|
2020/ ETXEBIZITZA ERAIKINAK HOBETZEKO PROIEKTUETARAKO DIRULAGUNTZA: IRISGARRITASUNA EDO INGURATZAILE TERMIKOA (FATXADA ETA TEILATUEN ISOLAMENDUA)
Erlazionatutako dokumentuak
Erlazionatutako bekak/dirulaguntzak
Datuen Babeseko info. gehiago
Tabla que ofrece los datos de 2020/ ETXEBIZITZA ERAIKINAK HOBETZEKO PROIEKTUETARAKO DIRULAGUNTZA: IRISGARRITASUNA EDO INGURATZAILE TERMIKOA (FATXADA ETA TEILATUEN ISOLAMENDUA)
Tipo de Dato |
Dato |
Erakunde emailea |
AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
|
Zenbatekoa |
Ikusi oharrak |
Hartzaileak |
Etxebizitza eraikinen jabeen Komunitateak |
Baldintzak |
Proiektuak aurkeztu behar izan dira deialdiaren argitalpenaren hurrengo egunetik eta 2020ko urriak 30era bitartean.
(ikusi gainerako baldintzak oharretan) |
Aurkezteko modua |
- EGOITZA ELEKTRONIKOA (www.irun.org/sac)
*erakundearen ziurtagiri elektronikoarekin: Izenpe, FNMT
*Irungo Udalean inskribatutako ordezkari baten IrunTxartela, NANe edo Izenpe ziurtagiriarekin.
- HAZ (San Martzial, 2.) Zuretzat erosoago egiteko eskatu HITZORDUA. Begiratu ordutegia web loturan. |
Epe irekiera data |
07-08-2020 |
Epe amaiera data |
30-10-2020 |
Beharrezko dokumentazioa |
- Diruz laguntzen diren lanak egiteko proiektu osoa, aurrekontua xehatuta.
- Jabeen elkarte edo erkidegoak egin beharreko lanak egiteko proiektua kontratatzeko eta lanak egiteko beharrezkoa den obra lizentzia eskatzeko hartzen dituen erabakien ziurtagiria –erkidegoaren administrari edo presidenteari dagozkion erabakiak formalizatzeko, dagokion laguntza kobratzeko eta beronen ordainagiria egiteko ahalmena eman ere egin beharko du.
- Proiektuak zehazten dituen lanak egiteko lizentziaren eskaeraren kopia.
EIT-ITE oraindik ez bada aurkeztu, gainera:
- EIT-ITE kontratatzea erabakitzeko eta presidente edo administrariari kontratazioa formalizatzeko ahalmena emateko ziurtagiria.
Inguratzaile termikoa (fatxada/teilatuen isolamendua) hobetzeko proiektuen kasuan, gainera:
- AURREKO Eraikinaren efizientzia energetikoaren ziurtagiria eta Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagirien Erregistroan inskribatu izanaren frogagiria.
- PROIEKTUTAKO Eraikinaren efizientzia energetikoaren ziurtagiria. |
Dokumentazio gehigarria (soilik presentzialki) |
- Eskaera orria (ereduaren arabera)
- Ardurapeko aitorpena (ereduaren arabera)
- Bestelako diru-sarreren aitorpena (ereduaren arabera) |
Web |
http://www.irun.org/caste/3ayunta/sacirun.asp
Terminal, HAZ bulego eta 010 zerbitzuaren ordutegia
http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/517130
1.- Deialdiaren info. DLDN-an / Info. de la convocatoria en BDNS
https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2020/08/06/c2003779.pdf
2. Deialdiaren laburpena GAOn / Extracto de convocatoria en el BOG
http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/concesiones/convocatoria/517130
3. Emandako dirulaguntzen info. DLDN-an / Info. BDNS de subvenciones concedidas
|
Oharrak |
a) Bizitegi eraikinetako irisgarritasuna hobetzeko proiektu teknikoak:
- Igogailuak lehen aldiz instalatzeko edo 0 mailara jaisteko lanak eta jasogailu bereziak instalatzeko lanak, hala nola plataforma bertikalak, eskailerak igotzeko plataforma edo aulkiak edo kidekoak instalatzekoak) zehazteko proiektu teknikoak. Ez dira diruz lagunduko instalazioak ordezkatzeko eta/edo mantentzeko lanak
- Diruz laguntza jasoko duten jarduerak 2000. urtea baino lehen eraikitako eraikinetan egin beharko dira eta eraikinek, oro har, etxabea eta bi solairu izan beharko dituzte gutxienez (mugikortasun urriko pertsonak edo 70 urte baino gehiagoko pertsonak bizi badira, ez da eraikinaren antzinatasunik edo gutxieneko solairu kopururik exijituko).
- Ez dira diruz lagunduko Familia bakarreko edo bi familiako etxeetan, etxe bakartuetan edo elkarri atxikitako etxeetan egiten diren lanak eta horrelakoetan gauzatzen diren proiektuak.
b) Inguratzaile termikoa hobetzeko proiektu teknikoak (fatxada/teilatuen isolamendurako):
- Berokuntzarako edo hozketarako energia eskaria jaisteko jarduketa oro hartuko da eraikinaren inguratzaile termikoa hobetzeko dirulaguntza jaso dezakeen jarduketatzat, fatxadan, estalkian edo inguratzaileko beste edozein paramentutan eta bizitegi eraikin kolektiboetan, familia bakarreko etxebizitza bakartuetan edo ilaran lerrokatutako etxebizitzetan egiten bada.
- Diruz laguntzeko modukotzat hartuko badira, eraikinaren berokuntzarako edo hozketarako urteko guztizko energia eskaria (ziurtagiri energetikoak egiaztatzen duena) % 30 jaitsi beharko da gutxienez jarduketen aurrekoaren aldean.
BAZTERTZEAK
- Udalaren iritziz higiezinetako irisgarritasuna hobetzeko beharrezkoak edo egokiak ez diren lan gehigarriak, hala nola, apaingarriak edo altzariak, armairuak, ispiluak, halogenoak edo antzekoak instalatzeko lanak.
- Sustatzaileek edo kontratistek berek egindako eraikin berrietan egiten diren lanak eta horrelakoetan gauzatzen diren proiektuak, eta Jabe bakarraren etxebizitza eraikin kolektiboetan egiten diren lanak eta horrelakoetan gauzatzen diren proiektuak, jabea pertsona fisikoa izan zein pertsona juridikoa izan.
TRAMITAZIOA ETA ORDAINKETA
- Diru-laguntzak tramitatuko dira eskaerak aurkezten diren hurrenkera errespetatuz, eta diru-laguntza lerro bakoitzerako dagoen kreditua agortu arte onartuko dira eskaerak.
- Diru-laguntzaren guztirako zenbatekoa inola ere ez da izango diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzeko adinakoa, bera bakarrik edo beste subentzio edo laguntzak batuta.
- Diruz laguntzeko moduko gastutzat ez dira onartuko: fakturatutako ondasun edo zerbitzuak erosteagatik ordaindutako BEZ eta, orokorki, edozein tributu edo inbertsioaren ondorioz ordaindu beharreko gastu finantzarioak.
- Diru-laguntza ordainketa bakarrean emango da.
- Ez emateko arrazoi bakarra baliabide ekonomikorik ez dagoelako bada, hurrengo ekitaldian erabaki ahal izango dira beti ere horretarako deialdia egiten bada. |
|