Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Astelehena, 2018 Urriak 22 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    BERROA GÓMEZ Maria Eugenia
    República Argentina, 15
    T. 943623028

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. GARCIA MARTINEZ (Fermín Calbetón)
    Navarra, 1
    T. 943622761

  • Urte osoko egutegia 2018
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"   > Dirulaguntzak, bekak, laguntzak     # Hasiera# Itzuli
 

Dirulaguntzak, bekak, laguntzak

 
2018 Eskaera/ KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK
 
Tabla que ofrece los datos de 2018 Eskaera/ KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK
Tipo de Dato Dato
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Beharrezko dokumentazioa - Eskaintzen den / betetzekoa den lanpostua deskribatzeko txosten bat.
- Langilearen NAN fotokopia
- Aldeek sinatutako lan-kontratua. Bertan, Enpleguaren Estatuko Zerbitzu Publikoan (SEPE, Contrat@ aplikaziokoa) erregistratuta dagoela adierazi beharko da.
- Kontratatutako pertsonaren ardurapeko adierazpena ("Kontratatzeko laguntzak - Kontratatutako Pertsonaren Ardurapeko Adierazpena" inprimakiaren arabera),
- Kontratu egilearen aitorpena "Sustapen Eknomikoko Dirulaguntzak - Bestelako Datuen Inprimakia"-ren arabera.
- Gizarte Segurantzaren txosten bat, diruz laguntzen den kontratua hasi aurreko hiru hilabeteetan enpresak batez beste duen langile kopuruari buruzkoa.

Eskaera aurrez aurre aurkeztuko balitz, Irungo Udaletxeko www.irun.org/sac Egoitza elektronikoa erabili gabe, honako hau aurkeztu beharko da gehigarri:
- Eskaera orria (ereduaren arabera)
- Errepresentazio legalaren NANaren fotokopia eta jabetza idazkiak.
- Ardurapeko adierazpena eta datu kontsulta baimena.

Bulegora joanda aurkezten bada, hau da, Irungo Udaleko egoitza elektronikoan (www.irun.org/sac) "Udal diru-laguntzak: ESKAERA" erabili gabe, aipatutakoez gainera, ondorengoa aurkeztu beharko da:
- Justifikazio orria (ereduaren arabera)
- Erantzukizunpeko adirazpena eta datuak kontsultatzeko baimena (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
Baldintzak OBSERVACIONES
Hartzaileak OBSERVACIONES
Epe irekiera data 24-05-2018
Epe amaiera data 31-10-2018
Zenbatekoa 170.000 euro.
Aurkezteko modua - WEB (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Begiratu ordutegia web loturan.
Web http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
Horario Terminales, oficina SAC y servicio 010

http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/398656
1. Deialdiaren info. DLDN-an / Info. de la convocatoria en BDNS

https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2018/05/23/c1803372.pdf
2. Deialdiaren laburpena GAOn / Extracto de convocatoria en el BOG

Oharrak
Hartzaileak: Irunen erroldatuta eta langabezian dauden pertsonak kontratatzen dituzten Irungo enpresak.

DIRU LAGUNTZAREN ZENBATEKOA ETA ORDAINKETA
- Enplegua sortzeko diru laguntzen zenbatekoa kontratatzen diren pertsonen soldataren eta Gizarte Segurantzako kostuen % 75ekoa ere izango da, eta, gehienez ere, 3 (HIRU) hilabeteko lanaldi osoko lan kontratuko 3.000 eurokoa.
- Kontratuak luzeagoak badira, berriz, muga hori iraupenarekiko proportzioan igoko da, baina, gehienez ere, diru laguntzen zenbatekoa 6 (SEI) hilabeteko edo iraupen luzeagoko lanaldi osoko lan kontratuko 6.000 eurokoa izango da.
- Azkenik, kontratuak 6 (SEI) hilabetekoak edo luzeagoak eta lanaldi partzialekoak badira, muga hori lanaldiarekiko proportzioan jaitsiko da: adibidez, kontratua sei hilabetekoa edo luzeagoa eta lanaldiaren % 60koa bada, laguntza 3.600 eurokoa izango da gehienez ere.

ENPRESA ONURADUNEN BALDINTZAK
- Irungo udal barrutian egon beharko du lantokiak.
- Enplegu sorrera garbia ekarri beharko du proposatzen den kontratazioak, kontratatzen den persona dagokon enpresan sartu aurreko hiru hilabeteetan enpresako batez besteko guztizko langile kopurua kontuan hartuz.
- Enpresa kontratatzaileak egunean izan beharko ditu bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
- lan arloko eta laneko arriskuei aurrea hartzeari buruzko indarreko araudia betetzeko eta kontratatzen dituen pertsonei lan egiteko beharrezkoak dituzten materiala eta jantziak emateko konpromisoa hartzen duela.
- Bost urtean, enpresa bakoitza gehienez ere bi aldiz izan ahalko da Irungo Udalak lanpostu baterako langileak kontratatzeko eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako ematen dituzten diru laguntzen onuradun.

KONTRATATZEN DIREN PERTSONEN ESKAKIZUNAK
- Udalerrian erroldatuta egotea deialdi hau argitaratzen den egunean (Irungo Udalak ofizioz egiaztatuko du eskakizun hori betetzen dela).
- Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan langabe gisa agertzea.
- Ahadeitasunezko inolako harremanik ez izatea enpresaburuarekin, empresa kontrolatzen dutenekin, zuzendaritzako kargudunekin edo empresa kontratatzaileko administrazio kontseiluko kideekin odol edo ezkontza bidezko ahaidetasunezko lehen edo bigarren mailako harremana dutenekin.

KONTRATUAREN BALDINTZAK
- Nolanahiko lan kontratuak formalizatu ahalko dira, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak izan ezik.
- Kontratuek 3 hilabete iraungo dute gutxienez, eta lanaldi osokoak izango dira. 6 hilabete baino gehiago irauten badute, berriz, lanaldi partziala izan ahalko da; lanaldiaren %50ekoa izan beharko du gutxienez.
- Baldin eta kasuan-kasuan nahitaez bete behar den edo diruz laguntzen den gutxieneko iraunaldia baino lehen iraungitzen badira lan kontratuak, itzuli egin beharko dira emandako diru laguntzak, salbu eta entitate kontratatzailearen esku ez dauden arrazoiak direla medio iraungitzen badira; kasu horretan, lan kontratuaren benetako iraunaldiarekiko proportzioan murriztuko da diru laguntzen zenbatekoa.
- Baldin eta probaldiaren aplikazioagatik edo entitate kontratatzailearen esku ez dauden zirkunstantziengatik iraungitzen bada diruz laguntzen den kontratua, bi hauetako bat aukeratu ahalko du entitate onuradunak: emandako diru laguntzaren zati proportzionalari uko egitea edo, hasiera batean diruz lagundutako kontratuaren iraunaldia osatu artean, ordezko bat kontratatzea, oinarriek, deialdiak eta diru laguntzak emateko ebazpenak finkatzen dituzten eskakizunak beteta eta bi kontratuen artean gehienez ere hilabete utzita.
- Kontratuek 2018ko urtarrilaren 01etik 2019ko martxoaren 31aren artean jorratu beharko dira, nahiz eta kontratuek egun horretaz harago iraun.

Baldin eta enpresak hautagaiak aukeratzeko laguntza behar badute langileak kontratatzerakoan, Bidasoa bizirik Bidasoako Garapen Agentzia S.A.ren laguntza izango dute, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren zentro laguntzailea den aldetik.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52