuli egin beharko da emandako diru-laguntza. Horren salbuespena izango da iraungitzea entitate kontratugilearen borondatez egin ez izana; orduan, lan-kontratuak benetan iraun duenaren proportzioan murriztuko da diru-laguntzaren zenbatekoa.
- Proba aldia aplikatzeagatik edo entitate kontratugilearen borondatezkoak ez diren inguruabarrengatik diru-laguntza jasotzeko eskubidea eman duen kontratua iraungitzen denean, entitate onuradunak aukeratu ahalko du bi hauen artean: edo emandako diru-laguntzaren zati proportzionalari uko egin edo aurreko pertsona ordezkatuko lukeen beste pertsona bat kontratatu, diru-laguntza jasotzeko eskubidea eman duen kontratuak irauten duen denbora osatu arte, betiere oinarrietan eta emakidaren ebazpenean ezarritako betekizunak betez gero eta horrez gain, bi kontratu horien artean ez da egon behar hilabete bat baino gehiagoko tarterik.
- Kontratuak hasi beharko dira 2020ko urtarrilaren 01a eta 2020ko abenduaren 31a bitartean, eta diruz lagungarri den epealdia 2021eko ekainaren 30ean amaituko da, data horretatik aurrera irauten duen ala ez kontuan hartu gabe.

Kontratazioa egiterakoan hautagaiak aukeratzeko laguntza behar izanez gero, enpresek Bidasoa bizirik – Bidasoko Garapenerako Agentzia S.A.ren laguntza izango dute Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren zentro laguntzailea den aldetik.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52