Irungo Udala. Ayuntamiento de Irun: Irun.org

NABEGAZIO LAGUNTZAK

Edukinara salto egin

Irunen bizi

Zure zerbitzura

Irun ezagutu

Zure udaletxea

Irungo Udalaren logotipoa
Ostirala, 2020 Abenduak 4 Eguraldia kontsultatu Kale Izendegia Twitter Youtube RSS Instagram

Goardiako farmazia

  • Egunez(09:00-22:00)
    M. GARCIA MARTINEZ (Fermín Calbetón)
    Navarra, 1
    T. 943622761

  • Gauez(22:00-09:00)
    M. D. BARRIO - M. J. ORMAZABAL
    Pío XII, 3
    T. 943615609

  • Urte osoko egutegia 2020
 Zure zerbitzura > Zure udala "Online"   > Dirulaguntzak, bekak, laguntzak     # Hasiera# Itzuli
 

Dirulaguntzak, bekak, laguntzak

 
2020/ MERKATARITZA ETA OSTALARITZA BONOAK - BIGARREN KANPAINA: Bonoen erabilpena
 
Tabla que ofrece los datos de 2020/ MERKATARITZA ETA OSTALARITZA BONOAK - BIGARREN KANPAINA: Bonoen erabilpena
Tipo de Dato Dato
Erakunde emailea AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Zenbatekoa 150.000 euro
Hartzaileak 16 urtetik gora, Irunen erroldatuta eta zerga betebeharrak egunean duten perts.
Baldintzak KONTSUMITZAILE-ONURADUNEN BALDINTZAK
- Irunen erroldatuta 2020ko urriak 16an.
- Gutxienez 16 urteko adina 2020ko urriak 16an.
- Irungo Udalarekiko, Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea (ofizioz egiaztatuko da).
- Azken konstumitzaile gisa jardutea.

Bonuen erabilitzaileek dirulaguntzaren izaera hartzen dute. Bonuak erabiltzea, oinarriak bere osotasunean onartzea dakar eta udaletxeari baimena ematea betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. Pertsona onuradunak ezarritako betebeharrak beteko ez balitu, Irungo udaletxeak erabilitako bonoen zenbatekoa itzultzea eskatuko dio, berandutze interesak sortuz eta betearazpen bidean eskatu ahalko da.
Aurkezteko modua Bono bat erabili nahi duen kontsumitzaileak, atxikitutako establezimenduetakoen batean kontsumitu beharko du (ikusi zerrenda erlazionatutako dokumentuetan).
Epe irekiera data 29-10-2020
Epe amaiera data 04-12-2020
Beharrezko dokumentazioa - Kanpainan atxikitako establezimenduek euren erakusleihoetan edo sarreretan bereizgarri bat izango dute (Irungo Udalak emana).
- Pertsona batek bono bat erabili nahi duen bakoitzean, bere nortasun-agiria erakutsi beharko dio atxikitako establezimenduari.
- Bonoa erregistratu eta gero, atxikitako establezimenduak kanpainako baldintzei buruzko informazio-dokumentua emango dio kontsumitzaile-onuradunari eta azken honek, dokumentua jaso duela adierazten duen justifikantea sinatuko du.
Web http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
Horario Terminales, oficina SAC y servicio 010

http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/527309
Deialdiaren info. DLDN-an / Info. de la convocatoria en BDNS

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2020/10/16/c2005151.pdf
Deialdiaren laburpena GAOn / Extracto de convocatoria en el BOG

Oharrak
*** OSTALARITZA ESTABLEZIMENDUETAN BONUAK TRUKATZEKO EPEAREN LUZAPENA***
Ostalaritzako establezimendu eta jatetxeetako zerbitzu guztiak ixtea xedatzen duen Lehendakariaren azaroaren 6ko 38/2020 Dekretua dela eta, ostalaritzako establezimenduetan bonuak trukatzeko epea 2020ko abenduaren 31ra arte luzatzea onartu da.


***********

XEDEA

Tokiko saltoki eta ostalaritza txikiaren sektoreari ekonomikoki laguntzea, behin merkataritza establezimenduak eta/edo ostalaritza-establezimenduak berriz irekitzeko baimena eman denean, COVID-19ren osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoeraren deklarazioak ezarritako itxialdia bertan behera utzi ondoren,10 euroko merkataritza eta ostalaritza bonuen bidez.

Honakoa da bonoen kopuru totala: 15.000


BONOAK ERABILITZEKO BALDINTZAK

- Bonuak erabili ahalko dira, 2020ko urriak 29tik 2020ko abenduaren 4 arte. OHARRA: Lehendakariaren 38/2020 Dekretuak ezarritako jatetxe eta ostalaritza establezimenduen itxiera dela eta, establezimendu horietan bonuak erabiltzeko epea 2020ko abenduaren 31ra arte luzatu da.
- Merkataritza-bono bakoitzeko, gutxienez 30€ kontsumitu beharko da atxikitako establezimendu batean. Irungo Udalak 10€ ordainduko eta kontsumitzaile-onuradunak gainerako zenbatekoa ordaindu beharko du.
- Ostalaritza-bono bakoitzeko, gutxienez 20€ kontsumitu beharko da atxikitako establezimendu batean. Irungo Udalak 10€ ordainduko eta kontsumitzaile-onuradunak gainerako zenbatekoa ordaindu beharko du.
- Bonu bakoitzaren zenbatekoa ezin izango da zatikatu.
- Kontsumitzaile-onuradun bakoitzak gehienez 10 bono erabili ahalko ditu, kanpaina bitartean eta bono guztiak agortzen ez diren bitartean.
- Kontsumitzaile-onuradun bakoitzak establezimendu bakoitzean gehienez 2 bono erabili ahalko ditu, erosketa batean edo bitan.
- Merkataritza eta ostalaritza bonoak ezingo dira alkoholaren erosketa edo/eta kontsumorako soilik erabili.
- Bonuak ezingo dira inolaz ere, aktibitate profesional baten ondorioz egindako erosketetan erabili, baldin eta kontsumitzaileak, operazioan jasandako BEZA kendu ahal badu.
- Establezimenduek ukatu dezakete bonoak erabiltzea beherapenen garaian edo prezio gutxituan dauden artikuluak erosteko.
- Ezingo da bono bat edo batzuk erabiliz egindako erosketen zenbatekoa itzuli.


BONOAK ERABILTZEKO MODUA

- Kanpainan atxikitako establezimenduek euren erakusleihoetan edo sarreretan bereizgarri bat izango dute (Irungo Udalak emana).
- Pertsona batek bono bat erabili nahi duen bakoitzean, bere nortasun-agiria erakutsi beharko dio merkataritza- edo ostalaritza-establezimenduari. Establezimenduak kanpainaren baldintzen berri emango dio.
- Bono bakoitza erabili aurretik, establezimenduak egiaztatuko du, Irungo Udaletxeak prestatutako web aplikazioaren bidez, pertsona hori kanpainaren onuradun izan daitekeen, eta, hala bada, erosketari buruzko datuak sartuko ditu (bezeroaren NAN/AIZ, jaiotza data, erosketaren zenbatekoa eta erabilitako bono-kopurua), eta aplikazio informatiko horretan erregistratuta geratuko da.
- Bonoa erregistratu eta gero, atxikitako establezimenduak kanpainako baldintzei buruzko informazio-dokumentua emango dio kontsumitzaile-onuradunari eta azken honek, dokumentua jaso duela adierazten duen justifikantea sinatuko du.

Erabilitako bonoen erregistroa salmentaren unean bertan egin beharko da, pertsona bakoitzak dituen bonoen kopuruari buruzko informazio eguneratua izateko eta bono horien ordainketa ahalik eta gehien arintzeko establezimenduei. Betebehar hau ez betetzeak, erosketa horretan erabilitako bonuen balio galtzea ekar dezake.

Establezimendu bakoitzak baimendutako bonoen gehieneko kopurua erabili ondoren, web aplikazioak ez dio bono gehiago onartzen utziko, eta kanpainako atxikitze-bereizgarria kendu beharko du.
 
 

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun
SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52

© Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - www.irun.org - SAC. Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52