|
2020/ EFIZIENTZIA ENERGETIKOA HOBETZEKO DIRU-LAGUNTZAK - INGURATZAILE TERMIKOAN LANAK (FATXADA ETA TEILATUEN ISOLAMENDUA)
Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako bekak/dirulaguntzak
Datuen Babeseko info. gehiago
Tabla que ofrece los datos de 2020/ EFIZIENTZIA ENERGETIKOA HOBETZEKO DIRU-LAGUNTZAK - INGURATZAILE TERMIKOAN LANAK (FATXADA ETA TEILATUEN ISOLAMENDUA)
Tipo de Dato |
Dato |
Erakunde emailea |
AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
|
Zenbatekoa |
Ikusi oharrak |
Hartzaileak |
Etxebizitza eraikinen jabeak |
Baldintzak |
- Diruz lagundu daitezkeen jarduerak deialdia argitaratzen den hurrengo eguna eta 2020ko urriaren 30 bitartean bukatuta egon behar dute.
- Jarduerak diruz lagungarriak izateko etxebizitzaren berokuntzarako edo hozketarako urteko guztizko energia eskaria (ziurtagiri energetikoak egiaztatzen duena) % 30 jaitsi beharko da gutxienez jarduketen aurrekoaren aldean.
**BEGIRATU BALDINTZA TEKNIKOAK BERARIAZKO ERANSKINEAN** |
Aurkezteko modua |
- EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac) eskatzailearen edo Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Zuretzat erosoago egiteko eskatu HITZORDUA. Begiratu ordutegia web loturan. |
Epe irekiera data |
07-08-2020 |
Epe amaiera data |
30-10-2020 |
Beharrezko dokumentazioa |
- Obra amaierako ziurtagiria zuzendaritza fakultatiboak izenpetua, obran zehar berorren ikuskaritza teknikoa derrigorrezkoa izan den kasuan (derrigortasun hori baimenaren erabakian adieraziko da).
- Eraikinaren Ikuskaritza Teknikoaren txostena (EIT-ITE).
- Eraikinaren efizientzia energetikoaren ziurtagiria AURREKOA ETA OSTEKOA, eta Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan inskribatu izanaren frogagiriak.
- Obra/instalazioen faktura edo amaierako likidazioa eta haien ordainketaren justifikazioak (ikusi xehetasunak deialdian).
Hurrengo kasuetan, gainera:
*Jabeen Komunitate bezala eratuta badago:
- Komunitatearen IFZ zenbakia eta akta, obrak/instalazioa egiteko erabakia jasotzen duena eta administrariari edo presidenteari komunitatea ordezkatzeko, dagokion laguntza kobratzeko eta haren ordainagiria igortzeko ahalmena ematen diona.
*Jabeen Komunitatea eratuta EZ badago:
- Eraikinaren jabe guztien NANaren fotokopia edo identifikazio-dokumentua. |
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) |
- Eskaera orria (ereduaren arabera)
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera) |
Web |
http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
Terminal, HAZ bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia
http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/517130
1.- Deialdiaren info DLDNan / Info. convocatoria en BDNS
https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2020/08/06/c2003779.pdf
2. Deialdiaren laburpena GAOn / Extracto de convocatoria en el BOG
http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/concesiones/convocatoria/517130
3. Emandako dirulaguntzen info. DLDN-an / Info. BDNS de subvenciones concedidas
|
Oharrak |
DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN JARDUERAK
Berokuntzarako edo hozketarako energia eskaria jaisteko jarduketa oro hartuko da eraikinaren inguratzaile termikoa hobetzeko dirulaguntza jaso dezakeen jarduketatzat, fatxadan, estalkian edo inguratzaileko beste edozein paramentutan eta bizitegi eraikin kolektiboetan, familia bakarreko etxebizitza bakartuetan edo ilaran lerrokatutako etxebizitzetan egiten bada.
BAZTERTZEAK
- Udalaren iritziz higiezinetako irisgarritasuna hobetzeko beharrezkoak edo egokiak ez diren lan gehigarriak, hala nola, apaingarriak edo altzariak, armairuak, ispiluak, halogenoak edo antzekoak instalatzeko lanak.
- Sustatzaileek edo kontratistek berek egindako eraikin berrietan egiten diren lanak eta horrelakoetan gauzatzen diren proiektuak, eta Jabe bakarraren etxebizitza eraikin kolektiboetan egiten diren lanak eta horrelakoetan gauzatzen diren proiektuak, jabea pertsona fisikoa izan zein pertsona juridikoa izan.
DIRU-LAGUNTZEN ZENBATEKO MAXIMOA:
- Laguntza jaso dezakeen aurrekontuaren %30a (BEZ gabe), 25.000 euroko mugarekin.
- Laguntza jaso dezakeen aurrekontuaren kalkulurako ez dira kontutan hartuko udalaren iritziz higiezinetako efizientzia energetikoa hobetzeko beharrezkoak edo egokiak ez diren lan gehigarriak.
TRAMITAZIOA ETA ORDAINKETA
- Diru-laguntzak tramitatuko dira eskaerak aurkezten diren hurrenkera errespetatuz, eta diru-laguntza lerro bakoitzerako dagoen kreditua agortu arte onartuko dira eskaerak.
- Diru-laguntzaren zenbatekoa -hura bakarrik hartuta edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batuta- inola ere ez da izango diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa.
- Diruz laguntzeko moduko gastutzat ez dira onartuko: fakturatutako ondasun edo zerbitzuak erosteagatik ordaindutako BEZ eta, orokorki, edozein tributu edo inbertsioaren ondorioz ordaindu beharreko gastu finantzarioak.
- Diru-laguntza ordainketa bakarrean emango da.
- Ez emateko arrazoi bakarra baliabide ekonomikorik ez dagoelako bada, hurrengo ekitaldian erabaki ahal izango dira beti ere horretarako deialdia egiten bada. |
|