Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Asteartea, 2019 Maiatzak 21 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    G. JAUREGUI
    Vega de Eguzkiza, 23
    T. 943625240

  • Gauez(22:00-09:00)
    I. AGUIRRE (Puiana)
    Embajador P. de Aristegui, 9
    T. 943509231

  • Urte osoko egutegia 2019
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"   > Dirulaguntzak, bekak, laguntzak     # Hasiera# Itzuli
 

Dirulaguntzak, bekak, laguntzak

 
2019 Eskaera/ ENPRESAK SORTZEKO LAGUNTZAK E-GAZTEA PROIEKTUA E-BERRITZAILEA PROIEKTUA
 
Tabla que ofrece los datos de 2019 Eskaera/ ENPRESAK SORTZEKO LAGUNTZAK E-GAZTEA PROIEKTUA E-BERRITZAILEA PROIEKTUA
Tipo de Dato Dato
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Beharrezko dokumentazioa - Aurrekontua (eredu orokorraren arabera).
- "Sustapen Ekonomikoko Dirulaguntzak - Bestelako Datuen Inprimakia", zeinean adierazi behar diren e-Gaztea edo e-Berritzailea lerroa eskatzen den eta Irungo Udalean tramitatutako Aktibitatearen Aurretiko Komunikazioaren erreferentzia.
- Proiektuaren Bideragarritasun Plana.
- Aurkeztu beharreko Negozio-Planak proiektuaren bideragarritasuna baloratzeko beharrezkoa den informazio guztia jaso beharko du. Informazio hori Negozio Planaren Ereduan jarraituta eman beharko da eta bertan zehazten den xehetasun maila berean.
- Diruz laguntzekoak diren gastuen aurrekontuak edo fakturak.
- Diru-laguntza ordaindu beharreko banku-kontuaren zenbakiaren titulartasuna egiaztatzeko agiria.
- Gizarte Segurantzari dagokion Erregimenean alta ematearen egiaztagiria.
- Ekintzailearen NANaren fotokopia edo enpresaren identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia, kasuaren arabera.

Bulegora joanda aurkezten bada, hau da, Irungo Udaleko egoitza elektronikoan (www.irun.org/sac) "Udal diru-laguntzak: ESKAERA" erabili gabe, aipatutakoez gainera, ondorengoa aurkeztu beharko da:
- Eskaera orria (ereduaren arabera)
- Erantzukizunpeko adirazpena eta datuak kontsultatzeko baimena (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
Baldintzak VER OBSERVACIONES
Hartzaileak Berritzaileak diren pertsona fisiko edo juridikoak.
Epe irekiera data 15-05-2019
Epe amaiera data 31-10-2019
Zenbatekoa e-Gaztea 30.000€ /e-Berritzailea 35.000€
Aurkezteko modua - WEB (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.
Web http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
Horario Terminales, oficina SAC y servicio 010

http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/452704
1. Deialdiaren info. DLDN-an / Info. de la convocatoria en BDNS

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2019/05/14/c1902937.pdf
2. Deialdiaren laburpena GAOn / Extracto de convocatoria en el BOG

Oharrak
ONURADUN IZAERA LORTZEKO BALDINTZAK
*E-GAZTEA LERROA
- Diru-laguntza honen onuradun izan ahal dira eskaera egiten dutenean 30 urte baino gutxiago duten pertsona fisikoak, diruz lagungarria den jarduera hori deialdi hau argitaratu baino 12 hilabete lehenago hasia badute edo 2019 ekitaldian hasi behar badute, eta baldin eta horien helbide fiskala eta soziala Irungo udalerrian kokatua badago edo egongo bada.
- Enpresa edo establezimendu berriaren Negozio Planak, diruz laguntzeko izaera izan aurretik, Bidasoa biziriken Enpresa Zentroko eta Autoenpleguko Departamentuaren aldeko txostena eduki beharko du.
- Ez dute jarduera bera edo antzeko bat egina eduki beharko bere kontura diru—lagundutako enpresa-proiektua hasi aurreko 12 hilabeteetan.
- Jardueraren hasieraren komunikazioa Udal honetan izapidetuta eduki beharko dute, beren jarduera Bidasoa biziriken enpresa zentroan gauzatzen dutenean izan ezik.
*E-BERRITZAILEA LERROA
- Diru-laguntza hau jaso ahal izango dute diru-laguntzaren xedeko jarduera honako deialdia argitaratu aurreko 3 urteetan hasia duten edo 2019 ekitaldian hasiko duten pertsona fisikoek eta/edo juridikoek, betiere haien helbide fiskala eta soziala Irungo udalerrian badago deialdia argitaratu baino lehen edo egongo bada.
- Enpresa edo establezimendu berriaren Negozio Planak, diruz laguntzeko izaera izan aurretik, Bidasoa biziriken Enpresa Zentroko eta Autoenpleguko Departamentuaren aldeko txostena eduki beharko du.
- Ez dute jarduera bera edo antzeko bat egina eduki beharko bere kontura diru—lagundutako enpresa-proiektua hasi aurreko 36 hilabeteetan.
- Jardueraren hasieraren komunikazioa Udal honetan izapidetuta eduki beharko dute, beren jarduera Bidasoa biziriken enpresa zentroan gauzatzen dutenean izan ezik.

DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA - DIRUZ LAGUNTZEKO GASTUAK
- E-Gaztea 1. lerroaren kargura lortzeko diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 2.500 eurokoa da, modu metagarrian deskribatutako kontzeptu-multzoagatik.
- E-Berrikuntza 2. lerroaren kargura lortzeko diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 1.500 eurokoa da, modu metagarrian deskribatutako kontzeptu-multzoagatik.
*Proiektuak berrikuntzari buruzko atalean (1. atala) 30 puntu edo gehiago lortzen baditu, laguntzaren muga bikoiztu egingo da, 3.000 euroko zenbatekora iritsi arte.
Udalarekin zorren bat ordaindu gabe edukiz gero, udalak, ofizioz konpentsatu ahal izango du emandako diru-laguntzaren gainean.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52