|
2020/ ETXEBIZITZETAN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA HOBETZEKO DIRU-LAGUNTZAK
Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako bekak/dirulaguntzak
Datuen Babeseko info. gehiago
Tabla que ofrece los datos de 2020/ ETXEBIZITZETAN EFIZIENTZIA ENERGETIKOA HOBETZEKO DIRU-LAGUNTZAK
Tipo de Dato |
Dato |
Erakunde emailea |
AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
|
Zenbatekoa |
Ikusi behaketak (Observaciones) |
Hartzaileak |
Irungo etxebizitzetan egindako ekintzak |
Baldintzak |
- “Etxebizitzetan kanpo-arotzeria kristalduna berritze” eta “Isolamendu termikoa gehitzea inguratzailearen barrualdean (estradosean) edo tarteko aire ganberan” kasuetan udal lizentzia beti da beharrezkoa.
- "Etxebizitzetako galdarak berritze (ACS edota berokuntza)” kasuetan udal lizentzia behar da kasuaren arabera.
- Lizentzia beharrezkoa den kasuetan, diruz-lagunduko dira soilik lanak hasi baino lehen udal baimena lortu duten jarduerak.
- Diruz-lagunduko dira soilik aurreko urteko urriak 31 ondoren amaitutako jarduerak eta eskaera honen datarako amaituta daudenak.
**BEGIRATU BALDINTZA TEKNIKOAK BERARIAZKO ERANSKINEAN** |
Aurkezteko modua |
- EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac) eskatzailearen edo Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Zuretzat erosoago egiteko eskatu HITZORDUA. Begiratu ordutegia web loturan. |
Epe irekiera data |
07-08-2020 |
Epe amaiera data |
30-10-2020 |
Beharrezko dokumentazioa |
- Faktura xehetua (begiratu zehaztasunak oinarrietan) eta ordainagiriak. Fakturak ez baditu oinarrian aipatutako xehetasunak jasotzen, aurrekontua erantsi beharko da, non agertuko diren eskatutako datuak.
Etxebizitzaren maizterrak, alokairuan bizi den pertsonak, egiten badu eskaera:
- Alokairu kontratua.
- Etxebizitzaren jabearen baimena.
a) Isolamendu termikoa gehitzea inguratzailearen barrualdean (estradosean) edo tarteko aire ganberan:
- Etxebizitzaren efizientzia energetikoaren ziurtagiria, diruz laguntzeko eskatzen den jarduketaren AURREKOA ETA OSTEKOA, eta Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan inskripzioen frogagiriak.
b) Kanpo-harotzeria beireztatua berritzea (leihoak edo lehio-ateak) etxebizitzetan.
- Erabilitako beirari buruzko informazioa:
*Jartzen diren leiho berrien argazkiak, haiek identifikatzeko moduan.
*Ug Transmitantzia termikoaren entseguen emaitzak
*Instalatutako beiren pegatina justifikagarriak (jatorrizkoak edo fotokopiak) edo eskaeraren albaranak.
- Instalatutako leihoetako markoei buruzko informazioa (CE markatzeko etiketak).
b) Galdarak (UBS eta/edo berokuntza) berritzea etxebizitzetan.
- Instalazioaren ziurtagiria, ereduaren arabera |
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) |
- Eskaera-orria (ereduaren arabera)
- Eskatzailearen NAN.
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera). |
Web |
http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
Terminal, HAZ bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia
http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/517130
1. Deialdiaren info DLDNan/ Info. convocatoria en BDNS
https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2020/08/06/c2003779.pdf
2. Deialdiaren laburpena GAOn / Extracto de convocatoria en el BOG
http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/concesiones/convocatoria/517130
3. Emandako dirulaguntzen info. DLDN-an / Info. BDNS de subvenciones concedidas
|
Oharrak |
DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN JARDUERAK
a) Isolamendu termikoa gehitzea inguratzailearen barrualdean (estradosean) edo tarteko aire ganberan
Diru-laguntzen zenbateko maximoa: Kontzeptu horrengatik eginiko inbertsioaren %30a, 1.500 euroko mugarekin.
b) Kanpo-arotzeria beiraztatua berritzea (leihoak edo leiho-ateak) etxebizitzetan.
Diru-laguntzen zenbateko maximoa: Kontzeptu horrengatik eginiko inbertsioaren %30a, leihoen m2 bakoitzeko 400 euroko mugarekin, eta nolanahi ere, etxebizitzako 1.500 euroko mugarekin (begiratu xehetasunak oinarrietan).
c) Galdarak (UBS eta/edo berokuntza) berritzea etxebizitzetan.
Diru-laguntzen zenbateko maximoa: 700€
TRAMITAZIOA ETA ORDAINKETA
- Diru-laguntzak tramitatuko dira eskaerak aurkezten diren hurrenkera errespetatuz, eta diru-laguntza lerro bakoitzerako dagoen kreditua agortu arte onartuko dira eskaerak.
- Diru-laguntzaren zenbatekoa -hura bakarrik hartuta edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin batuta- inola ere ez da izango diruz lagundutako jardueraren kostua baino handiagoa.
- Diruz laguntzeko moduko gastutzat ez dira onartuko: fakturatutako ondasun edo zerbitzuak erosteagatik ordaindutako BEZ eta, orokorki, edozein tributu edo inbertsioaren ondorioz ordaindu beharreko gastu finantzarioak.
- Diru-laguntza ordainketa bakarrean emango da.
- Ez emateko arrazoi bakarra baliabide ekonomikorik ez dagoelako bada, hurrengo ekitaldian erabaki ahal izango dira beti ere horretarako deialdia egiten bada. |
|