Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteartea, 2019 Azaroak 19 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    L. GARCIA EGIMENDIA
    Bartolomé de Urdinso, 17
    T. 943667154

  • Gauez(22:00-09:00)
    I. AGUIRRE (Puiana)
    Embajador P. de Aristegui, 9
    T. 943509231

  • Urte osoko egutegia 2019
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"   > Dirulaguntzak, bekak, laguntzak     # Hasiera# Itzuli
 

Dirulaguntzak, bekak, laguntzak

 
2019/ ARTE-SORKUNTZA ETA -TRUKAKETA BULTZATZEKO ARTISTENTZAKO LAGUNTZAK
 
Tabla que ofrece los datos de 2019/ ARTE-SORKUNTZA ETA -TRUKAKETA BULTZATZEKO ARTISTENTZAKO LAGUNTZAK
Tipo de Dato Dato
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Beharrezko dokumentazioa - Memoria, proposaturiko proiektuaren deskribapenarekin (gutxienez 500 hitz, gehienez 1.500 hitz).
- Motibazio gutuna. Egoitzarako motibazioa azaltzen duen bideoa ere atxiki ahal izango da.
- Lanaren behin-behineko kronograma.
- Sentsibilizazio publikorako proiektua eta proposaturiko parte hartze prozesua: hitzaldiak, tailerrak edo bestelako proposamenak publiko handiari eta lehentasunezko publiko orokorrei.
Gainera, artista/k ere aurkeztu beharko dute:
- CV (tituluak eta eskatzailearen harremanetarako datuak barne) eta aurreikusitako lanen txostena edo paper zorroa, azken bi urteetan egindako jardueren azalpen laburrarekin. Web/blog gunera joateko esteka ere sartu ahal izango da.

Bulegora joanda aurkezten bada, hau da, Irungo Udaleko egoitza elektronikoan (www.irun.org/sac) "Udal diru-laguntzak: ESKAERA" tramite normalizatua erabili gabe, aipatutakoez gainera, ondorengoa aurkeztu beharko da:
- Eskaera-orria (ereduaren arabera)
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera).
- Beste diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
Baldintzak BEGIRATU OHARRAK
Hartzaileak Arte garaikidearen esparruan proiektuak garatu nahi dituzten pertsonak
Epe irekiera data 20-08-2019
Epe amaiera data 20-09-2019
Zenbatekoa 20.400€ (6.800€-ko hiru laguntza)
Aurkezteko modua - EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac) IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiria erabilita.
- HAZ (San Martzial, 2.). Begiratu ordutegia web loturan.
Web http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
Horario Terminales, oficina SAC y servicio 010

http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/470155
1. Info. convocatoria publicada en BDNS

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2019/08/19/c1905430.pdf
2. Publicación de extracto de convocatoria en BOG

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2019/10/15/c1906433.pdf
3. Nombramiento de Comité de Selección en BOG

http://www.irun.org/sac
INTERNETEZ TRAMITATU / TRAMITAR POR INTERNET

Oharrak
XEDEA
Artistentzako laguntzaren xedea da proiektu artistiko baten garapenari eta ekoizpenari laguntzea. 2019ko azaroaren 15a baino lehen egin beharko da Irun hirian edo bere eraginpeko eremuan. Aipatutako proiektuaren gaia mugimendu migratzaileei buruzkoa izango da, aniztasunaren eta kulturaren zein hizkuntzaren trukaketako dimentsio sozialean. Era berean, harremana eduki ahalko dute Irun mugaz gaindiko hiri hartzaile gisako identifikazioarekin; izan ere, Irun historian zehar pertsonei harrera egin die eta iragate tokia izan da.

Planteatzen da arte garaikidea erabiltzea globalizazio prozesuetan txertatutako mugimendu horiek eta hiriko idiosinkrasia eratzeko orduan duten eragina aztertzeko elementu gisa, bai eta memoria historikoan utzi duten aztarna aztertzeko ere. Laguntza horiek tresna gisa erabiliko dira gogoeta sozialerako eta Irungo eraldakuntza soziodemokratikoari,ekonomikoari eta esparruarenari berari balioa emateko.

ONURADUNAK
Edozein hiritartasuneko pertsona artistikoek eta sortzaileek, pertsona fisikoak edo juridikoak izan, adin nagusia baldin badute, eta arte garaikidearen esparruan proiektuak garatu nahi badituzte, baldin eta Irungo Udalaren Diru Laguntzak emateko Oinarriak Arautzen dituen Ordenantza Orokorraren 4. artikuluan jasotako baldintzak betetzen badituzte.

Proiektuan artista batek baino gehiagok parte hartzen badute, nola eskaeran hala diru laguntza emateko erabakian espresuki adieraziko dira taldeko kide bakoitzak bere gain zein konpromiso hartuko dituen, baita haietako bakoitzagatik aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa ere, pertsona horiek ere onuradun izango baitira. Nolanahi ere den, taldearen ordezkari edo ahalordedun bakarra izendatu beharko da, onuradun gisa taldeari dagozkion betebeharrak betearazteko ahalmen nahikoa izango duena. Taldea ezin izango da desegin DLO legearen 39. eta 65. artikuluetan aurreikusitako iraungitze epea igaro arte.

ZUZKIDURA
Emango dira 6.800,00 €ko hiru beka, zergak barne, proiektu artistikoaren proiektua prestatzeko eta abian jartzeko zerbitzu kontzeptuan.
Diru horri dagozkion atxikipenak egin beharko zaizkio, PFEZaren gaineko arauek jartzen dutena aintzakotzat hartuta, eta bidezko diren gainerako zergak ere kendu behar dira.

Azken proposamenagaratzeko beharreko edozein ekoizpen kostu barne hartuko du zuzkidura horrek. Xede horretarako ez da beste inolako zenbatekorik erabiliko. Era berean, artistak zenbateko horrekin erantzungo die bidaiei, ostatuari, dietei eta mantenuari dagozkien gastuei eta egoitza garatzen den bitartean bere proiektutik etor daitekeen beste edozein gasturi.

HAUTAKETA BATZORDEA
Artista aukeratzea Irungo Udalak izendatutako epaimahai baten kargu egongo da. Zuzendaritza postu publikoak dituzten pertsonek edo Arte Garaikidearekin loturiko ezagutzak dituzten pertsonek osatuko dute epaimahaia.

HAUTAGAIAK AUKERATZEKO ETA BALORATZEKO IRIZPIDEAK
Hautaketa Batzordeak ondoko balorazio irizpide hauen arabera baloratuko ditu aurkeztutako proiektuak, haietako bakoitzari emandako puntuazioa aintzat harturik:
- Prozesu artistikoaren kalitatea eta sormena: Gehienez 20 puntu.
- Proposamen artistikoaren berrikuntza eta originaltasuna. Gehienez 20 puntu.
- Eskatzailearen ibilbide artistikoa eta proiektua aurrera eramateko gaitasuna. Gehienez 10 puntu.
- Artistak zein motibazio izan duen deialdi honetan parte hartu nahi izateko. Gehienez 15 puntu.
- Artistaren gaitasuna tokiko herritarrei zuzendutako arte garaikidearekiko sentsibilizazio programa batean inplikatzeko hainbat jardueraren bidez: ateak zabalik, topaketak, wokshop proposamenak… Gehienez 15
puntu.
- Proiektuaren bideragarritasuna eta dauden baliabideetara eta garatzen den testuingurura egokitzea. Gehienez 15 puntu.
- Genero ikuspegia jasotzea. Gehienez 5 puntu.

Proposamenek genero ikuspegia jaso beharko dute derrigorrez.
50 puntura ailegatzen ez diren proposamenak atzera botako dira.
Aurrez aukeratutako hautagaiei elkarrizketa bat izateko hots egingo zaie, egindako proposamena azaldu eta defendatzeko bidea izan dezaten.
Elkarrizketan, aurkeztutako memoria edo proposamena azaldu eta defendatuko du hautatutakoak. Ikerlanaren emaitzen eta ikerlana burutzeko bideragarritasunaren arabera baloratuko dira memoria edo proposamenaren
kalitatea. Batzordeak galderak egin ditzake azaldutakoari buruz, bekaren xedeari buruz eta bekan baloratutako alderdiei buruz.

ONURADUNEN BETEBEHARRAK
Deialdia ikusi.

DIRU LAGUNTZEN ORDAINKETA
Zuzkidura ekonomikoaren zenbatekoa honako era honetan ordainduko da:
- Deialdiko laguntzari dagokion zenbatekoaren % 75 plana eta lan egutegia aurkeztu ondoren.
- Egoitzaren azken zenbatekoaren % 25, egindako proposamen artistikoa edo proiektua jende aurrean aurkeztu ondoren dagokion memoria ere aurkeztuko da.

PUBLIKAZIOA ETA HIZKUNTZA
- Aurkezten diren proiektuak jatorrizkoak izango dira, eta ez aurretik eginak/argitaratuak. Lehenago beste sorkuntzari, ekoizpenari eta ikerketa artistikoari begira egindako deialdietan aurkeztutako lanak ez dira onartuko.
- Irungo Udalak lanak argitaratzeko ahalmena izango du, bai osorik bai zati bat, Autonomi Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan. Edozein euskarritan eta esparrutan egingo da argitaratze hori.
- Irungo Udalaren Artxibo Zerbitzuan egongo dira beti proiektuaren jatorrizko memoria eta artxibo bat formatu digitalean, izaera historikoko informazio dokumentu gisa eta kontsultarako egokia.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52