Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Igandea, 2019 Apirilak 21 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    TEJERO MONZÓN
    Erlaiz, 3
    T. 943623954

  • Gauez(22:00-09:00)
    I. AGUIRRE (Puiana)
    Embajador P. de Aristegui, 9
    T. 943509231

  • Urte osoko egutegia 2019
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"   > Dirulaguntzak, bekak, laguntzak     # Hasiera# Itzuli
 

Dirulaguntzak, bekak, laguntzak

 
2018 Eskaera/ DIRU-LAGUNTZA OSAGARRIAK IRISGARRITASUNAREN GAIAN: 1. lerroa - Egikaritzeko proiektua idazteko laguntzak.
 
Tabla que ofrece los datos de 2018 Eskaera/ DIRU-LAGUNTZA OSAGARRIAK IRISGARRITASUNAREN GAIAN: 1. lerroa - Egikaritzeko proiektua idazteko laguntzak.
Tipo de Dato Dato
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Beharrezko dokumentazioa - Eraikin-multzoko jabe-erkidegoen taldeak egin beharreko obrak egikaritzeko proiektua kontratatzeko hartutako erabakien ziurtagiria, erkidegoko presidentea edo administratzailea ahalmentzen duena hartarako beharrezkoak diren erabakiak formalizatzeko.
- Obrak egikaritzeko proiektuaren enkargua, ahalmendutako presidenteak edo administratzaileak sinatua, proposamenaren deskribapen- eta justifikazio-memoria jasotzen duena, obren aurrekontu zenbatetsia ere azalduz. (berariazko ereduaren arabera).
Enkarguak berariaz jaso beharko du kontratatu beharreko proiektua HAPNko hirigintza-arauetako 3.7 kapituluan ezarritakoaren arabera idatziko dela.
- Instalazioaren/obren ezaugarrien laburpen-orria (ereduaren arabera)
- Ordeztu beharreko arkitektura-oztopoen argazkiak, koloretan.
- Jabe-erkidegoen taldearen akten ziurtagiria, presidentea edo administratzailea erkidegoak ordezkatzeko, dagokion laguntza kobratzeko eta haren ordainagiria egiteko ahalmentzen duena.
- Eraikin-multzoko jabe-erkidegoen taldekoen atarietako banako jabe-erkidegoek, eskaeraren egunean EIT aurkeztu ez dutenek, ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute adierazten duena atariko banako jabe-erkidegoak erabaki duela EIT kontratatzea eta ahalmendu duela presidentea edo administratzailea haren kontratazioa formalizatzea.

Bulegora joanda aurkezten bada, hau da, Irungo Udaleko egoitza elektronikoan (www.irun.org/sac) "Udal diru-laguntzak: ESKAERA" erabili gabe, aipatutakoez gainera, ondorengoa aurkeztu beharko da:
- Eskari orria
- Erantzukizunpeko adirazpena eta datuak kontsultatzeko baimena (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
Baldintzak Onuradun izango badira, betekizun hauek bete beharko dituzte jabe-erkidegoek:
a. Beren atariak kokatzen diren gune pribatu komunak dituzten eraikin-multzoetakoak izan behar dute, betiere bide publikotik gune pribatu komun horretara iristeko arkitektura-oztopo bat baldin badago.
b. Erakin-multzo horrek gutxienez 50 urteko antzinatasuna edukitzea.
c. Eraikin-multzoko jabe-erkidegoaren taldeak erabaki izana arkitektura-oztopo horiek kentzeko egin beharreko obrak egikaritzeko proiektua kontratatzea.
d. Eraikin-multzoa osatzen duten atari bakoitzeko jabe-erkidego bakoitzak EIT aurkeztu izana edo hori kontratatzeko erabakia hartu izana.
Hartzaileak Baldintzak betetzen dituzten jabe-erkidegoaren taldeak
Epe irekiera data 20-07-2018
Epe amaiera data 31-10-2018
Zenbatekoa 1 eta 2 lerroetarako 200.000 euro
Aurkezteko modua - WEB (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- IRUNVI: Iglesia kalea, 6 (web lotura ikusi)
Web http://www.irun.org/irunvi
IRUNVI: Ordutegia eta kontaktua / Horario y contacto

http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/408424
1.- Deialdiaren info. DLDN-an / Info. de la convocatoria en BDNS

https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2018/07/19/c1805173.pdf
2.- Deialdiaren laburpena GAOn / Extracto de la convocatoria en BOG

Oharrak
DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
Arkitektura-oztopoak kentzeko obrak egikaritzeko proiektuari dagozkion ordainsari eta gastuen % 100 da, BEZa barne.
4.200 eurokoa izango da laguntza-lerro horren muga maximoa.

DIRU-LAGUNTZAREN XEDEKO JARDUKETAK
- Proiektuek eta jarduketek diru-laguntza jasoko badute, oinarri hauek argitaratzen direnetik aurrera hasi behar dute, eta xede izan, bide publikoaren mailatik eraikin-multzo bateko atariak dauden toki pribatuetaraino igogailuak lehen aldiz jartzeko egin behar diren obrak egitea.
- Jarduketa bakarrak jasoko du diru-laguntza eraikin-multzo bakoitzeko.
- Oro har, laguntzen xedeko eraikin-multzoek, gutxienez, 50 urteko antzinatasuna eduki behar dute.
- Era berean, laguntzen xedeko bizitegihigiezinek, oro har, behe-solairua gehi bi pisu (BS+2) izan behar dute, gutxienez, altueran.
- Diru-laguntza hauetatik kanpo geratzen dira bizitegi-eraikinetako pisuetara iristea konpontzeko igogailuak lehen aldiz jartzeko obrak, salbu eta horiek bide publikotik leku pribatuetara sartzea konpontzeko berberak edo haien zati baldin badira, diru-laguntza honen xede baitira horiek.
- Era berean, kanpoan geratzen dira dauden instalazioak ordezteko eta/edo mantentzeko obrak ere.
Nolanahi ere, Irungo udal-mugartean dauden eraikin-multzoetan egiten diren jarduketak jaso ahal izango dute diru-laguntza.

BESTE DIRU-LAGUNTZEKIKO BATERAGARRITASUNA
Diru-laguntza hau bateragarria da onuradunak proiektu bera finantzatzeko lortu ditzakeen beste edozein diru-sarrerarekin. Baina badu muga, bakarra; izan ere, oinarri arautzaile hauen babesean emandako zenbatekoak ezin izango du inola ere gainditu –berak bakarrik edo beste subentzio, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batera– diruz lagundutako jarduerak duen kostua.

DIRU-LAGUNTZAREN ORDAINKETA
Laguntza onesten duen ebazpenaren egunean ordainduko da proiektuaren kostuaren % 50.
Proiektua idatzi eta EITak aurkeztu ondoren, horiek aurkeztuta ez baleude, eta egindako eta diruz lagundutako eskaerara doitzen dela aurkeztutako dokumentazioaren bidez egiaztatu ondoren ordainduko da emandako
diru-laguntzaren lerroko gainerako % 50ekoa.
Diru-laguntzaren lerro hau guztia ordaintzeko, eraikin-multzoa osatzen duten atarietako erkidego guztiek aurkeztuta eduki behar dute EIT.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52