Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Astelehena, 2018 Urriak 22 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    BERROA GÓMEZ Maria Eugenia
    República Argentina, 15
    T. 943623028

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. GARCIA MARTINEZ (Fermín Calbetón)
    Navarra, 1
    T. 943622761

  • Urte osoko egutegia 2018
Irungo Udalaren logotipoa
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"   > Dirulaguntzak, bekak, laguntzak     # Hasiera# Itzuli
 

Dirulaguntzak, bekak, laguntzak

 
2018 Eskaera/ KONTRATAZIORAKO DIRU LAGUNTZAK: 30 URTE BAINA GUTXIAGO ETA MERKATURA SARTZEKO ZAILTASUNAK DITUZTEN PERTSONENTZAT
 
Tabla que ofrece los datos de 2018 Eskaera/ KONTRATAZIORAKO DIRU LAGUNTZAK: 30 URTE BAINA GUTXIAGO ETA MERKATURA SARTZEKO ZAILTASUNAK DITUZTEN PERTSONENTZAT
Tipo de Dato Dato
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Beharrezko dokumentazioa - Legezko ordezkaritzaren NAN fotokopia eta, hala badagokio, ahalduntze-eskritura.
- Eskainitako/betetako lanpostuaren deskribapen-txostena (datuak deialdian ikusi)
Kontratatutako pertsonari buruz, eta betiere dagoeneko kontratatuta badago eskaera egiten denean:
- Kontratatutako pertsonaren NANaren fotokopia.
- Aldeek sinatutako lan-kontratua. Bertan, Enpleguaren Estatuko Zerbitzu Publikoan (SEPE, Contrat@ aplikaziokoa) erregistratuta dagoela adierazi beharko da.
- Lanbideren egiaztagiria, kontratatutako persona langabe eta enplegu eskatzaile gisa inskribatuta dagoela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan kontratazioa egin den dataren aurretik edo horretarako udalaren baimena eman aurretik.
- Kontratuaren ardurapeko adierazpena (eredu normalizatuaren araberakoa).
- Diru-laguntza jasotzeko eskubidea ematen duen kontratazioa egin aurreko 3 hilabeteetan enpresako plantilan dagoen guztizko batez bestekoa adierazten duen Gizarte Segurantzaren txostena

Bulegora joanda aurkezten bada, hau da, Irungo Udaleko egoitza elektronikoan (www.irun.org/sac) "Udal diru-laguntzak: ESKAERA" erabili gabe, aipatutakoez gainera, ondorengoa aurkeztu beharko da:
- Justifikazio orria (ereduaren arabera)
- Erantzukizunpeko adirazpena eta datuak kontsultatzeko baimena (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera)
Baldintzak BEHAKETAK IKUSI (OBSERVACIONES)
Hartzaileak BEHAKETAK IKUSI (OBSERVACIONES)
Epe irekiera data 24-05-2018
Epe amaiera data 31-10-2018
Zenbatekoa 100.000 euro.
Aurkezteko modua - WEB (www.irun.org/sac)
*con certificado electrónico de entidad: Izenpe, FNMT
*con IrunTxartela, DNIe o certificado Izenpe de un representante inscrito ante el Ayto. Irun.
- SAC (c/ San Marcial, 2.) Ver horario en enlace web.
Web http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
Horario Terminales, oficina SAC y servicio 010

http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/398648
1. Deialdiaren info. DLDN-an / Info. de la convocatoria en BDNS

https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2018/05/23/c1803388.pdf
2. Deialdiaren laburpena GAOn / Extracto de convocatoria en el BOG

Oharrak
AURREKONTU KREDITUA
1. 30 urte baino gutxiagokoentzat: 60.000 euro
2. Lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonak: 40.000 euro

HARTZAILEAK
Langabezian dauden eta 30 urte baino gutxiago dituzten gazteak kontratatzen dituzten enpresak.

ONURADUN IZAERA LORTZEKO BALDINTZAK
1. Laguntzaren onuradun izateko, honako betekizun hauek bete beharko dituzte enpresek:
a) Lantokiak Irungo udalerrian egon beharko du.
b) Proposatutako kontratazioak enplegu netoa sortzea ekarri beharko du kontratatutako pertsona edo pertsonak sartu aurretixeko 3 hilabeteetan enpresan dagoen guztizko batez besteko plantillan.
c) Enpresa kontratugileak egunean egon beharko du bere zerga-obligazioetan eta Gizarte Segurantzarekin.
d) Lan-alorrean eta lan-arriskuak prebenitzearen alorrean indarrean dagoen araudia beteko duela.
e) Kontratatutako pertsonari bere lana gauzatzeko beharrezkoak dituen jantzi naiz materialak eskeiniko zaizkio.
2. Kontratatutakoen betekizunak:
a) 16 urte baina gehiago, baina 30 urte bete gabeak diru laguntza jasoko duen kontratua formalizatzeko momentuan.
b) Irunen erroldatuta egotea.
c) Langabe gisa eta enplegu-eskatzaile gisa agertzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan.
d) Kontratazioa hasi aurreko egun naturalean ez lan egin izana.
e) Ahaidetasun-loturarik ez edukitzea, alde batetik, ez enpresaburuarekin edo enpresa kontrolatzen dutenekin, ez zuzendaritzako karguekin edo, hala dagokionean, ez enpresa kontratugilearen Administrazio Kontseiluko kideekin, eta, bestetik, ezta haien ezkontideekin, ondorengoekin eta bigarren mailarainoko odolkidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko ahaidetasun-lotura duten gainerako ahaideekin ere.
3. Kontratazio – mota
a) Kontratuak edozein modalitateetan formalizatu ahal izango dira.
b) Kontratuek 6 (sei) hilabeteko iraupena izango dute, gutxienez, eta lanaldi osokoak izango dira.
c) Lan-kontratuak kasu bakoitzean gutxienez exijitutako edo diruz lagundutako iraunaldia baino lehen iraungiz gero, itzuli egin beharko da emandako diru-laguntza. Horren salbuespena izango da iraungitzea entitate kontratugilearen borondatez egin ez izan; orduan, lan-kontratuak benetan iraun duenaren proportzioan murriztuko da diru-laguntzaren zenbatekoa.
d) Proba aldia aplikatzeagatik edo entitate kontratugilearen borondatezkoak ez diren inguruabarrengatik diru-laguntza jasotzeko eskubidea eman duen kontratua iraungitzen denean, entitate onuradunak aukeratu ahalko du bi hauen artean: edo emandako diru-laguntzaren zati proportzionalari uko egin edo aurreko persona ordezkatuko lukeen beste persona bat kontratatu, hasieran diruz lagundutako kontratuaren iraunladia osatu arte, betiere oinarri eta deialdian eta emakidaren ebazpenean ezarritako betekizunak betez gero eta, horrez gain, bi kontratu horien artean ez da egon behar hilabete bat baino gehiagoko tarterik.
e) Nolanahi ere, 2018ko urtarrilaren 01etik eta 2019ko martxoaren 31era arte izango da diruz lagun daitezkeen kontratuen aldia, kontratuek egun horretatik harago irautearen kalterik gabe.

Kontratuak formalizatzeko azken eguna 2018ko urriaren 1a da.

Kontratazioa egiterakoan hautagaiak aukeratzeko laguntza behar izan ezkero, enpresek Bidasoa Bizirik - Bidasoako Garapenerako Agentzia S.A.ren laguntza izango dute Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren centro laguntzailea den aldetik.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52