|
2020/ SALTEGIETAN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA ETA IRISGARRITASUNA HOBETZEKO DIRU-LAGUNTZAK
Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako bekak/dirulaguntzak
Datuen Babeseko info. gehiago
Tabla que ofrece los datos de 2020/ SALTEGIETAN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA ETA IRISGARRITASUNA HOBETZEKO DIRU-LAGUNTZAK
Tipo de Dato |
Dato |
Erakunde emailea |
AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
|
Zenbatekoa |
Ikusi behaketak (Observaciones) |
Hartzaileak |
Jarduerak Irungo saltegietan. Establezimendu handiak ez dira sartzen. |
Baldintzak |
Eskaera egiten den unean amaituta dauden jarduerak.
Udal baimena beharrezkoa bada, obrak egiten hasi baino lehen lortuta edukiko da. 2018ko urriaren 30az geroztik bukatuta egongo dira jarduerak.
**BEGIRATU BALDINTZA TEKNIKOAK OINARRIETAN** |
Aurkezteko modua |
- EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac) eskatzailearen edo Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Zuretzat erosoago egiteko eskatu HITZORDUA. Begiratu ordutegia web loturan. |
Epe irekiera data |
07-08-2020 |
Epe amaiera data |
30-10-2020 |
Beharrezko dokumentazioa |
- IFKren fotokopia.
- Eskatzailearen edo enpresa/kolektibo eskatzailearen arduradunaren NANaren fotokopia.
- Faktura xehetua (begiratu zehaztasunak oinarrietan) eta ordainagiriak. Fakturak ez baditu oinarrian aipatutako xehetasunak jasotzen, aurrekontua erantsi beharko da, non agertuko diren eskatutako datuak.
- Enpresa/kolektiboa dagozkion erregistroetan inskribatu den ziurtagiria.
1) Instalazioetan efizientzia energetikoa hobetzea edo barneko argiztapena berritzea bada, gainera:
- Instalazioaren memoria eta xehetasun teknikoak, efizientzia energetikoa hobetzea justifikatuz txosten tekniko batek edo baimendutako instalatzaileak abalatuta. (Eraikinen Instalazio Termikoen Araudia bete behar duten instalazioen justifikaziorako: ikusi deialdia)
- Hondakinen kudeaketa egokia egitearen justifikazioa, indarrean dagoen araudiak hala eskatzen baldin badu.
2) Irisgarritasuna hobetzen bada, gainera:
- Obra amaierako ziurtagiria teknikari zuzendariak izenpetua, edo bere esku hartzea derrigorrezkoa ez bada, obra amaieraren aitorpena.
- Instalazio/obren eta aurrekontuaren ezaugarrien laburpen orria (berariazko ereduaren arabera) eta aurrekontua. |
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) |
- Eskaera orria: Bertan adierazi beharko da, besteak beste, Obra baimenaren erreferentzia (eskaera data, sarrera erregistro zenbakia, espediente kodea, erabakiaren zenbakia edo data), arautegiaren arabera beharrezkoa balitz.
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera).
- Ordezkariaren/eskatzailearen zinpeko adierazpena, eredu normalizatuaren arabera, jasotako beste laguntza eta diru-laguntza batzuei buruz eta horien kopuruak, emateko egindako ebazpenekin batera. |
Web |
http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
Terminal, HAZ bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia
http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/517130
1.- Deialdiaren info DLDNan / Info. convocatoria en BDNS
https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2020/08/06/c2003779.pdf
2. Deialdiaren laburpena GAOn / Extracto de convocatoria en el BOG
http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/concesiones/convocatoria/517130
3. Emandako dirulaguntzen info. DLDN-an / Info. BDNS de subvenciones concedidas
|
Oharrak |
DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN JARDUERAK
a) Instalazioen efizientzia energetikoa hobetzeko obrak (berokuntza, hozkuntza, UBS) establezimendu komertzialetan.
b) Barnealdeko argiteria berritzea establezimendu komertzialetan.
c) Irisgarritasuna hobetzea establezimendu komertzialetan (igogailuak edota igogailu bereziak instalatzea, arranpak, lokalen irisgarritasuna hobetzeko bestelako obrak...)
DIRU-LAGUNTZEN ZENBATEKO MAXIMOA:
Laguntza jaso dezakeen aurrekontuaren %30a (BEZ gabe), 2.400 euroko mugarekin.
TRAMITAZIOA ETA ORDAINKETA
- Diru-laguntzak tramitatuko dira eskaerak aurkezten diren hurrenkera errespetatuz, eta diru-laguntza lerro bakoitzerako dagoen kreditua agortu arte onartuko dira eskaerak.
- Diru-laguntzaren zenbatekoa -hura bakarrik hartuta edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batuta- inola ere ez da izango diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa.
- Diruz laguntzeko moduko gastutzat ez dira onartuko: fakturatutako ondasun edo zerbitzuak erosteagatik ordaindutako BEZ eta, orokorki, edozein tributu edo inbertsioaren ondorioz ordaindu beharreko gastu finantzarioak.
- Diru-laguntza ordainketa bakarrean emango da.
- Ez emateko arrazoi bakarra baliabide ekonomikorik ez dagoelako bada, hurrengo ekitaldian erabaki ahal izango dira beti ere horretarako deialdia egiten bada. |
|